_
_
_
_
_
Reportaje:

Zine sozialaren berpizkundea eta beste zenbait kontu

Zine sozialaren berpizkundea bizi dugula ezin ukatu. Godzilla eta espaziuntziez gainezka dauden zine aretoetan, konpromiso sozial nabaria duten gero eta filme gehiago ikusten ari gara: Donostiako Zinemaldian zilarrezko maskorra eta bi Goya sari jaso dituen Fernando Leonen Barrio filme arrakastatsua; Robert Guediguian marseillarraren Marius et Jeanette eta De todo corazón ; eta zinema frantziarraren azken enfant terrible den Erick Zonka-ren La vida soñada de los ángeles esate baterako. Baina zine sozialaren berpizkunde honetan ekoizturiko perla ugari ez da zoritxarrez inoiz estreinatuko gure zine aretoetan. Donostiako Zinemaldian beste askoren artean ikusi genituen Dis-moi que je reve, Suzie Washington, Megacities eta The city filmeen ikuspegi soziala ezjakintasunaren zulo beltzean geratuko da ikusle gehienentzat. Zine sozialaren generoak begirada ezberdin ugari izan ditu historian. Xixonen horietako zuzendari berezi bati eskaini zioten erretrospektiba bat. Karel Reisz zuzendari ingelesak, modu aske eta modernoan islatu zuen 60 eta 70. hamarkadetako gizartea beste batzuen artean We"re the lanbeth, Boys Saturday night, sunday morning filmeetan. Aipatu bezala, Uribe, Armendariz eta de la Iglesiaren filmografian, kontzientzia soziala konstante bat izan bada ere, Euskal Herrian ekoizturiko beste filme batzuetan aurkitu dezakegu zine sozialaren ukitua. Ana Diezen Ander eta Yul, Ernesto del Rioren El amor de ahora, Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak eta Ernesto Telleriaren Eskorpion beste batzuen artean. Hala ere, filme guzti hauek 80ko hamarkadan ekoiztu ziren. Egungo egoera Gaur egun zine konprometiturik al dago Euskal Herrian? Galdera honi erantzun borobila ematea erraza ez bada ere, filmografia kontsultatu ostean ezezkoa nabarmen agertzen da. Ezin gara harritu. Euskal zinemagile belaunaldi berriek Euskal Herritik kanpo lan egiten dute gehienbat. Horretaz gain, ezin dugu ahaztu zinema arteaz gain industria ere badela, eta zeluloidezko lantegiak milioiak behar izaten dituela martxan jartzeko. Gizartearen aurpegi ezkutu eta deserosoa erakusten duen zinemak nekez betetzen ditu ekoizlearen poltsikoak. Beste alor askotan gertatzen den moduan, moda kontuak zerikusi handia izaten du aldizka zine industriak hartzen duen norabidean. Lumiere anaiek martxan jarri zuten argi eta itzal mundu honetan ere uhinen teoria betetzen da. Bajo Ulloa, de la Iglesia eta Medem bezalako zuzendariek ez diote zine sozialari jaramon gehiegirik egin baina nola edo hala islatu dute gure gizartea. Euskal zinean, berez, guztia da ezohikoa. Nola uler daiteke bestela euskal zine sozialean euskarak duen toki eskasa?. Euskara eta zinea. Gai interesgarri eta mamitsua. Hurrengo baterako. Zin dagit.

Más información
Euskal zinearen begirada soziala
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_