_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zinikoak

Ezagun ditudan zinikoen izenak, abizenekin eta helbide zehatzekin batera, ematen hasiko nintzateke, jabetuta ez banengo saioaren alferkeriaz. Oste ez ezik, legio eta erakusleiho ere badira, eta errazago litzaiguke haietakoak ez direnak sailkatzea, koaderno txiki batean, haien zerrenda osatzea baino. Ez dago pazientziarik lur bira eta jira honetan halako lanbidera errendituko litzatekeenik. Biltzen direnez, batez ere, bulego, kabinete eta agintedun tokietan (alegia hagin hots eta karraska ugari den lekuetan), tentuz eta kontuz pausatu beharra dago pausua, ez norberak haietako inor zapaltzeko, haietako inork norbera ez zauritzeko baizik, pozoizkoa izan baitaiteke eta, neurri batez, hilgarria. Harreman estua daukate egiarekin, sokak itoko duen urkatuarekin duen adinakoa, gutxienik. Bera dute zirtzildu, desitxuratu eta mihia kanpoan eta airean utzi: haragizko suge gorri. Borreroak dira egiaren, baina ezin esan zerbitzari direnik gezurraren. Haserretu egiten dira eta muzindu, halakorik entzunez gero.

Gezurrarekin ere harreman hertsia daukate. Onartzen dute bera baleko eta balioko zaien neurrian, eta gezurrak, ordainez, diren bezalako ditu azaltzen. Baina oker legoke, halabehar maltzur batez jorik, zinikoen funtsa egiaren edo gezurraren baitan aurkitu nahiko lukeena. Gezurtiak badaki gezurraren muina zertan den, baina gehienetan ez du berak, nahita ere, egiaren aztarnarik batere. Gezurtien eskolan badira, hala ere, lanari benaz bezain zintzo lotzen zaizkionak, egia esaten dutelakoan gezurra esaka ari baitira, gogoz kontra eta kontrako gogoz, sinetsi behar bazaie, eta ez dago arrazoirik bestelakorik onartzeko. Hain dira sinpleak eta kaxkarrak hauek: ezjakin hutsak, noski! Zinikoak, ordea, egia eta gezurra bereizirik eta bakoitza zer den jakinik, batetik eta bestetik urruntzen dira, asmoa aldeko, haize firfira balitz bezala, eta erdibidean geratzen, ez egiaren eta gezurraren artean, badakitenaren eta ez dakitenaren arteko eremu bigun, lau eta argipekoan baizik. Egiaren maisu handiak lirateke, Sorbonan ere eskolak emateko moduan, gezurraren ezagutza eta jakintza handia izategatik. Baina, beren helburuaren kariaz, egia gezurraren mozorroz jantzi dute eta gezurra egiaren kolorez pintatu, bata zein bestea arrotz eta atzerriko bihurtuz, besteentzat noski, ez beraientzat. Bata emazte dute eta amorante bestea. Egiarekin oheratzen dira gauero, eta gezurrarekin maitasunean aritzen, fortunaren arabera. Ez dute ez batean zein bestean grina berorik ipintzen. Biekiko bizitza zaie, ondorioz, arin eta funtsik gabea.

Beren buruena baino beste ardurarik ez dute. Ez ditu asaldatzen horregatik ez egiaren argiak ez gezurraren distirak. Haien alde esan beharra dago, ez dituztela beren buruak engainatzen, baina asko direla, beraiek, beren buruez kanpo eta ate, kanpoko atean, engainatu dituztenak, engainatzeko zorian direnak beste. Baina jende asko denez gure mundu honetan gure artean engainatuak izateke engainatuak diren itxura harturik edo hartu nahian dabiltzanak, edo beren baitako engainuaz jabeturik kanpoko engainuaren beharra dutenak, barneko hutsaren estalki gisa ez bada, besteen aldean ezberdin direla ez sentitzearren, zinikoen arrakasta erabatekoa da, ohartzeke zabaldu eta garatu baita denetik denera.

Pentsa daiteke, beraz, zinikoen arraza hain lodi hazi denez geroztik, inozoena, trukean, argalduko litzatekeela. Ez dago fidatzerik ordea; mozorro festa eta inauteri honetan inozotasuna ere zinikoaren janzkera bat da, biluzik azaldu nahi dutenean erabiltzen dena.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_