Antologiarena
Bisitatu ohi dudan liburu-dendari gainbegiratua ematen ari naizela, Enrique Falcónek bildutako Once poetas críticos en la poesía española reciente liburuarekin topo egin dut (Baile del Sol, 2007), eta orriztatzen hasi naiz. Bertan, besteak beste, Jorge Riechmann, Isabel Pérez Montalbán edo Antonio Orihuelaren testuak daudela ikusi dut, eta -nahigabe pittin batez- baita Falcón antologiaren koordinatzaile berarenak ere.
Eta pentsatu dut gauza gutxi daudela itsusiagoak, literatur munduan, antologia batean antologoaren beraren testuak sartzea baino. Eta, ezinbestean, Koldo Izagirreren adibide eredugarriarekin gogoratu naiz, nola ez zuen bere poemarik hautatu berak zuzendutako XX. mendeko poesia kaierak sailerako (Susa, 2000-2002), nahiz eta ondo jakin hori egitean hankamotz uzten zuela bilduma.
Eta horrek guztiak Niklavs Jansons idazle letoniarraren istorioa oroitarazi dit. Riga hiriburuko bohemia literarioaren giroan nabarmendu nahian ibili zen Jansons 1920ko hamarraldiaren amaieratik, arrakasta handirik gabe. Antza denez, une batean edo bestean bere ipuingintza garai haietako abangoardia guztien zordun izan zen, ez beti modu koherentean: futurismoarena, dadaismoarena, vortizismoarena, surrealismoarena... eta, abangoardien jarraitzaile askori gertatu bezala, faxismora hurbildu zen 1930eko hamarkadan zehar. Edonola ere, Jansonsen liburuek -gehienak autoargitaratuak- ez zuten jakin-min berezirik piztu Letoniako giro literario kontserbatzailean, eta nekez atera ahal izan zuen bizimodua lanbide ezberdinetan. Garai hartan kaleratutako letoniar literaturako antologia ugarietako batek ere ez zuen Jansonsen ipuinik jaso, eta hori beti izango zuen arantza.
Haren egoera zer edo zer hobetu zen Ulmanis presidentearen 1934ko estatu-kolpearen ondoren: enplegu bat eskaini zioten ekonomia ministerioan, eta, kasualitatea edo ez, handik gutxira letoniar ipuingintza garaikidearen antologia bat taxutzeko eskaera helarazi zion editore batek. Hala pozez nola atsekabez hartu zuen Jansonsek gonbitea: pozez, haren lana kontuan hartzen hasten zenaren seinale zelako hura; atsekabez, ondo zekielako ez zela dotorea antologian bere ipuinik sartzea, hura desiorik handiena zuen arren.
Ez zion lan askorik eman bildumako egileen eta ipuinen zerrenda osatzeak: irizpide argiak eta sendoak zituen letoniar literaturan nabarmentzen ziren izenei buruz eta, jakina, Jansonsek aldez aurretik baztertu zituen haien antologietan beraren ipuinak sartu ez zituzten idazle guztienak. Baina ez zen iristen erabaki bat hartzera bere ipuinei buruz: batzuetan etsi egiten zuen, eta bere burua antologiatik kanpo ikustera makurtzen zen; beste batzuetan, ordea, hura jasan ezina iruditzen zitzaion eta bere bi ipuinik onenak gehitzen zituen eskuizkribuaren amaieran, hamaika bider berregindako sarrera neurritsu baten ondoren. Hala, aitzakia ezberdinak erabiliz, liburuaren entrega-epea atzeratzen eta atzeratzen joan zen urteetan zehar, etengabe. Horrenbeste ezen 1940ko sobietar inbasioa heldu zenean oraindik ari baitzen lanean liburuaren eskuizkribuan, atal hura gehituz eta kenduz behin eta berriro. Edizioa, jakina, bertan behera geratu zen guda egoera eta paper eskasia zirela eta.
Gero okupazio nazia etorri zen, eta Niklavs Jansons Waffen SStako Legio Letoniarrean engaiatu zen; Kurlandiako borroketan galtzen da haren pista, 1945ean. Edonola ere, Jansonsen antologiaren jatorrizkoa ikusgai dago egun Letoniako Historiaren Museoan, hainbat aldiz kendutako eta gehitutako bere ipuinekin. Jansonsen azken erabakia zein zatekeen jakitea ezinezkoa zaigun arren.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.