_
_
_
_
Reportaje:

Arkitekturari leiho bat

Arkitekturaren inguruko euskarazko lehen aldizkaria kaleratu du UEUk - Bertako proeiktuen berri jasoko du

Hutsuneari erantzuteko. Helburu horrekin sortu dute Aldiri. Arkitektura eta abar izeko aldizkaria. Diziplina honi eskainitako lehen euskarazko aldizkaria da, eta Udako Euskal Unibertsitateak, UEUk, kaleratu du. Bertako arkitektoen lanen berri eman eta elkar ezagutzeko tresna izango da, aldirietan diren egileak erdigunera ekartzeko.

Hamar urte baino gehiago dira arkitektura ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean euskara hutsean burutu daitezkeela. Ikasle belaunaldi horietako asko lanean dira orain, baina ez dago beraiei eskainitako euskarazko hedabide espezializaturik. Horregatik, 6 arkitekto gaztek elkartu, eta aldizkari berri bat ateratzea erabaki dute. "Guk beti nabaritu dugu hutsune hori", dio Unai Fernandez de Betoño agerkariaren zuzendariak. "Kalean dira euskaraz ikasi duten lehen belaunaldiak, baina ez daukate aldizkaririk. Horregatik, euskarazko aldizkari bat sortzea erabaki dugu, eta azkenean, animatu egin gara".

Gerizpean geratzen diren bertako lanentzako leihoa izango da Aldiri
Arkitekto euskaldunen intereseko gaiak jorratuko dira

Ospe eta izen handiko arkitektoak bolo-bolo dabiltza hedabideetan, baina egunerokoan egiten diren proiektuek, berriz, oihartzun apalagoa daukate. Gazteenen lanak gerizpean geratu ohi dira. Horregatik, bertan egindako lanen leihoa izango da aldizkaria. Halaxe dio Fernandez de Betoñok: "Gazteontzat nahiko zaila izaten da zirkulu horretan sartzea, eta kalitatezko lan asko geratzen dira hedabideetatik kanpo. Akaso ez dira Bilboko Guggemheim museoa edota Donostiako Kursaal eraikina bezain ikusgarriak, baina, hala ere, kalitate handia dute. Horrelako lanei tarte bat eskaintzea da gure helburua. Beste motatako hedabideetatik kanpo geratzen diren kalitatezko lan horiei lekua egitea".

Hiru hilero plazaratuko da Aldiri aldizkaria. Monografikoa izango da, eta elkarrizketak, iritzi artikuluak, azterketak, kronikak eta beste hainbat jasoko ditu. Gainera, kolaboratzaileen parte hartzea ere anitza izango da. Ale bakoitzeko kolaboratzaile ezberdinak egongo dira, jorratuko den gaiaren araberakoak. Lehen alea, esaterako, aurreneko pausuak ematen ari diren arkitektoei eskaini diete, Hasi Berriak, arkitekto gazteon komeriak izenburupean. "Nahiko autobiografikoa" izan dela dio zuzendariak, aldizkariko 6 kideak 30 urteren bueltan baitabiltza, eta oinarritzat beraien esperientzia hartu baitute.

Gainera, arkitektura ardatz nagusia bada ere, bestelako gaiak ere landuko dituzte. Hirigintzari, soziologiari, arteari, energia berriztagarriei eta abarri tartea ere egiten ahaleginduko dira. Euskal Herriko jardunek lehentasuna izango dute, besteak baztertu gabe. Horrela, informazio hori ere lanabes bilakatu daiteke, eta elkar ezagutza sustatzeko balioko du. "Hausnarketarako edukiak izango dira, alde batetik, eta pedagogikoagoak diren artikuluak ere izango dira, bestetik. Aldizkarian eraikin eder bati buruzko testua topatzen baduzu, agian, baliagarri zaizu ikusitakoa beste eraikin bat eraikitzeko orduan". Horregatik, arkitektoen ideien trukaketarako oinarria izan daiteke aldizkaria.

Paperezko edizioa da aldizkariaren zutarria, baina internet bidez ere eskuratu ahal izango da. Unibertsitatea.net plataforma digitalean bloga zabaldu dute. Aldizkariko edukiak bertan izango dira zintzilik, baina baita kanpo geratzen diren bestelako edukiak ere. "Aldizkariko edukien laburpenak eta artikuluak azalduko dira interneten. Gainera, aldizkaritik kanpo geratzen diren artikuluak ere zintzilikatuko ditugu, eta gaurkotasunarekin lotutako beste gaiei ere lekua egingo diegu".

Lehen alea doanik banatu dute, baina aurrerantzean dendetan izango da salgai sei euroren truke. Gainera, harpidetza bidez ere eskuratu ahal izango da, UEUk kudeatuta.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_