_
_
_
_
Reportaje:

Bilbo Zaharra forum 40. ekitaldira iritsi da

Gerra aurreko eta ondoko poesia hizpide, munta handiko egitaraua aurkeztu du

El País

Aurten zortzi urte betetzen dira, Bilbo Zaharra forumek bere ibilbide luzearen bigarren aroari ekin ziola. 2001ean gaude. Bilbo Zaharra forumeko arduradunak azken ukituak ematen ari zaizkio egitasmo berri bati. Izenburua jarria diote, dagoeneko, (Euskal kulturaren ajeak eta literatura) eta aurreneko bi artista gonbidatuak ere zehaztuak eta hitzartuak dituzte (Bernardo Atxaga eta Ramon Saizarbitoria). Hala ere, arduradunak urduri daude, oraindik ez dakite nolako uretan murgildu behar duten.

Zorionez, Atxagaren eta Saizarbitoriaren hitzaldiek arrakasta itzela izan zuten, eta oinarri sendoa eskaini zioten egitasmoari. Haien ondoren etorri zirenek (Lourdes Oñederra, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano, Mariasun Landa, Joan Mari Irigoien,...) indartu baizik ez zituzten egin egitasmoaren zimenduak. Gero, denborarekin, idazle koadrila handia pasatuko zen bertatik, eta hala, gaur egun esan daiteke Bilbo Zaharra forum Euskal Herriko kulturgunerik garrantzitsuenetako bat dela, inolako zalantzarik gabe.

Edonola ere, zortzi urteko ibilbidea ez da beti zuzen-zuzena izan. Aldaketak izan dira programazioan, eta ez nolanahikoak, gainera. Alde batetik, idazleen monopolioarekin hautsi dute, idazleak ez direnak ere gonbidatuz, -horra, esate baterako, Pedro Migel Etxenike zientzilaria, edota Koldobika Jauregi eskultorea-, eta bestetik, hitzaldiaren beraren eszenaratzea aldatu egin da, halako moldez non, hizlari bakarraren ohiko formulaz bestera, artista desberdinen arteko topaketak proposatu izan dituzten, ikusle-entzuleen kultur-gosea hobeki asetzeko asmoz.

Aipatu aldaketak erabat integratuak daude egungo egitarauan, eta jada, Bilbo Zaharra forumek antolatzen dituen ekitaldietan, ohikoa bilakatu da bi edo hiru hizlari izatea, bakoitzak bere ikuspuntua agertzen duela. Ohikoa bilakatu da, halaber, liburu-aurkezpenez gain (Carlos Garaikoetxea, Pedro Alberdi, Xamar,...), gure artean ez dauden artistei buruzko saioak (Jorge Oteiza, Joseba Sarrionandia,...) edota hitzak eta musika batuz eraikitako ikuskizunak eratzea (Kirmen Uribe / Mikel Urdangarin, Koldo Izagirre / Joseba Tapia,...)

Hitzak eta musika batzearena izan da, hain zuzen ere, aukerarik emankorrenak eskaini dizkien aldaketa. Alde horretatik, esan behar da benetan ausarta izan dela bikote artistiko berriak sortzeko eta planteatzeko hartutako erabakia. Esandakoaren exenplu gisa, horra, adibidez, Gontzal Mendibil kantaria eta Iñaki Irazu poeta elkartzearen ideia, iaz Bitoriano Gandiagaren omenezko saio hunkigarrian; edota Pier Paul Berzaitz kantaria eta Itxaro Borda idazlea elkartzearena, Arnaut Oihenarteren omenezkoan.

Bestalde, Bilbo Zaharra forumek presentzia nabarmena izaten du ekainean Arriagan antolatu ohi den Klasikoen irakurraldi etenik gabea ospetsuan. Funtsezko laguntza eskaintzen dio albotik. Hala, helburu pedagogiko batez, eta irakurketa-ekitaldiaren osagarri modura, aukeratutako idazle klasikoari buruzko jardunaldiak eratzen ditu. Jardunaldiok helburu zehatza daukate: obraren eta egilearen testuingurua eta zertzelada nagusiak ezagutzera ematea. Horren haritik, aipatzekoa da argitaratu berria dela Axular gaur izeneko liburuxka. Bertan jasotzen dira Bilbo Zaharra forumek 2008ko ekainean Axular eta Gerori buruz antolatu zituen hitzaldiak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hasiera urduriko egitasmo hura 40. ekitaldira iritsi da eta, aitzakia horrekin, munta handiko egitaraua aurkeztu dute arduradunek, gerra aurreko eta ondoko poesia hizpide. Horretarako, hiru poeta handi hautatu dituzte (Lizardi, Lauaxeta eta Mirande), eta, azkenaldian hartutako bideari jarraituz, bikote artistiko berriak ikus eta entzuteko aukera paregabea eskaintzen digute.

Eta bukatzeko, merezi du gogoratzea Bilbo Zaharra forumek antolatzen dituen ekitaldiak jende guztiaren eskueran daudela. Haiek ikusi eta entzun nahi ditzanak ez dauka honako helbidera jo besterik: www.bilbozaharra.com. Egin klik eta gozatu.

Egitaraua

Gerra aurreko eta ondoko poesia

Lauaxeta: Antton Valverde eta Jon Kortazar. 09-11-05.

Lizard: Antton Valverde eta Iñaki Irazu. 09-11-12.

Mirande: Kandido Uranga eta Fran Lasuen. 09-11-19.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_