_
_
_
_

Profesionalek itxaropenaz hartu dute azoka birtuala Euskal Liburu eta Disko Azoka interneten izango da Aste Santua baino lehen

El País

Gerediaga Elkarteak Euskal Liburu eta Disko Azoka internet-en sartuko du Aste Santua baino lehen. Azoka birtual honen bidez elkartearen zerrendetan dauden 15.000 izenburuen berri izateaz gain, liburuei buruzko jakingarri anitz aurkituko dute literaturzaleek. Proiektua martxan jartzeko argitaletxeen laguntza ezinbestekoa izango da, eta hauek eurena izango den txokoa kudeatuko omen dute. Argitaletxeetako arduradunek eta idazleek beraiek "aurrerapausoa" deritzote ekimenari.. "Teknologia berriek eskaintzen digutenari heldu behar diogu, izan ere, etorkizunean zernahi jasotzeko internet-era joko omen da. Beraz, aukerari ezin diogu muzinik egin", azaldu du Itziar Irazabal Gerediaga elkarteko kideak ekimaren zergatiaz galdetuta. Ez da iritzi bera duen bakarra, Elkarlanean argitaletxeko Xabier Mendigurenek ere teknologia berrien trena hartu behar dugula uste baitu: "Gero eta jende gehiago dago eta egongo da internet bidez informazioa jasotzen eta jasoko duena. Alde horretatik, euskarak txoko hori lortzea zalantzarik gabe aurrerapausoa da". Ordenagailu kontuetan oso zalea ez izan arren, Andolin Eguzkitza Euskal Herriko idazleen elkarteko buruak aldeko jarrera agertu dio egitasmoari. Haren iritziz "oso gauza interesgarria izan daiteke, batik-bat, datuak eskuragarri izan nahi duenarentzat". Datuak eskuragarri izan ezezik, Euskal Herritik kanpo bizi direnek orain arte izan ez duten abagunea izango dute, hots, berton kaleratzen eta egiten denaren berri izatea. Itziar Irazabalek horixe bera abian harturik muturra soka luze bihurtu du: "Gure helburuetako bat zubi-lana egitea da. Era honetan, euskalgintza eta euskal kultura hurbil-hurbiletik jarraitzeko egokiera izango dute diasporan bizi direnek". Argitaletxeen laguntza Sortzen diren berrikuntzak agertzearekin batera, lehendik erdi galduta zeuden edo bilatzeko zailak ziren liburu eta diskoen nondik norakoak eman nahi dituzte. Horretarako argitaletxeen laguntza ezinbestekoa izango da. Horren harira Imanol Agirre Sua argitaletxekoak ez du uste informazioa emateko arazorik izango denik, "are gehiago, gure esku dagoen guztia jarriko dugu". Antzeko iritzia agertu du Susa Argitaletxeko Gorka Arresek, eta "ahal den neurrian" orrialdeak informazioz hornitzen lagunduko dutela aurreratu du. Informazioa emateari ekin dio Euskal Argitaldarien Elkarteko buruak, Jorge Gimenezek. Haren hitzetan, "hasieran behar ez den informazio hagitz sartu eta behar den asko kanpoan geldituko da. Hasiera da. Apurka-apurka eta erantzunaren arabera hobetzen eta zehazten joango da". "Elkarlana" hitza gakoa ei da. Euskalgintzan diharduten guztien arteko auzolana beste behin ere beharrezkoa izango bide da. Erakundeen aldetik jaso daitezkeen laguntzak hastapenekoak lirateke, abian jarri eta 18 hilabetera egitasmo honek berak aurrera egiteko behar duen adina diru sor dezan nahi dute eta. Hori gauzatzeko aukera sorta badute, besteak beste, "bannerrak". Irakurleen iritziak Abian jartzen dutenean irakurtzen den liburuari buruzko iritzia ematerik izango omen da posta elektronikoaren bidez. Jorge Gimenezen aburuz, "zer nolako irakurlea dugun jakiteko baliagarria izan daiteke. Nolakoa ote den ezagutzeko bidean jar gaitzake". Azken batean irakurlearen jitea ezagutzea ez da batere erraza gutunen bidez ez bada. Esaterako, Pako Aristi idazleak jaso izan ditu inoiz berak idatzitakoari buruz irakurleren batek postaz bidalitako "iritzi eta usteak". Horregatik ondo deritzo egitasmo berri honi. "Gauza horiek ondo daude, ez dute gaitzik egiten. Azken boladaotan munduan zabaltzen ari den joera baten jarraipena da, hemendik ere eman nahi izan zaiona. Gero zehaztu beharko da zer ematen duten, nola, zer eragin izan dezakeen, piztu dezakeen euskal literaturarekiko interesa... horiek gauzak piska bat ilunago ikusten ditut", argudiatu du. Arantxa Urretabizkaia idazleak ere ondo iritzi dio Gerediaga Elkartearen ekimenari, eguneroko bizitzak mundu honetan murgiltzeko aukera askorik ematen ez dion arren. Aitortu duenez, "niretzako urruneko oihartzunak dira ez baitut erabiltzen. Dena den hor dagoela jakitea interesgarria da". Xabier Amuriza bertsolaria ere ez da oso ibilia eta hala eta guztiz ere denborarekin sartu beharko dula uste du, euskara puntako teknologietan egotea "oso garrantzitsua" da. "Ibili gaitezen munduan eta ez bakarrik geure txokoan", argudiatu du bertsolariak. Argitaletxeak, orohar, pozik daude proiektuarekin eta itxaropenaz hartu dute. Jorge Gimenezek oso beharrezkotzat jo ditu era honetako egitasmoak: "ez bakarrik Durangoko Liburu Azokaren berri emateko, baita euskal liburugintzaren nondik norakoak adierazteko ere". Honetan, baina, Jorge Gimenezek zehaztu nahi izan du "gauzak ongi eta gaizki" egin daitezkeela "Guk ondo egin dezaten laguntza eskainiko dugu. Gerediagak plaza handia luzatuko du eta horrek koherentzia puntua ere izan beharko du", argitu du berehala Gorka Arreseren ustetan ere ona izan daiteke, "beti ere, teknologia berrietatik hurbil egon behar dugulako. Ona izango da liburugintzaren zerrenda duina izateko, gero ez dakit nola bideratuko ote duten". Xabier Mendigurenek ez du txarto ikusten eta interesgarria izan daitekeela uste du. Idazlearen hitzetan " informazio hori dena eskura izatea oso ona da. Alde horretatik oso ondo ikusten dut". Imanol Agirreren iritziz, berriz, "epe laburrera gauza handirik ez da aldatuko. Informazioa sarean izango da eta hori eskertzekoa da. Erabiltzaileen aldetik ikusten dut nik oztopo eta trabarik handienak". Gerediagak sortzear duen web orrialde honek izango duen beste berezitasuna "Euskal Guttenberg project" deritzana da. Munduko bazter askotan abian jarritakoa da eta gurean ere tokirik izango du. Itziar Irazabalek azaldu duenez, "idazle bat hil eta 80 urte igaro ondoren bere lanak argitaratzeko eskubideak doaneko bihurtzen dira, eta honi helduz leku askotan liburuak interneten agertarazi dituzte. Guk ere gauza bera egingo dugu. Hasteko seguruen Mogelen Peru Abarka sartuko dugu eta aurrerantzean inork literatur lanen bat agertu nahiko balu esatea besterik ez luke izango". Hau gutxi balitz, Londreseko Brittish Library eta Nevadako Renoko Unibertsitateko euskal fondoak eskuratzea aztertzen ari dira, izan ere, "Munduan zehar Euskal Herriari buruz egiten dituzten ikerketak aise aurkitzekoak ez direnez, hemendik aurrera errazagoa izango da". Aurrera begira dituzten asmoak asko dira bainaGerediaga Elkarteko kideak nabarmendu duenez, "urratsez urrats egingo ditugu".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_