"IKT-etan ez dauden hizkuntzak arriskuan egongo dira"
Kultur Sailak euskara bultzatzeko 12,5 milioi euroko dirulaguntzak banatuko ditu aurten
IKT-etara moldatu, edo hil. Hau izan daiteke Kultur Sailak gaur goizean bidali duen mezua euskararen inguruan. Euskararen erronka nagusienetako bat IKT-etan daukan indarra sendotzea da. Esparru honetan euskara bultzatzeko diru kopurua 1,6 miloikoa izango da 2011 urtean. "IKT-etan ez dauden hizkuntzak arriskuan egongo dira", gogoratu du gaur Lurdes Auzmendik, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntzen aurkezpenean gaur, Gasteizen.
Sailburuordetzak 12,5 miloi euroko partida bideratuko du aurten euskara bultzatzeko, 2010. urtean baino %2,76ko jaitsierarekin. Gizartean euskara bultzatzeko programek 1,28 miloi euroko partida izango dute, euskaraz aritzen diren komunikabideek 5,48 miloi, 2,4 miloi euskara lantokietan sustatzen dituzten enpresek eta 1,8 miloi euskara administrazio publikoan zabaltzeko.
"Aurkeztutako proiektu gehienek dirulaguntzekin bermatu dezakete bere bidegarritasun ekonomikoa", esan du Bego Muruagak, Euskararen Sustapenerako zuzendariak, gizartean hizkuntza hau bultzatzeko laguntzen inguruan.
Auzmendik azaldu duenez, sailburuordetzak 2012ko dirulaguntzak prest izango ditu 2011ko bukaeran, administrazio desberdinen zailtasunak ezabatzeko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.