_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Erorialdia

Joseba lehertuta iritsi da etxera. "Gaurkoan ere ikastaroa izan dinagu", esan dio emazteari; Ane hortxe dago, arratsaldero bezala, leihate ondoko besaulkian, El Acantilado argitaletxeko eleberri bat irakurtzen. "Nahi al duk zer edo zer bazkaltzeko?", galdetu dio begiak liburutik altxatu gabe, "sukaldean risotto pixka bat utzi diat, berotu besterik ez duk".

Ez, Josebak ez du gogorik; makinako sandwich bat jan du ikastaroko atsedenaldietako batean. Web tresna berriak informazioaren aroan. Bere Donostiako antzinako lanpostura itzuli eta matrikulatu den bigarrena da, nahiz eta, coachingaren inguruko aurrekoa bezala, ez zaion ia batere interesatzen: baina edozer gauza iruditzen zaio hobea, bere mahaian ohiko bulego-lanera lotzea baino. Lakuatik itzuli zenetik, hamabost urteren buruan, ezinegon batek hartuta dauka, egokitzeko ezintasun bat. Lankide gehienak bera Jaurlaritzako goi-mailatan ibili bitartean egin ziren funtzionario, itzultzean ezagutu ditu, eta bera da, alde handiz, lantokiko zaharrena. Apenas dauka inorekin konfiantza, eta denek tratatzen dute -hala iruditzen zaio- gehiegizko kortesiaz, bere erorialdiarekiko mesprezu arina estaliko lukeen adeitasun ia ironiatsu batez.

Ane agurtu eta egin duen lehenengo gauza bere gelako ordenagailua piztea izan da; lanegun osoa ikastaroan eman duenez, ezin izan du bere posta elektroniko pribatua kontsultatu. Anek egongelatik ohartarazi dio Göteborg-etik idatzi diola Aitzolek, "Agian hiri ere e-mail bat bidaliko zian". "Eta, zer moduz dago?", galdetu dio ozen Windows abiarazi bitartean. "Ondo, ez dik ematen irakasgaiekin arazorik izango duenik".

Kargatu da Windows, ireki du Outlooka, hasi dira iristen mezuak, bat, bi, hiru, laugarrena da Aitzolena, apustu egingo luke amari bidali dion berbera dela, moztu eta itsatsi, baina oraingoz ez du ireki, Joseba beste mezu baten zain dago, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi. Baina ez. Ez dago Clararen mezurik. Salbu eta postak spam bezala sailkatu eta zaborrontzira aldatu badu: gertatu ohi da, batzuetan. Baina zaborrontzian ez dago ezer, ezta ere.

Sakelakoa sentitu du oraindik erantzi ez duen jakaren poltsikoan, eta une batez tentazioa izan du, baina berehala baztertu du. Zergatik erantzungo lioke orain bere deiari, asteak daramatzanean bat bera ere hartu gabe? E-mailean ipini du bere azkeneko itxaropena, lehengoan idatzi eta, badaezpada ere, bidalitakoen zerrendatik berehala ezabatu zuen mezu luzeari eman behar zion erantzunean. Baina bi aste igaro dira jada.

Sailburuorde berriaren idazkaria izaten jarraitzen duela jakin du, ez dirudiela lanpostuz aldatuko dutenik. Eta gogoan du El Pilar auzoan daukan apartamentua, eta nola, hara abiatu aurretik, erosketak egiten zituzten biek elkarrekin Boulevard merkataritza-gunean. Beti ere bilera luze baten aitzakian Gasteizen geratu behar zuela esateko Aneri deitu ostean. Halakoetan emazteak Aitzol behartu nahi izaten zuen aitarekin sikiera bi hitz truka zitzan telefonoz, baina gehienetan ez zuen lortzen. Nerabezaroa zer den.

Ordenagailu aurretik jaiki eta egongelara itzuli da, mantso. Zazpi urte izan dira; zazpi eta erdi, zehazki. Josebak jakin badaki Clarak ez diola erantzungo, ez telefonoz, ezta mailez ere. Eta, alde batetik, askapen moduko bat sentitu du. Eta are gai izango dela, azkenik, Aneri aitortzeko hainbeste urtetan ezkutatu diona. Baina bere emazteak, istant labur batez, begiak nobelatik altxatu eta han, egongelaren erdian geldi topatu duenean, Josebak ulertu du ez diola zertan ezer kontatu, dena dakiela aspalditik, eta hemendik aurrera, ez daki zehazki nola baina, ordaintzea egokituko zaiola.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_