Erdal irakurleentzako ekarria
Gero eta itzuliagoak dira euskal idazleak - Gaztelera izan ohi da beste erdal itzulpenetarako makulua, eta idazleak aritzen dira maiz itzultzen
Euskal literatura munduan hedatzen doa apurka. Hogeita hamasei hizkuntzetara itzuli dira euskal lanak, eta gero eta gehiago dira beste hizkuntza batean irakurri daitezkeen idazleak. Itzulpenak lortzea nekeza da, ordea. Merkatu itxia dela diote idazleek, eta zailtasun handiak izan ohi dituzte. Baina, bertako lana kanpoan ezagutzera emateko apustua irmoa da. Horretarako, norbere lanak itzultzen aritzen dira zenbait idazle, edo itzultzaileen esku uzten dituzte bestela.
Euskaraz idatziriko literatura itzuliari buruz egin du bere tesia Elizabete Materolak, eta, dioenez, Bernardo Atxagaren Obabakoak mugarria izan da euskal itzulpengintzaren historian. 1989an irabazi zuen Espainiako Literatura Sari Nazionala, eta hari esker bultzada jaso zuten euskaratik egindako itzulpenek. "Lehen aldia zen euskaraz idatziriko lan batek honelako sari bat jaso zuena. Lan hau 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta izan zuen hedapenari esker euskal literatura ere zabaltzen hasi zen". Atxaga bilakatu da horrela euskal autore itzuliena. Bere 33 lan eraman dituzte beste hizkuntzetara, eta hedatzen jarraitzen du. Obabakoak nobela laugarrenez argitaratuko dute Amerikako Estatu Batuetan, eta bidean ditu Zazpi etxe Frantzian nobelaren frantseseko eta ingeleseko itzulpenak. Hala ere, merkatu malkartsua dela dio Atxagak. "Literaturak nazionalak dira. Irakurleek tokian tokiko idazleak irakurri nahi dituzte, jatorrizko bertsioak. Eta liburugintzaren industria ere oso fuertea da. Industria horrek ia mundu osoa kontrolatzen du, eta hemengo produkzioarentzat eragozpen bat da. Merkatua oso estua da, baina beti dago zirrikituren bat".
Nazioartean itzulpenak lortzea oso lan nekeza dela diote idazleek
Gaztelerara itzultzea izaten da idazle eta argitaletxeek eman ohi duten aurreneko pausua merkatuan sartzeko. Gaztelania da euskal lan gehien jaso duen hizkuntza %44,19arekin. "Aldea oso handia da", dio Manterolak. "Euskal idazleen gehiengoa, Hegoaldeko idazleak, guztiak elebidunak direlako gertatzen da hori, eta, horrenbestez, espainiar estatuko literatur sistemarekiko mendekotasuna bizi dugulako". Erderazko beste hizkuntzetara eramateko makulua ere bada gaztelera. Elebidunak izaki, nor bere lanak itzultzera jotzen dute, horregatik, idazle askok. Hirutik batek. Egoerak behartuta aritzen dira hala, Manterolak dioenez. "Diru eskasiak bultzaturik batik bat, euskal idazle askok bere lanak itzultzeari ekin diote".
Unai Elorriaga idazlea, esaterako, gaztelerarako itzultzaile lanetan aritzen da. Euskarazko lanak beste hizkuntzetara eramaterakoan jauzi handia egin behar dela dio. "Itzulpena egiten duzunean berridazketa egiten duzu. Horrela, euskaraz pasartearekin gustura geratu, eta gaztelerara pasatzerakoan konturatzen zara euskaraz duen indarra galdu duela. Eta alderantziz, besterik gabeko pasarte bat itzultzerakoan oso gustura geratu zaitezke". Bi hizkuntzen arteko jauzia kontutan hartu beharrekoa dela uste du Atxagak ere. "Pausu hori oso delikatua da, euskara eta gaztelera oso urruti daudelako. Ingelesaren eta beste hizkuntzen artean ez da hain delikatua, eta euskararen kasuan pausu hori zailena dela esango nuke".
Gaztelera ez diren beste hizkuntzetara eramateko gehienek itzultzaileekin lan egiten dute. "Gaztelerako bertsioa hartzen dute normalean", dio Elorriagak, "baina badira euskaratik zuzenean aritzen diren itzultzaileen kasuak ere. Roberta Gozzik zuzenean itzuli zidan Vredaman liburua euskaratik italierara. Euskal literatura oso ongi ezagutzen du, baita Italiakoa ere, eta hemen bizi da". Itzultzailearen zuzeneko harremana ezinbestekoa da Elorriagarentzat, itzulpenaren kalitatea hobetzen duelako, dioenez. Bat dator Atxara ere horrekin. "Ze harreman duzun itzultzailearekin, horrek zure edizioaren kalitatea adierazten du. Oso seinale ona da harreman estua izatea. Bai argitaletxea eta baita itzultzailea ere inplikatuta daudela esan nahi du".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.