Koljevic
Literaturak ez omen du mundua aldatuko; baina nekez irudika genezake literaturak ukiturik batere ez duen mundurik. Gure artean gertatzen diren pozak eta oinazeak, maitasun eta gorrotoak, izuak eta esperantzak, ulertzen lagun dezake literaturak, eta bat egiten haiekin, txandaka. Lagun dezake, lehendik ere geure buruari laguntzeko prest bagaude, bestearekiko enpatia landua badugu geure baitan; eta ez da beti erraza izaten. Irakurketak sentimendu asko zabal ditzake, haizeak ere zuhaitz-adar asko astin ditzakeen bezala, gure bihotza hunkitzeraino, gure irudimena besarkatzeraino, gure gorputza mugagabe bihurtzeraino. Izan ez ditugun eta, agian, sekula izango ez ditugun esperientziez jabetzeraino eramaten gaitu. Gerta daiteke, hala ere, enpatia hori liburuko orrialdeetara mugatzea soilik, haratago ez joatea. Gerta daiteke, liburuko fikzioak errealitatearen ordezkari bilakatzea, errealitatearen sendagarri ere bai. Gerta daiteke...
Errealitatearen ordezkari bilakatu daiteke fikzioa, sendagarri ere bai.
"Bazena baino gehiago izan nahian, Macbethek ia bere burua zuen suntsitu", idatzi zuen Nikola Kolcevicek, Shakespeareren pertsonaiari buruz. Haren historiari erreparaturik, ordea, badirudi bere buruaz ari zela.
Sarajevoko Unibertsitatean eman zituen klaseak eta haietan parte hartutakoek oroitzapen ona dute irakasleari buruz; oso kultua eta jakintsua zela diote. Shakespeareren zatiak buruz eta ingelesez esaten zituen eta literaturaren zaletasuna sartu zien ikasleei: sekula barnetik alde egiten ez duen abere mutiri hori, beti hozka eta hozka ari bada ere. Literaturaren ikuspegiarekin batera, munduaren ikuspegia ere aldatu omen zitzaien. Klasikoak irakurtzen hasi eta errealitatea bestelako begiez ikusmiratzen bukatu zuten. Hori ere literaturaren ezaugarrietako bat da, literaturaren ongarri, ez den mundua eraikitzen du, denaren gainetik.
Gero, gerra etorri zen, eta Sarajevoko setioa. Koljevic han zen, serbiarrei zer suntsitu behar zuten adierazten eta erakusten; izan ere, Bosniako Serbiarren Errepublikako lehendakariorde izan baitzen: Karadzicekin batera agintari gorena. Berak eman zuen (frogaturik dago), Sarajevoko liburutegia erretzeko agindua. Janine di Giovanni kazetariak, Bosniako gerrari buruz dokumentu beldurgarriak idatzi eta Eromen Ikusgarria, liburu funtsezkoa argitaratu dituenak, Koljevici leporatzen dio "garbiketa etniko"aren erantzukizuna. Sarajevoko setioan zehar, 1992tik 1996a bitartean, 10.000 baino gehiago lagunek galdu zuten bizia, eta 50.000 zauriturik geratu ziren. Horretaz gainera, liburutegian gorderik zeuden testu baliotsuak erre egin ziren.
Zer aurkitu ote zuen Koljevicek Macbethen, guk aurkitu ez duguna? Macbeth errudun kontzientziaren adierazle da, Shakespeareren beste pertsonaia batzuk bezala, Hamlet tarteko. Emaztearen anbizioak jotzen du Macbeth, eta hari jarraitu besterik ez du egiten. Amaieran, krimenen arrastoak ezabatu ezinik, ez baitago munduan uholderik halako zikinkeria garbituko duenik, lady Macbeth egindakoaz konturatzen da, eta, onartu ezinik, eromenaren itsaso zabalean bukatzen du berak. Errudun sentitzen da, eta sentipen horrek bere begien aurretik hildakoak ekartzen ditu, itzal bihurturik. Hala gertatu zitzaion Koljevici; amaieran bere burua hil zuen, berak suntsitu zuenaren irudia bistatik kendu ezinik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.