Discrimen
"Nere ama-hizkuntzaren mundua desagertu da eta Europa, nire leku espirituala, bere burua suntsitzen ari da. Ene indarrak akituak daude, eta herriz herri aberririk gabe urte luzeak igaro ondoren, nire denborari garaiz bukaera ematea erabaki dut. Lagunak agurtzen ditut. Agian gau luzearen ostean egunsentia bizitzeko aukera izango dute. Nik ez dut pazientziarik jada, eta banoa bakarrik".
Horixe zioen Stefan Sweig idazle vienarrak, haren suizidioaren ondoren adio modura irakurtzeko prestatu zituen hamahiru eskutitzen arteko batean. Sweig-ek 1942ko otsailaren 22an egin zuen bere buruaz beste, Petropolis hiri brasildarrean. Hala ere, existentzia paregabea ixten zuen borondatezko ekintza horren aurrean ez zen bakarrik aurkitu Sweig, hain arreta handiarekin prestatutako azken bidaia horretan emaztea izan baitzuen lagun idazleak.
Sarraski bortitzenak gizateriaren izenean egin zirela agerian utzi zuen Berlingo Harresiak
Sweig-ek, beste askok bezala, ezin izan zion aurre egin totalitarismoak ezarritako burdinazko legeari. Lehendabizi beren aberrietan atzerritar sentiarazi zituzten, eta beraien buruan zuten estimua atzeman, bigarrenez. Propagandak eta izuak egin zuten beste guztia.
Hannah Arendt-ek, Totalitarismoaren hastapenak liburuan sakonki aztertzen ditu taldeen eta klase sozialen disolbatzea eta usteltzea lortzeko totalitarismoek erabiltzen dituzten mekanismoak. Mugimendu horiek, presio gupidagabearen bidez, hiritarrei botere mugaezin baten existentziaren ustea sentiarazten diete. Horrela, gizarte zibila osatzen duten mota guztietako erakundeak suntsituz, logika berria ezarriko dute: indarrarena eta boterearena, inolako eskrupulo politikorik edo moralik gabe. Proposamen totalitarioan indibiduoak akzioa eta mugikortasuna aurkitzen du eta bizitza publiko distiratsua bezain erakargarria eskura dezakeenaren ustea sentitu ere.
Hori gertatzen denean, gizabanako isolatu eta errotu gabea, merkatari txikia, irakaslea edo langilea masa bilakatzen dira; eta une horretatik aurrera gizakiaren deabru guztiak askatuak gelditzen dira: delitua eta gaizkia erakargarri egingo zaizkie, arbasoen aurreiritziak urratu daitezke... eta guztia izango da zilegi helburu mitikoa lortzearen bila. Orduan, gizaki berria, masa bilakatuz, prest dago jadanik buruzagi politiko berriari borondatea eta adimena oso-osorik eskaintzeko. Eta ez dugu ahaztu behar Europan Berlingo harresiaren erorketak zerbait argi utzi zuela, ordura arte zenbaitek ikusi nahi ez bazuten ere: sarraski bortitzenak gizateriaren izenean egin izan zirela.
Bada ere Hannah Arendtek liburuan gaineratzen duen beste iragarpen bat: arrisku totalitarioa herria eguneroko politikaren aurrean apatiko eta indiferente sentitzen den heinean agertuko dela. Ez legoke sobera gogoeta egitea horren inguruan, eta ez dezagun ahaztu historiaren martxa luzeak argi utzi duela askatasunik gabe ezinezkoak direla justizia eta duintasuna.
Erromatarrek hitz bat zuten horrelako momentuak deskribatzeko. Discrimen deitzen zioten, bizialdi osoko lorpenak hari mehe batetik zintzilik zeudela ohartarazten zuen istant arriskutsua adierazteko. Hala ere, espero dezagun egia ez izatea Salustio historiagile erromatarrak esaten zuena: "askatasuna bakar batzuk soilik nahiago izaten dute, gehienek jabe onak baino ez dituzte bilatzen".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.