_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Alemaniako maisua

Batzuetan ez da erraza izaten hitz egitea. Minak bere soka bigunez erasaten gaituenean, eztarriak oihu egin nahiko luke; baina ezinezkoa zaio. Minaren sokak estuak baitira; eta eztarriarenak, ahulak. Beharbada, jende askok ez du jakingo nor izan zen Marek Edelman. Duela gutxi hil da, heroi izan nahi ez dutenak hiltzen diren modura, oroitzapenez inguraturik. Varsoviako ghetokoak altxa zirenean, bera arduratu zen armak ekartzeaz. Bizirik atera zen hilkintza hartatik. Gero, Varsoviako altxamenduan hartu zuen parte, sobietarrak ibaiaren beste hegian begira geratutakoan. Sarraski hartatik ere bizirik atera zen. Hogeita hamar urte igaro ziren, bere oroimenaren ateak zabaldu eta gordeta zeukanari ihes egiten utzi zion arte. "Ez genuen sekula bizitza mespretxatu. Sekula ez genituen gure soldaduak bidali segurukoa zen heriotzaren bila. Bizitza betikoa da. Inork ez du bera arinki kentzeko eskubiderik. Bada mundu guztiak hori jakiteko ordua."

Sinboloen arabera, borreroa eta biktima bildu ziren, hizkuntza beraren esparruan

Duela gutxi etorri zen Paco Jarauta Durangora, Paul Celan eskutik zekarrela. Esandako guztiaren artean Celanen eta Heideggerren arteko harremani buruz zehaztutakoak hunkitu ninduen gehien. Gai zaharra da, bateko eta besteko zaleak idaztera behartu dituena: Jean Bollack, Emmanuel Lévinas, Jacques Derrida, garrantzitsuenen artean. Historia, jakin daitekeen neurrian, labur daiteke. 1967ko uztailaren 24an Celanek poema irakurraldia egin zuen Friburgoko Unibertsitateko Areto Nagusian. Jende asko joan zitzaion ikustera, eta haien artean Martin Heidegger zen. Hurrengo egunean, Celan Heidegger bisitatzera joan zen bera bizi izan zen basoko etxera: Todtnauberg. Une hartan, biak ziren Alemaniako kulturaren erakusgarririk gorenak; biak ziren hizkuntza alemanak zituen interpretaririk bikainenak. Iraganaren ikuspuntutik, bazirudien, ordea, ezerk ez zituela elkarri lotzen. Celanen gurasoak naziek hil zituzten; Heidegger, jakinekoa denez, nazien alde lerrokatu zen. Sinboloen arabera, borreroa eta biktima bildu ziren, hizkuntza beraren esparruan. Jarautak dio, bien arteko topaketa horretaz, Celanek Heidegerren ahotik jakin nahi zuela zergatik isildu zen bera, eta erantzunik ez zela iritsi. "Zergatik isildu zinen?", izango litzateke galdera zuzena. Erantzunik ez zen etorri, alde hartatik bederen. Heidegerri galdetzean, maisuari galdetzen zion Celanek, autoritate intelektual eta morala zituenari. Askotan gertatu izan baita, autoritatea duena isiltzea, eta autoritaterik ez duena hitz egitea, egiaren kalterako. "Heriotza bera ere maisu da, Alemaniatik etorritakoa", Celanen poemarik ezagunenak dioenez. Maisu asko isilarazi ditu, heriotza maisuak.

Heideggerrek halako batean aipatu zuen Celanekin izandako elkar-isilketa, elkarrizketa baino. "Ordudanik asko esan diogu elkarri isilean, elkarren isilean." Heidegger isiltzea bere logikan sartzen da, Celanen hitzetan "isiltasunean iturriak aurkitu nahi" baitzituen. Celanek halakorik ez aipatzea, "Todtnauberg" poematik kanpo, ez litzaiguke harritu behar. Bi aldiz sentitzen baitzen errudun: judu izateagatik, bateko; gurasoen heriotza gerta ez zedin ahalegin nahikorik ez eginagatik, besteko. Auschwitzek erakutsi zion bera judua zela, nahita nahi ez. Errazago barkatu zion Heidegerri bere isiltasuna, bere buruari egindako hutsa baino.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_