_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gure ama

"Gu hildakoan ere astoak errotara joango dira". Hala esaten du oraindik ere gure amak, noiz edo noiz luxo txikiren bat egiteko baimena emanez bere buruari: jaki goxo baina garestiegi bat prestatzerakoan, esaterako. Gu hildakoan ere denak berdin segiko du, ez da mundua geldituko, ez du tristuraren tristuraz planto egingo. Goza dezagun orain, beraz, denboraren arrosa, carpe diem.

Atsotitzak aspaldiko garaietatik datorren jakinduria dakar, noski, baina guretzat paradoxikoa den moduan espresatua. Baserri-munduan murgilduak bizi ziren gure zaharrentzat zentzu osoa zuen: nekez imajina zezaketen asto eta errotarik gabeko mundu bat, nekez imajina zezaketen bizimodu hura gertakarien ordena iraunkorrari ez zegokionik. Joan zaizkigu, ordea, astoak eta errotak, maite izan ditugun hainbeste lagun joan zaizkigun moduan. Ni ere "joango naiz / eta geratuko dira txoriak kantari", zioen Juan Ramón Jiménezek, hark bai natura hutsari, natura bihotzgabe eta aldaezinari kantua eginez.

Gertatu diren aldaketa nagusienak irauteko gertatu direla sinetsi nahi dugu

Gure ama, izan ere, zeharo beste garai batekoa da, garai honetakoa ere izan, baden arren. Neskatila txiroek eskolan ikasteko aukerarik apenas zuten garaikoa; neska-mutilak hamar bat urterekin jada, lehenago ez bazen, lanean hasten ziren garaikoa; haurren eskubideak, emakumeen eskubideak, gizabanako guztien eskubideak eta halako doinu politak oraindik kantatzen ez ziren garaikoa; senarrek, apaizek, maisuek, aitek oraindik agintaritza zorrotza zuten garaikoa; seme-alaben kopurua Jainkoak baino erabakitzen ez zuen garaikoa; gurasoek beren haurrak "pedagogia" hitz jasoaren esanahia ezagutu gabe hezitzen zituzten garaikoa. Gure ama "bizitzaren eskola, beste eskolarik ez dut" esaten duten horietakoa da. A zer eskola, ordea!

Bizitza bakar batean hainbeste aldaketa ikus daitezkeenik pentsatzea ere. Gu ere halako iraulketak ikusteko jaioak ote gara? Bertigoa ematen du halakorik pentsatzeak. Gertatu diren aldaketa nagusienak irauteko gertatu direla sinetsi nahi dugu. Hau da, hoberako garapenak izan direla, mantendu beharrekoak. Baina jakin badakigu ere aldaketa horiek dakartena; besteak beste, gure ama bezalako ama asko ez direla izango ez orain, ez etorkizunean: beren familiari, beren seme-alabei eskainiak buru-belarri, beren gogo pertsonala, grina profesionala edo zaletasunak kasik erabat alde batera utzi dituztenak. Etxekoandre, emazte eta ama paperean zeharo beteak sentitu direnak (edo ez). Bihotza eta burua, denbora eta nortasun osoa jarri dutenak etxekoei maitasuna, babesa, mantenua, berotasuna eskaintzen.

Historiako liburuetan inoiz agertuko ez diren emakume guzti horien eguneroko jarduna izan da munduaren ordena xumea mantentzea posible egin duena. Apenas esker onik jaso gabe, errekonozimendurik gabe. Lerro gutxi hauek ezin dute isiltasun hori erreparatu. Baina gutxienez amen eta, bereziki, gure amaren gorazarrea egiteko aukera ematen didate. Begi ilun eta dirdiratsu horietan bihotza dariola, harmonia-egile, berak badaki bakoitzari behar duen epeltasun espezifikoa eskaintzen, bakoitzak behar duen hitz zehatza, fereka, pastela, begirada, xamurtasuna ematen.

Denboraren arrosa goza dezagun elkarrekin, ama, gu hildakoan ere astoak errotara joango dira eta.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_