Gotikoa
Zer esan handia eman du Zapatero presidentearen alaba gazteen janzkerak. Ahoak eman ahala mintzatu dira batzukneskatilen itxurari buruz. Tribu urbano bateko kideak direla esan izan da, gotikoak omen dira. Hamabost eta hamairu urteko neskatilak, gotikoak. Geroztik, gai horretan aditu direnen iritziak ere irakurri izan ditut han hemenka. Ortodoxoenek ezarri dute neskak ez direla aski gotikoak, belus gutxi zeramatela soinean gotiko izateko, eta paparreko parpailak ere gutxi. Gainera, argazkian aurpegiak estalita zituztenez, berariaz, inork ez ezagutzeko, ez dute jakin musua zurituta ote zuten, ala ezpainak beltzez zituzten.
Ni ez nintzen gotikoa izan gure gazte garaian. Baina ondo gogoan dut janzkera aldatuko nuela erabaki nuen sasoia. Hamairu urte izango nituen orduan. Ni baino hiru urte zaharragoa zen anaiak bideoarekin grabatzen zituen gustuko zituen rock taldeen klipak. Etxean bakarrik geratzen nintzenean, zinta sartu eta klipei begira egoten nintzen. Behin eta berriz klip berberak. Astegun buru zuri batean, amari esan nion hitz egin behar genuela, banuela-eta kezka bat. Ama asaldatu egin zen, pentsatuko zuen droga kontuetan hasi nintzela edo. "Ama, dagoeneko ez naiz umea" esaldiarekin hasi nuen nire mintzaldia.
Gogoan dut janzkera aldatuko nuela erabaki nuen sasoia. Ni punkia izango nintzen
Amak ez zekien barre edo negar egin. Egongelara eraman nuen eta anaiaren klipak jarri nizkion. Nire gustukuenak: Clash, Police eta U2. Gero, nire hitzaldiarekin jarraituz,gure herriko tribuen beri eman nion. Kontatu nion herriko gazterik gehienak heavyak zirela. "Heavyak?" galdetu zidan berak, harri harri eginda. Halaxe zen heavyak. Herria halako metal sukar batek hartuazegoen laurogei hamarkadako lehen bosturteko hartan. Baina nik ez nuen heavya izan nahi. Ni punkia izango nintzen. Amak galdetu zidan zer desberdintasun zegoen heavyen eta punkien artean. Nik, hamairu urteko gaztetxo baten logikarekin, zehatz mehatz azaldu nizkion desberdintasunak. Lehenik eta behin, heavyek ile luzea zuten atsegin, praka estuak eta jaka bakeroa. Punkiek, aldiz, praka beltzak edo militarrak, botak, eta larruzko jaka beltza. Ilea, nola ez, puntaren puntan. Baina desberdintasunak ez ziren soilik estetikoak. Heavyen letrak nahiko inozoak ziren, edo halaxe uste nuen nik behintzat, eta punkienak berriz iraultzaileak. Gitarra ere desberdin jotzen zuten. Heavyei punteoak gustatzen zitzaizkien. Punkiek ez zituzten punteoak maite, talde osoak zuen garrantzia, ez hainbeste gitarrajole solistak.
Gauzak horrela, esan nion amari, inolako errukirik gabe, berak eta izebak egindako lanazko jertserik ez nuela gehigotan jantziko. Donostiara joango ginen arropa berria erostera. Ez dakit zenbat dendatan ibili ginen nire gustuko jantzien bila. Izan ere, hamairu urteko mutil baten neurrietan ez baitzegoen gauza handirik. Donostiako denda guztiak ibili eta gero, amak neuretzako moduko zerbait aurkitu zuela esan zidan bat-batean. "Begira ze polita den jaka hau" esan zidan neke aurpegiarekin. Jaka bakeroa zen. "Ama, ahaztu al zaizu aurrekoan hitz egin genuena?" bota nion haserre. "Jaka bakeroak heavyek eramaten dituzte". Amak ez zekien non sartu.
Orain ulertzen dut argazkiarena. Nola presidentea izan arren, Zapaterok ezin izan zituen konbentzitu alabak zerbait egokiagoa janzteko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.