_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Arimadun panpinen artea

Txontxongilo taldeak bide berriak jorratzen ari dira beren produkzioetan

Gure arbasoek kolabozuloko hormetan, suaren argia baliatuz, eskuekin animalia baten irudia irudikatu zutenean hasi omen zen guztia. Geroztik, giza-irudimenak imajina ditzakeen adina txotxongilo mota sortu dira: erraldoiak edo txiki-txikiak, beldurgarriak edo maitagarriak.

Euskadin arte eszenikoen adar hori goi-mailara eraman duten zenbait konpainia sortu dira azken urteotan, horietako batzuk 25 urtetik gorako eskarmentua dutela. "Balio gutxiko artetzat jotzen dute, baita arte eszenikoen esparruan ere" , aitortzen du Gorakada taldeko kide Alex Díazek. Hain zuzen ere, Irudimendeko Hiria izenburuko ikuskizuna antzezten ari da azken aldi honetan talde hori, bost kontinenteetako ipuin tradizionaletan oinarritako txotxongilo-lana.

Euskadin 30 urtetik gorako eskarmentua duten konpainiak ari dira

Denboraldi honetan eszenatokietara iritsiko diren lan berrietako bat besterik ez da hori. Besteak beste, Larrabetzuko Kukubiltxo konpainiak helduei zuzendutako Haritzaren azalera zehatza ikuskizuna aurkeztuko du otsailean. Esparru honetan diharduten talderik beteranoetarikoa -iaz 30 urte bete zituen-, bere jardunari beste bultzada bat ematea erabaki dute konpainiako kideek. Lan berrian ohiko panpin erraldoi ikusgarriak alde batera utzi eta ia edozein objekturi eskuez bizia ematea oinarri duen teknika erabiliko dute. "Gure ibilbidean jauzi handia da hori", laburbildu du taldeko arduradun Josu Camarak aldaketaren arrazoia azaltzerakoan. "Demagun edozein objektu erabiltzen duzula, bere funtsezko balioa eraldatuz. Objektua pertsona edo hegazkin bihur dezakezu hura manipulatuz. Hori da lan honetan erabiltzen dugun teknika", erantsi du.

Txotxongiloen arteak eskaintzen dituen aukera anitzetan bat besterik ez da Kukubiltxo jorratzen ari dena. Izan ere, taula gainean hain da estua manipulatzailearekin duen harremana, ezen ez baitago bien artean bereizterik, artearen adar honetan diharduten profesional askok nabarmentzen dutenez. "Ente bizidun bihurtzen da", azaldu du Bergarako Taun Taun konpainiako Itsaso Azkarragak. "Txotxongiloa antzezlearen luzapena da. Zuk bizitza ematen diozu eta gero bizirik balego bezala jarduten du", erantsi du 20 urtetik gorako eskarmentua duen profesional honek. Hain zuzen ere, hilaren 24tik aurrera New Delhiko (India) Ishara nazioarteko txontxongilo jaialdian parte hartuko du konpainia honek. Horrez gain, bi urterik behin beste jaialdi garrantzitsu bat antolatzen dute talde honetako kideek Bergaran; aurten urriko lehen astean dira antolatzekoak.

"Txotxongiloen antzerkia aproposena da fantasiarako", dio Bihar konpainiako Felipe Garduñok. 70eko hamarkadan Sestaon sortua, bereziki haurrentzako ikuskizunak ekoitzi ditu talde honek. Mitologiarekin eta ingurumenarekin lotutako lanak plazaratu dituzte ibilbide horretan zehar. Ikuskizunetan erabiltzen dituen panpinak Sestaoko bere tailerrean sortzen ditu eta haiekin hitz egin dezakeela dirudi eskuetan erabiltzen ari dela. "Batzutan bizirik daudela dirudi".

Manipulatzaileak antzezle behar du

Manipulatzaile onak ez ezik, panpin sortzaileak ere behar dituzte konpainiek. Euskadin esparru horretan diharduten profesional gutxi daude. Are zailagoa da panpingintzarako prestakuntza eskaintzen duten eskolak aurkitzea.

Gorakadaren muntaietan erabiltzen dituzten panpin gehienak Javier Tiradok (Santurtzi, 1961) sortu ditu. "Historiari buruz hitz egiten dugu, zer kontatu nahi dugun. Horren arabera erabakitzen dugu ze txotxongilo mota erabiliko dugun", azaldu du.

Panpinak sen dramatikoz erabiltzeko manipulatzaileak antzezle ere izan behar duela dio profesional honek. Tiradoren hitzetan, "ezinbestekoa da, bestela berehala nabaritzen baita".

Euskadin maila handiko txontxongilo taldeak sortu dira azken hamarkadetan. Hala ere, ez dago espezialitate honi zuzendutako ikastegirik, ez antzezleentzat ez panpin-egileentzat.

Ildo horretan, Bilbon erakitzekoa den Arte Eszenikoen Goi Ikastegiak ikasketa horiek jaso beharko lituzkeela deritzote profesionalek.

Sektorea, datutan

- Konpainiak: Sei talde profesionalek dihardute gaur egun.

- Formakuntza: Euskadin adar honi zuzendutako ikasketa espezifikoak eskatzen dituzte profesionalek.

- Jaialdiak: Bilbon, Tolosan eta Sestaon egiten dira Euskadiko jaialdi nagusiak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_