Hitzen mekanika magikoa
Asko gustatzen zait Jose Luis Otamendiren poesia. 1995. urtean argitaratu zuen Lur bat zure minari. Ondoren bere lanen bilduma etorri zen, eta poesia osoaren antologia XX. mendeko poesia kaiera (2000) eskergarrian. Haietan zehatz gabea zehazteko ahalegina nabari zen, "ni" poetiko galdu baten zantzuak giro gogor batean. Orain, poesiara itzuli zaigu Erlojuen mekanika lanarekin. Otamendiren eskuaren ahalmenetariko bat poema luzeak idazteko dohain berezia da. Beste poeta batzuk porrot egiten duten tokian, berak badu zer esanik eta bere poesiak arnasa handia behar du. Bere arnasak maite ditu paralelotasunak, aukeratzen ditu esaldi pausatuak.
Liburu berriak objektuen xarmarantz egin badu ere esango nuke oraindik badagoela presente lehengo aroetako pertsonaia poetikoa. Aldiaz arduratua, denboraren joanean galduta dagoena, ingurugiro gogorra bizi duena, baina era berean, utopia maite duena, eta materia eta barnea inork ez bezala josten duena: "Geroa asmatzen" ari dena eta "itsasorik ez den lekuan itsasoa ezarri / gorputzik ez dagoenean beroa asmatu / edo ur tanta izan harrien muin idorrean / ez dut uste asmamen hutsez bizitza osa daitekeenik /... / baina/ asma ezazu beste jende bat gu baino hobea" (11. or.).
"Hitzezko auzoa" (14. or) eraiki nahian dabilkigu. Baina "gogoeta eta ekintza" dira behin eta berriro gogora ekartzeko hitzak munduaren irainari aurre egiteko, eta artean, esaldia egia bihurtzen zaigu eta errefrauaren antza hartu du poetaren ahotsak. Poema bildumaren sailak desberdinak dira, ordea. Lehen zatian begiradak izadia eta barne izadiak hartu ditu kontutan. Bigarrenak eguneroko bizitzaren inguruko etsipenarekin egiten du lan: "Sinesten ez dudan iraultza bati buruz / hitz egin nahi dut", eta kutsu errealista zabaldu da. Hirugarrenak haginlarien inguruko, pertsonaia alegorikoen inguruko pentsakizunak osatu ditu. Laugarrenak, aldiz, nitasun poetikoaren azken notiziak ematen ditu, pertsonaia kontraesankorra, mindua eta argia sortuz.
Jose Luis Otamendi: Erlojuen mekanika. Susa. Zarautz. 2007. 93 or.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.