Liburuaren zabalgune digitala
Zenbait euskal idazleren blogek haien alderdi ez hain ezagunetara hurbiltzeko bidea ematen diete irakurleei
Poesiak, kontakizun laburrak, gizarte edo politika kontuei buruzko iruzkinak, txisteak eta baita errezetak ere. Genero horiek guztiak aurki daitezke zenbait euskal idazlek abian jarri dituzten blogetan.
"Askatasuna da bilatzen dudana, ez da hainbeste literatura egiteko gogoa, baizik eta berehala komunikatzekoa", dio Katixa Agirre idazle gasteiztarrak, Internetek egileen eskutan utzitako erremintaren onurak laburbilduz.
Sua falta zaigu ipuin bildumaren egileak G&A, Gauez eta Azpikeriaz jarrio dio izenburutzat bere hausnarketak zabaltzeko erabiltzen duen plaza digitalari. Bat-batean komunikatzeko gaitasun horrek puri-purian dauden gaiez iritzia emateko bidea ematen dio; adibidez, euskararen ustezko gabeziei buruz The Wall Street Journal egunkarian argitaratutako artikuluaren harira sortu den eztabaidan. Erantzun-artikulua, gainera, ingelesez idatzi du, inoiz egilearen eskuetara iritsiz gero erraz ulertzeko modua izan dezan.
"Askatasuna da bilatzen dudana, ez literatura egitea", dio Katixa Agirrek
Blogak eskaintzen duen interaktibitateak, bestalde, irakurleen iritzia jakiteko aukera ematen die idazleei.
Erreminta berriari esker, adibidez, Bernardo Atxaga Nevadako ibileren berri ematen ari da ozeanoaz beste aldetik.
Literaturaz jarduteko plazarik ere sortu dute Interneten, besteak beste Volgako Batelariak taldearena.
Ildo horretan, teknologia berriak lagungarri izan daitezke literaturaren beraren garapenerako, nahiz eta oraindik lan luzeak argitaratzeko gutxi erabiltzen den.
Hasier Etxeberriak, adibidez, bere bloga erabili zuen Iturrino handia eleberria idazteko, hasitako lanean nonahitik sartzeko aukera ematen baitzion. "Ikusi nuenean izan zitekeela erreminta egokia literatura egiteko, adiskidetu egin nintzen; munduko edozein lekutatik idatz nezakeela ikusi nuen", azaldu du idazleak.
Kazetari eta ETBko Sautrela literatura-saioko gidaria, bertako edukiei buruzko iruzkinak argitaratzen ditu Etxeberriak Sarean. Gainerako egileek ez bezala, erreminta digitala gehienbat "literatura egiteko" erabiltzen duela aitortu du Eulien bazka eta Mutuaren hitzak eleberrien egileak.
"Ordu asko sartzen ditut ordenadore aurrean. Beste batzuen blogak irakurtzen nituen. Nire asmoa zen literaturatik aparteko gauza bat egitea. Lekua egiteko nire beste alde batzuei", azaldu du teknologia berriari heltzen ausartu den beste egile batek, Asel Luzarragak.
Hala, hausnarketak, bidaiei buruzko iruzkina edo gustuko dituen musika taldeei buruzko idazkiak (punk talde bateko abeslari ohia da) esekiten ditu Interneteko koadernoan. "Iruzkin kritikoak ere egiten ditut gizartean edo politikan gertatzen diren gauzei buruz", erantsi du.
Argitaratzeko era berria
Ohikoena ez bada ere, idazleek literatura argitaratzeko ere erabiltzen dituzte blogak. "Behin edo mozorro literarioz ere idatzi dut zeozer, edo poemaren bat utzi hor sartuta", azaldu du Asel Luzarragak.
"Baina ez dut uste gaur egun dugun paperezko literaturak blogera joan behar duenik; aldiz, bere bide propioa bilatu behar du blogetan argitaratutako literaturak", iritzi dio, berriz, Agirrek.
Idazle honek Armairua bataila eremu izenburuko kontakizun laburra publikatu zuen bere blogean.
"Idazlearen lana liburua da eta liburua da literaturak behar duen formatua", gaineratu du Hasier Etxeberriak.
Dena den, Internet tresna egokia izan daiteke irakurleek idazleen berri izan dezaten. Etxeberriak berak bere liburuak eseki ditu (pdf formatuan). "Ez dut uste inork liburuak oso-osorik jaitsiko dituenik, baina hor badu pixka bat dastatzea erosi baino lehen", argudiatu du.
Idazle euskaldunen blogak sarean
- Hasier Etxeberria: www.alua.mundua.com
- Asel Luzarraga: www.goiena.net/blogak/asel
- Bernardo Atxaga: www.atxaga.org/blog
- Katixa Agirre: www.blogak.com/katixa
- Markos Zapirain: www.eibar.org/blogak/zapiain
- Anjel Lertxundi: www.berria.info/blogak/lertxundi
- Xabier Mendiguren Elizegi: www.eibar.org/blogak/mendiguren
- Iban Zaldua, Angel Erro, Rikardo Arregi, Ibon Egaña eta Juanjo Olasagarre: www.eibar.org/blogak/volga
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.