_
_
_
_
Entrevista:AINTZANE GALARDI | Idazlea | Gaiak

"Nire espresio-mundua zertzelada txikitan islatzen da"

2004an Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia olerki-saria lehenbiziko aldiz irabazi zuen Itoti urdinaren azpian lanarengatik. Hiru urte geroago, Zirrikituak bigarren poesia-bilduma argitaratu berri du Aintzane Galardik (Oiartzun, 1969), urtarrilean golardo hori beste behin eskuratu eta gero. Grezia klasikotik abiatu eta ekialdeko literaturaraino iristen den bidaia literario batean, sentiberatasunez gainezka egindako poemak bilbatu ditu, aurrekoan bezala berak marraztutako ilustrazioez osatuz testuen esanahia. Poeta konbentzitua, ez du nobelagintzara jauzi egiteko asmorik, berea "zertzelada txikitan" islatzen den literatura baita.

Galdera. Zer dira liburuan deskribatzen dituzun zirrikituak?

"Oraingo liburua beste lasaitasun batetik sortua da, baina orokorrean ulertzen dut barrutik botatzen duzun zerbait dela poesia"
"Liburu askotan ilustrazioak testuaren aipaingarri besterik ez dira, nire kasuan desberdina dela uste dut, nik egiten baititut"

Erantzuna. Zirrikitu bakoitza atal bati dagokio. Mundu klasikotik abiatzen naiz eta ekialdeko poesiaraino iritsi. Lehen atalean, mundu klasikoari egiten diot aipamena eta Greziako jainko klasikoekin elkarrizketa osatzen dut. Bigarrenean, zirrikitua sentikortasunera deritzana, miresten eta estimatzen ditudan hainbat margolariren, eskultoreren eta idazleren erreferentziak tartekatu ditut. Batzuetan, adibidez, (Fernando) Pessoarekin kafea hartzen nago Lisboan.... Hirugarrena barnekoagoa da, barrura begira egindakoa; bertan distantzia batetik ikusten dut amodioa eta desamodioaren gaia. Laugarrenean, Txinatik egindako bidaia da abiapuntua. Atal hau idazten hasi nintzenean, Txinako egileak irakurtzen hasi nintzen eta hortik sortu ziren poema hauek.

G. Zer deskubritu duzu ekialdeko literaturan?

E. Beste mundu bat da. Noski, itzulpenak besterik ezin dituzu irakurri. Sentiberatasun hori...finezia hori gustatu zaizkit.

G. Bidaietan sortutako poemak dira. Sormenak distantzia behar du garatzeko?

E. Ez nintzateke ausartuko beti horrela dela esatera, az baitago arau orokorrik. Nire kasuan, bai. Bidaiak garrantzitsuak dira niretzat. Bidaiatzen zarenean irudi mordoa sortzen da eta askotan bidaietan sortutako argazkietatik datoz dira ilustrazioak. Baina niretzat inspirazioa bizitza bera da, edozein gauza inspirazio-iturri izan baitaiteke.

G. Zeren arabera aukeratu dituzu liburuan erabilitako aipuak?

E. Asko dira estimatzen ditudan egileenak. Beraien obrak irakurrita ditut eta idazten ari naizela horien aipuak datozkit gogora. Besteetan, alderantziz, idazten hasi eta poema horretarako zita bat behar dudala sentitzen dut eta bilatzen hasten naiz. Batez ere margolarien zitak sartzen ditut eta horiek bereziki gustuko ditut.

G. Egile horiekiko elkarrizketa dira poemak?

E. Elkarrizketa eta omenaldia. Estimatzen ditut eta nire poesiarako laguntza bat bezala ikusten ditut.

G. "Poema odolduak botaka erdituz nabil" Horrela ulertzen duzu poesiaren mekanismoa?

E. Bai. Nik horrela ulertzen dut. Gero aldaerak ere egoten dira. Poema batzuk barruragotik ateratzen dira besteak baino... Lehenengo liburua barruragotik sortutakoa zen, desolazio gehiago zegoen. Oraingo liburua beste lasaitasun batetik sortua da. Baina orokorrean ulertzen dut barrutik botatzen duzun zerbait dela poesia.

G. Zein da orokorrean poesiaren funtzioa?

E. Idazle bezala, beharrizan bat. Irakurle bezala, ondo pasatzea eta gozatzea. Gero gertatzen dena da gutxiengo batena dela eta liburutegietan poesiaren saila hautsak harturik egoten da. Baina berez poesiaren helburua gozatzea besterik ez da, nobelan bezalaxe. Liburua ireki, irakurri eta gozatu.

G. Osotasun bat bezala ikusten dituzu irudiak eta testuak?

E. Denetik dago. Liburu askotan argi ikusten da poemak direla lana eta apaingarri bezala irudiak eransten dira; gainera ilustrazioak beste pertsona batenak izaten dira normalean. Nire kasuan desberdin ikusten dut, nik egiten baititut. Osotasun batean nahi nuke ikustea. Nik behintzat horrela sentitzen ditut, ez direla apaingarri hutsak.

G. Metrika desberdin asko erabiltzen dituzu liburua.

E. Ezingo nuke metrika bertsoetan bezala erabili, metrika jakin batera lotu...Poema bakoitza desberdina da. Orokorrean, nire poemak motzak dira, nire espresio-mundua zertzelada txikietan islatzen baita. Beti metrika desberdinak eta erabat askean erabiltzen ditut.

G. Narratibara jauzi egiteko asmorik?

E. Ez. Momentuz mundu honetan eroso sentitzen naiz. Nirea hau dela sentitzen dut.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_