Reportaje:Gaiak

Sarean iparra galdu gabe

Bederatzi gaztek bilgune birtualak euskaraz sortzeko tresna berria garatu dute

Google bilatzailean foroa hitza sartuz gero, Bertsoforoa eta Librezale ziren orain arte euskaraz aritzeko agertzen ziren bilgune bakarrak. Lehenengoak bertsolaritza eta haren ingurukoak ditu mintzagai, eta bigarrenak informatikaren inguruko gaiak, euskara teknologia berrien munduan bultzatzea helburua duen lantalde ireki baten eskutik. Hortik aurrera, erdaraz nahi adina gai eta kontu tratatzen dituzten foroak, blogak eta atariak topatzen zituen nabigatzaileak. Errealitate hau aldatzen laguntzeko, www.foroak.com webgunea abiarazi dute bederatzi gaztek.

Sortzaileen hitzetan, "gauza jakina da, egun Internetek eskaintzen dituen teknologia berrietan euskara ez dagoela guztiz hedatuta, eta hizkuntza honetan aritzeko aukerak murritzagoak direla". Egoera honi aurre egiteko, komunitate birtualak euskaraz sortzea erraztuko duen baliabide berri hau eseki dute Sarean.

Komunitateak sortu ondoren, bakoitzak bere kasa funtzionatzen du
"Ez dago profil zehatzik; euskara da amankomuneko ezaugarri bakarra"

Proiektu honen lehen hazia 2007ko urrian erein zuten, eta herri desberdinetako jendea bilduz taldea osatu zuten. Baldintza bakarra Internet eta webguneen esparruan esperientzia izatea zen.

Lan taldea azarorako osatu zuten, eta hurrengo asteetan guztia prest edukitzea lortu bazuten ere, azken momentuko arazoak tarteko zirela, argitalpena estreinatu berri den urtearen lehen hilera arte atzeratu behar izan dute. Webgunearen mantenimendua musutruk egiten dute, eta noiz edo noiz, publizitatearen bidez lorturiko dirua zerbitzariaren gastuak ordaintzeko erabiltzen dute.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Hala, bilgune birtual bat euskaraz sortu nahi duenak ez du jada aitzakiarik, prozesua benetan azkarra eta erraza baita tresna berri honi esker. Webguneko Foro berria sortu atalera joan eta bertan eskatzen diren hainbat datu bete ostean, sistemak automatikoki postara bidaltzen du aktibazio esteka deritzon mezu bat. Hauxe klikatzea besterik ez da egin behar foroa erabiltzeko moduan egon dadin.

Horrekin batera, Laguntza foroak atalean, erabiltzaileei laguntza emateko bilgune berezi bat eratu da. Bertan, nahi duenak, arazoak edo kezkak plantea ditzake, erantzuna epe laburrean jasotzeko ziurtasunaz. "Egunero begiratzen dugu ea kezka edo arazo berririk ote dagoen, izan ere, gure nahia erabiltzaileei ahalik eta azkarren erantzutea baita", azaldu du Asier Badiolak, www.foroak.com-en sustatzaileetako batek.

Informatikari bilbotar honen hitzetan, "euskaldunok ere edukiak euskara hutsean emateko eskubidea dugu, eta ildo honetan, gure hizkuntzan komunitate birtual bat sortu nahi duenari aukera bermatzea izan da tresna hau sortzera bultzatu gaituena".

Helburua ez da beraz ekonomikoa, ezta protagonismo berezia lortzea edo enpresa indartsu bat sortzea ere. Horregatik, foro bat sortzeko laguntza ematen badute ere, bilgune birtuala sortutakoan, komunitate bakoitzak bere kasa funtzionatzen du. "Foroen administratzaileak libre dira beren bilguneetan nahi dituzten gaiak plazaratzeko, marko legalaren barruan noski, eta guk ez diegu inolako oztoporik jartzen", zehaztu du Badiolak.

Bilgune hauek nor bere gurari eta kezken gainean mintzatzeko sortzen dituzte administratzaileek. Foro bat edozein talde, elkarte, eta gizabanakoren elkarrizketa-gune bilaka daiteke. Bertan, gai batzuk plazaratzen dira, erabiltzaileei iritziak, iruzkinak eta beste zernahi gaineratzeko parada eskainiz.

Hitz gutxitan esanda: komunikazioa eta harremana dira tresna honen oinarri nagusiak, eta horretarako, hizkuntza da gizakion funtsezko baliabide eta bereizgarria. Ildo honetan, euskara komunikazio hizkuntzatzat aukeratzen duten foroetan ere, administratzailea, moderatzailea eta erabiltzaileak izango dira, gainerako bilgune birtual guztietan bezalaxe.

"Azken egunotan, foro asko sortu dira, eta era askotakoak, inongo profil zehatzik gabe; euskara da haien arteko ezaugarri amankomun bakarra", azaldu dute www.foroak.com-en bultzatzaileek.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS