_
_
_
_
Gaiak

Urrezko Antzarraren helduaroa

Lekeitioko Bileraren 30. edizioak euskara hutsezko film laburrik onenak eskainiko ditu larunbata arte, inoizko partehartzerik handienarekin

Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera helduarora iritsi da, eta 30 urte ez direnez egunero betetzen, antolatzaileek iragana ospatu eta etorkizunari aurre egiteko moduko edizioa prestatu dute aurten. Iragana ospatzeko, aurreko edizioetako kartelak, garaikurrak eta bestelako objektuak biltzen dituen erakusketa antolatu dute herriko Kultur Etxean, baita Bileran pantailaratutako filmik esanguratsuenen emanaldiak eta euskarazko ikusentzunezkoen egoerari buruzko mahaingurua ere.

Amateurrak profesionalekin parekatzen ari dira, antolatzaileen ustez

Etorkizunari aurre egiten hasteko, berriz, gaur hasi eta larunbatera bitartean, 45 film laburrez osatutako egitarau trinkoa prestatu dute Ikusgarri zine-aretoan. "Aurten egon den partaidetza apartari aurre egiteko, egun bat luzatu behar izan dugu jaialdiaren iraupena", azaldu du Iñaki Goiogana antolakuntza taldeko kideak.

Bileraren 30. edizio honetan pantailaratuko diren dokumentalen eta sormenezko nahiz argumentuzko film laburren bitartez, ikusleek era askotako errealitateetara hurbiltzeko aukera izango dute.

Lander Arbelaitzek eta Koldo Almandozek, esate baterako, Estonia eta Japonia aldeko giroa ekarriko dute Lekeitio aldera, Su eta lore artean eta Midori pelikulekin, hurrenez hurren; eta Jose Teranek eta Hodei Torresek elkartasunaren aldarria joko dute Ura giza eskubidea eta Tiro egiten duten traste horiek filmetan.

Torresek sormenezko lan amateurraren lehen saria irabazi zuen iaz 3 in 1 film laburrarekin. Baina ez da hau Bilera honetan norgehiagoka jardungo duen aurreko edizioetako saridun bakarra.

Amateurretan dokumentalaren iazko sari nagusia lortu zuen Gentzane Agirrek bi istorio aurkeztuko ditu Urrezko Antzar preziatua bereganatu nahian: Un rest lan existentzialista eta zinemaren historia bost emakumeren bitartez laburbiltzen duen All about eves.

Hona hemen gogoan hartu beharreko beste izen eta izenburu batzuk: gehiegizko jokozaletasuna aztertzen duen Ane Muñozen Loturak -argumentuzko kategorian nagusitu zen 2002 eta 2004an-, Iñigo Kintanaren Itzalak amodio istorioa, Mikel Mendizabalek Juan Mari Lekuona zenari eskainitako Berez doana zertan behartu edota Karlos Erizek eta Xabier Iñarrairaegik -lau sari irabazi dituzte Bileran 2003az geroztik- lurpeko sekretuak arakatu nahian Unai Iturriagarekin batera filmatu duten Heldu dokumentala. "Gazteen prestakuntza eta teknologiaren aurrerakuntza tarteko direla, gero eta zailagoa da amateurren eta profesionalen lanak bereiztea, kalitatea berdintsua baita batzuetan eta besteetan", azpimarratu du Goioganak.

Zine eta Bideo Bilera 1978an sortu zen, eta urteak joan eta urteak etorri, euskaraz ekoitzitako ikusentzunezko lanen ispilu eta zenbait zinegileren jaurtiketa-plataforma bihurtu da.

Horren adibide dugu duela lau urte Terminal film laburraz Bilerako Urrezko Antzarra irabazi zuen Aitzol Aramaio ondarrutarra. Aurten, Kepa Junkeraren musika oinarritzat hartuta, Tatihou bideoklipaz lehiatuko da profesionalen sormenezko kategorian.

Azkenik, duela bi urte Aupa Etxebeste luzemetraia filmatu zuten Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileek bereizita parte hartuko dute Bilera honetan, arrantza munduari buruzko Sarean sormenezko filmarekin eta Koldobika Jauregi eskultorearen lana aztertzen duen Setioa dokumentalarekin, hurrenez hurren.

XXX. Euskal zine eta bideo bilera

- Sorrera: Benito Ansolak eta Jose Luis de la Torrek eratu zuten 1978an euskarazko ikusentzunezkoen topagunetzat

- Partaidetza: aurten, 47 film aurkeztu dira lehiaketara

- Kategoriak eta sariak: sormenezkoa, argumentuzkoa eta erreportaia. Filmik onena ere aukeratuko da.

- Iraupena: sei egun iraungo du lehendabiziko aldiz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_