_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Kukua

Berrogei urte eta gero hau oihukatzen genuen, sarriegi noraezean zebilen gure gaztetako indar iraultzaile kontentagaitz harekin. Bat ez datozenen egonezinak eraginda, norabidea gehiegi zehaztea baino, nonbaitera abiatzea zen gure helburu. Zerbait desberdina ezagutu nahi genuen, iraganarekin hautsi, bide berriak urratu. Hori horrela, ilusioz beterik eta haizea aldeko, han zihoan gure itsasontzia, arro eta tente, oztopo guztiak gainditzeko pronto. Berrogei urte eta gero hau gure kexaren adierazpena zen, eskaintzen ziren aukeren aurrean protestatzen zutenen haserrea.

Duela bi aste elkartu ginen Elgoibarren mende erdia bete dugun belaunaldi oso bat. Bertan, aspaldiko istorio, gertakari eta oroitzapenak gogora ekarriz, orduak eta orduak eman genituen gustura. Berrogeita hamar urte eta gero hau oso atsegina gertatu zen, iraganeko denborak oraina bete zuen, eta, etorkizuna irekiz, lagun zaharrak berriro gaztetu ziren.

Gure bilkurako oihartzunak Xalbadorren bertso bat ekarri zidan gogora:

"Kukuak primaderan

egiten du kuku

biziaren esperantza

erakartzen dauku"

Baina denbora harrigarria da, are gehiago iheslari bilakatzen denean. Orduan, tempus fugit, ihesiari ematen dion izaki misteriotsua bihurtzen da, eta, gure bizitzako atalak lapurtuz, egunerokotasunean pausatu bezain pronto, ezer esan gabe, alde egiten du. Hala ere, ez da erabat joaten, eta berea den zerbaitek gugan irauten du, oroitzapen gazi-gezaren itxuran: berea da xarea, berea haria eta orratza.

Aipatu bertsoetan Xalbador, kukuaren metaforaz baliatuz, denboraren aurrerabideaz aritzen zen:

"Ezpada akabatzen

guretzat mundua

gu harekilan bainan

denbora badua

berriz ere entzunen da

kukuen oihua."

Denbora atzera eta aurrera mugitzen den orratzezko makina bada ere, guretzat atzea eta aurrea, iragana eta geroa, ondo finkaturik daude.

Sarritan komenigarri gertatzen diren antzinako mundu-ikuskeretan, aldiz, denbora ziklikoaren ustea zen nagusi. Ikusmolde horietan, herriak edo taldeak hamaika pairamen eta hondamendi nozitzeak ziklo baten bukaera iristen ari zela erakusten zuen; ondoren, berriz ere zorion eta bake bolada tokatzen zen. Urrezko adinera itzuliko gara beti ere, ziklo berri bati hasiera emanez.

Edozein modutan ere, giza bizitza istorioak kontatzea, asmatzea, sinistea, bilatzea besterik ez da: kateaketa hori hitzen bidez eraikitzea. Denboraren hari ikusezin eta hain sentigarri hori zentzuzko bihurtzea. Eta, ondorioz, datorrenaren aurrean segurantza txikiren bat izatea.

Jakin badakigu denboraren jaun izatea ezinezkoa dela. Agian, ikasi beharrekoa itxaroten jakitea da, inoiz presarik izan ez, ez gehiegi apasionatu.

Ez dago, beraz, denborari aurka egiterik. Haria eta (erlojuaren) orratza hartu eta xare amaigabea bizigarri egitea besterik ez.

Bitartean, kukuaren alegoriarekin jarraituz, ezinbestekoa da galdera egitea:

"Uda hor zen gainean

hura joaitean,

entzunen al dut berriz

heldu den urtean

ez dut gozorik berriz

hura entzun artean."

Nolanahi ere, bost urte barru Elgoibarren elkartzea espero dut, eta lagun zaharrak berriro gaztetzeari ekin.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_