_
_
_
_
Gaiak

Zinema eta literatura aztergai, EHU eta Eusko Ikaskuntzaren hitzaldi ziklo baten

Zinegile eta idazleen arteko harremanak aztergai izango dira datozen asteotan Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako Literatura eta Zinea hitzaldi-zikloan. Ekimen honen bidez, bi arte horietan trebatutako lau euskal idazlek ikuspuntu desberdinak eskainiko dituzte literatur lanak pantaila handira eramateak dakartzan erronkei buruz.

Lehendabizi, Aitzpea Goenaga idazle, antzezle eta zuzendari donostiarrak Atxagaren Zeru horiek eleberria pelikula bihurtzeko burutu behar izan zuen egokitze lana laburbildu du ziklo honi hasiera eman dion Zeru horiek: Testutik pantailara izenburuko hitzaldian. Goenagak Atxagaren testuan oinarritutako tv-movie bat zuzendu zuen duela bi urte, TVEk ekoitzitakoa.

Bi aste barru -martxoaren 28an, alegia-, Aritz Gorrotxategi literatura eta zinema kritikariak Euskal zinemaren historia bat osatuko du ziklo honetako bigarren mintzaldian.

Ondoren, Alvaro Rabelli idazle bizkaitarrak hartuko du hitza -apirilaren 25ean-, Anjel Lertxundik duela 20 urte zuzendu zuen Kareletik filmaren barruko egitura eta zertzeladak aztertzeko asmoz.

Zikloa amaitzeko, Harkaitz Cano lasartearrak gidoigileen ikuspuntua gaineratuko dio maiatzaren 2an Eusko Ikaskuntzak eta EHUk antolatutako egitarau honi, Literatura, gidoia, zinema izenburuko hitzaldiaren bitartez.

Ekitaldi guztiak EHUren Arabako Errektoreordetzako Gela Urdinean (Izardui komandantea, 2) egingo dira.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_