_
_
_
_
Entrevista:ANTTON KAZABON | Idazlea | Gaiak

"Haur literaturan ere liburu apartak aurki daitezke"

Antton Kazabon (Oiartzun, 1954) ezinbesteko erreferentzia bihurtu da euskarazko haur eta gazte literaturan. Magisteritza ikasketak bukatuta, sorterriko ikastolan hasi zen lanean. Duela 20 urte, eskolak eman eta material pedagokikoak diseinatzeaz gain, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta 40tik gora izenburu izenpetu ditu geroztik, hala nola, Proxpero, Ortzadarraren azpitik eta Niko eta Txoriko.

Galdera. Ate atzean plazaratu berri duzu. Nola definituko zenuke liburu hau?

Erantzuna. Nerabeen arteko ezinezko maitasun istorioa da, gaztetxoen munduan, sentimenduetan eta abarretan burua sartzeko aukera eman didana.

G. Ez duzu sentitu inoiz helduen literatura jorratzeko tentaziorik?

"Haur eta gazteentzat idatziz ongi pasatzen dudanez, ez dut inoiz sentitu helduen literatura delako horretara pasatzeko premiarik".
"Atxagak bezalaxe, euskarak beste bi mila urtez krisian eta arrastaka iraun dezan sinatuko nuke, nahiz eta egoera gozoa eta atsegina ez izan".

E. Oso eroso sentitzen naiz nagoen lekuan. Haur eta gazte literaturaren etiketa jartzen zaio komertzialki etiketa bat eraman behar duelako, baina horrek ez du esan nahi helduek ezin irakur dezaketenik. Idazterakoan, ongi pasatzea da nire helburuetako bat, eta haur eta gazteentzat idatziz ongi pasatzen dudanez, ez dut inoiz sentitu helduen literatura delako horretara pasatzeko premiarik.

G. Zenbaitek bigarren mailakotzat jotzen dute haur eta gazte literatura. Zein da zure iritzia?

E. Lehenik eta behin, argi eduki behar dugu gauza bat: literatura irakurtzeko dela. Kritikariek eskubide osoa dute nahi dutena esateko eta liburuak lehen edo bigarren mailakotzat jotzeko. Baina liburu bat irakurtzeko hiztegia etengabe erabili behar baldin baduzu, barkatu, baina hori ez da niretzat lehen mailako literatura. Nire ustez, haur eta gazte literaturan lehen mailako obrak aurki daitezke, eta helduen literaturan ere badira bigarren mailako liburuak.

G. Euskaraz ba al dago, zure ustez, liburu eskaintza nahikorik alor honetan?

E. Ikusi besterik ez dago nolako pisua duen haur eta gazte literaturak Durangoko Azokan. Urtero, haur eta gazte literaturako ehun nobedade inguru aurkezten dira bertan. Egia da liburuak oso zail duela teknologia berriekin konpetitzea eta Internet eta bideojokoen aurrean baztertu samar gera daitekeela. Testuinguru honetan, eskertzeko modukoa da argitaletxeek haur eta gazte literatura zaindu eta erakargarri bihurtzeko egiten duten ahalegina. Horri esker, liburu-dendetako erakusleihoetara hurbiltzen direnean, haur eta gazteek beti aurki dezakete gustuko zerbait. Horrela, gazte direnerako haurrek badute liburuaren berri, baita irakurtzeko ohitura ere. Hauxe da, nire ustez, idazleek zein argitaletxeek gehien zaindu behar dutena.

G. Duela zenbait urte, Bertsolaritza ikastetxeetan proiektua abian jartzen lagundu zenuen euskal kultura tradizionala eskola munduan txertatzeko asmoz. Hezkuntza sistemak kultura tradizionala transmitzen laguntzen al du, zure ustez?

E. Gaur egun Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako egiten diren testuliburuak eta gainontzeko ikasmaterial gehienak ezagutzen ditut, eta gehienetan badator txertatua jatorrizko euskal kultura hori. Barruko jardunean ez ezik, eskolaz kanpoko jardueretan ere, trikitixa, dantzak eta hemengo ohitura eta festak lantzen dira nonahi. Hezkuntza nahiko integrala da gaur egun Euskal Herrian, baina arrakasta gehiago dauka, dudarik gabe, kanpotik datorrenak. Ingelesa eta eleaniztasuna txertatzeko ez dago inongo eragozpenik, eta teknologia berrien munduan murgiltzeko ere, denak buru-belarri. Hemengoa motelxeago dabil beti eta kanpokoak hobea ematen du, nahiz eta urrutiko intxaurrak hamalau iduri eta bertara joan eta lau izan.

G. Eskolan erdara da nagusi ikasleen arteko harremanetan. Kezkatzeko moduko fenomenoa iruditzen al zaizu?

E. Lehengoan, Asteasun euskaltzain oso izendatu zutenean, Atxagak zera esan zuen bere hitzaldian: Etxeparerengandik hasi eta gaur arte, euskara krisian dagoen hizkuntza izan dela une oro. Nahiz eta oso egoera atsegin eta gozoa ez izan, Atxagak esaten zuen berak firmatu egingo lukeela beste bi mila urte ere arrastaka eta krisian iraun dezan. Egia da oraingo egoera ez dela benetako elebitasuna, erdararen aldeko diglosia baino, eta ondorioz, euskara halakoxe trantsizio eterno batean dagoela. Baina nik ere krisi honetan irauteko firmatuko nuke, Atxagak bezalaxe.

G. Egungo kultur aniztasunak zailtasun berriak ekarriko al dizkio euskal kulturari?

E. Hori gure baitan dago. Nik uste dut kulturak hartu eta emateko direla, ez bakarrik hartzeko. Gurea besteei erakusteko nolako indarra egiten dugun, halaxe mantenduko da. Aldiz, gurea ahaztu eta besterik gabe kanpokoaz elikatzen hasten bagara, hemengoa galduko dugu. Hor ere oreka bilatu behar da, baina gure kultura ondo sustraituta dagoela uste dut.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_