_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskal komunitate globalaren bila

Euskalkultura.com eta Eusko Sare webguneek itsasoaz haraindiko eta honaindiko euskaldunen arteko loturak sendotzen dihardute

Itsasoa ez da oztopo uraz haraindiko eta honaindiko euskaldunen arteko harremanetarako. Uste horretan funtsatuta ekin zion Joseba Etxarri kazetari donostiarra zuzendari duen lantaldeak Euskalkultura.com (www.euskalkultura.com) proiektua gauzatzeari. Bost urtez, bakarka jardun zuten munduko euskaldunak euskal munduaz informatzeko ahaleginean, baina 2005ean, bidaide bat sortu zitzaien: Eusko Ikaskuntzaren magalean abiarazitako Eusko Sare (www.euskosare.org) proiektua.

Euskal munduaz kazetari-irizpidez informatzen du Euskalkultura-k
Eusko Sarek "zerbitzuak eta elkarguneak" eskaintzea du xede

Etxarrik ondo gogoan ditu oraindik Euskalkultura.com martxan jartzean gainditu behar izan zituzten eragozpenak. "Lehenik eta behin, kontuan izan behar da Euskal kultura papereko buletina izan zela hasieran, Euskal Fundazioaren babespean sortu eta Txile aldean argitaratzen zena, eta Interneterako jauzia egin genuenean, goitik behera aldatu behar izan genuen proiektuaren filosofia eta informazioa emateko modua ere, Internetek ekarri zigun irakurlego berriaren ezaugarrietara egokitzearren", azaldu du.

Informazioa lortzea izan omen zen Euskalkultura.comek aurrera egiteko izan zuen bigarren zailtasuna. "Garai hartan, gauza asko antolatzen ziren euskal etxe eta kultur elkarteen inguruan, baina arduradunek ez zuten beharrezko ikusten horien berri ematea; orduko eskasiaren aldean, gaur egun, gorriak eta beltzak ikusten ditugu askotan erredakziora iristen zaizkigun ohar eta albiste guztiak -200 bat hilabetero- hautatu eta antolatzeko", ziurtatu du.

Interneten, uste baino gehiago dira gaur egun mundu osoko euskaldunen arteko harremanak indartzea xede duten webguneak, hala nola, Blas Uberuagak New Mexicotik hedatu duen www.buber.net ataria,

Iparramerikako Euskal Elkarteen Erakundearen (NABO) www.nabasque.org, Maite Iturre eta Jon Bustillo senar-emazteek hango eta hemengo senideak elkartzeko bultzatu duten www.origenvasco.org izenekoa edota Argentinako euskal etxeen federazioaren www.fevaonline.org.ar webgunea, besteak beste.

Hala eta guztiz ere, Euskalkultura.com da euskal komunitate desberdinetatik iritsitako albisteak era periodistiko batean ematen dituen hedabide elektroniko bakarra, eta behin baino gehiagotan, beste komunikabide batzuentzako albiste-iturri ere bilakatu da.

Alde horretatik, Antton Aranburu Eusko Sare proiektuaren zuzendariak ez du uste Eusko Ikaskuntzaren ekimen honek koska egin dionik Etxarriren lantaldearen informazio-proiektuari. "Gure helburu nagusia ez da informazioa zabaltzea, munduko euskal komunitateari zerbitzuak eta elkargune birtual espezifikoak eskaintzea baizik", argitu du.

Eusko Sare duela bi urte eseki zuten Interneten, baina asmoa Euskal Kolektibitateen III. Mundu-Biltzarrean aurkeztu zen, 2003an. "Egungo teknologiak Eusko Ikaskuntzaren antzinako helburua betetzen lagundu digu", aldarrikatu du Aranburuk, kanpoko euskaldunengana iristea erakundearen "betidaniko asmoa" dela argudiatuz.

Euskal komunitate globalari zuzendutako komunikazio eta kooperazio sare hau antolatzerakoan, "munduan barna bizi diren irlandar eta judutar komunitateen arteko sareei" erreparatu omen diete Eusko Ikaskuntzako arduradunek.

"Euskal Herrian hiru milioi pertsona inguru bizi gara, baina gure mugetatik at, beste sei milioi euskaldun edo euskaldunen ondorengo daude; eta horiei guztiei begira, gizartea, kultura, hezkuntza eta ekonomia ardatz dituen sare integrala eratu dugu", azaldu du Aranburuk.

Ildo honetan, Eusko Sarek lehiaketak eta bestelako ekintzak ere antolatu ohi ditu jendearen partehartzea sustatzeko. "Wall Street Journal-ek euskararen aurka plazaratu zuen artikuluari erantzunez, esaterako, sinadura-bilketa antolatu eta laster egunkarira helaraziko ditugun 18.000 sinadura batzea lortu dugu", esan du Aranburuk.

Datozen asteotan, Eusko Sarek kooperatibei zuzendutako Forokoop bilgunea abiaraziko du eta Euskalkultura.com-ek goitik behera berregituratuko du webgunearen diseinua.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_