Self made man
Politiko bikaina, filosofo, kazetari, zientzialari autodidakta, asmatzaile, diplomatiko azkarra, XVIII. mendeko filantropo handia edo, Ilustrazioko bandera altxatuta, gizarte puritano baten barruan arrazoiaren argia finkatzea lortu zuen humanista. Bernjamin Franklinek (Boston, 1706-Filadelfia, 1790) bere bizitza ulertu eta bideratu zuen piramide sozialaren gailurrera iristeko, laudorio profesionala bilatu asmoz eta maila guztien mirespena lortzeko. "Bizitza xake-partida bat da, non irabazteko jokaldiak eta indarrak neurtzeko lehiakideak ditugun", adierazi zuen 1779an, formulatu zituen ehunka aforismoen arteko batean, asko baitira haren aipuz eta tropoz osatu diren hiztegiak.
Bide horrek eraman zuen haurtzaro umil bat izatetik -bere aitari xaboia eta kandelak egiten laguntzen zionean- Filadelfian ospatu den hileta-elizkizun hunkigarriena edukitzera.
Franklin ehun dolarreko billetean dagoen aurpegia edo kometa batekin tximistak harrapatzen zituen gizakia baino askoz gehiago da. Bere garrantzi politikoa, batetik, George Washingtonekin pareka daiteke; haren alderdi zientifikoak, bestetik, iraunkortasunaren garaipena erakusten du; eta lanaren bertutea beti, lana baitzen Franklinentzat zoriontasunerako bidea irekitzen digun bertute moral duina.
Esan bezala, familia umil batean jaio zen, hamazazpi anaia-arreben arteko hamargarrena, eta hamar urterekin lanean hasi behar izan zuen. Lanbide askotan aritu ondoren, 1918an inprimatzaile lanetan sartuko da, bere anaia Jamesekin. Profesio horrek formazio akademiko urria hobetzeko aukera eman zion, ziur baitzegoen diziplinarekin eta metodoarekin sintaxia orraztea lortuko zuela eta, gainera, literaturan edo aritmetikan zituen hutsuneak landuko zituela.
Franklinen uste sendoek deismora eraman zuten, eredu demokratikoaren eta zientziaren aldeko apustua eginez. Horrez gain, arrakasta lortzeko gauzatu zituen egitasmo guztiak gehiegiaren eta gutxiegiaren artean zegoen bertutea bilatuz bideratu zituen.
Filadelfian bizitzen jartzeak kazetaritzan aurrera egiteko aukera eman zion, bere ospea handituz. Agian logia masoi batean sartzeak bere igoera erraztu zuen. Edonola ere, arrakasta soziala areagotzearen seinale, kolonietan diru-papera inprimatzeko mandatua eskuratu zuen, maila pertsonalean harrotasunez bete zuena eta irabazi handiz bere kutxa gotorra. Garai horretan jarduera biziari lotu zitzaion: Batera taldearen muina izan zen (1905etik aurrera Rotary Club izenez ezagutuko dena), bulegariz, matematikariz, zientzialariz eta negozio-gizonez osaturiko elkartea. Franklinen fama areagotu ahala, 1736an, Biltzar Orokorreko kide aukeratu zuten eta, urte bat geroago, Postetxeko ordezkari Pensilvanian, gero eta konpromiso politikoa nabarmenagoa hartuz: liburutegia sortu zuen, ospitalea, suhiltzaile-gorputza, aseguru-etxea, udaltzaingoa, bere sorterria defendatu zuen soldadu eta koronel modura... Haren inprimategiak ugalduz joan ziren heinean ere, komunikabide-arloko handikien aitzindari bihurtu zen. Inork ez zuen berak baino hobeto bizitzako orduak administratzen jakin. "Denbora urrea da", esaten zuen, lan batetik bestera iragaite airoso batekin pasatzen zenean.
1754an Albanyko Batasun-Egitasmoa idatzi zuen "kolonien" batasunerako gobernu bakar bat proposatuz, autodeterminaziorako lehenengo hazia, 1776an, Jeffersonen eta Adamsen laguntzarekin, Ipar Amerikako Independentzi Aldarrikapena eta ondorengo Konstituzioa bilakatu zena. 1783an ere, iparramerikar ministro ahalguztidun bezala, Franklinen erantzukizuna erabakigarria gertatu zen Pariseko Itaunean negoziaketek aurrera egiteko. Esklabutza deuseztatzeko ere ahalegin sutsuak burutu zituen, aurretik bere etxean mirabe beltz ugari izan arren.
Zeregin politikoaz gain, esan bezala, zientzia izan zen bere pasioa: Esperimentuak eta behaketak elektrizitateaz 1750ean argitaratu zuen, bere ikerkuntzen berri emanez. Baina ez zen elektrizitateaz bakarrik arduratu, eta aeronautikaz, metereologiaz, hidrografiaz, kimikaz, medikuntzaz, musikaz edo optikaz ere aritu zen. Manipulatzen zuen guztia erabilgarri egiten saiatu zen, eta asmakizun asko sortu zituen. Hala ere, aski aberatsa izanik, ez zen inoiz kezkatu moldatu zituen tresnak eragindako irabaziengatik. Self made man, Benjamin Franklin, bere burua egin zuen gizona.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El Gobierno de Boric empuja una norma que complica el despido de funcionarios, a menos de tres meses de que asuma Kast
Extremadura acelera el giro del PP hacia la normalización de los pactos con Vox
Doce campanadas por el 2025
Fallece un hombre de 60 años en Madrid tras ser acuchillado en una pierna, lo que le provocó una hemorragia mortal
Lo más visto
- Los grandes derrotados del Gordo de Navidad de Villamanín, 15 jóvenes de entre 18 y 25 años: “Hoy hemos perdido amigos”
- Acuerdo en Villamanín por el Gordo sin repartir: la comisión de fiestas cede más de dos millones por la paz del pueblo
- Junqueras avisa de que la recaudación del IRPF es “imprescindible” para negociar los presupuestos de Sánchez e Illa
- El alpinista Simone Moro sobrevive a un infarto a 5.000 metros y anuncia la creación de un servicio de rescate aéreo en el Karakoram de Pakistán
- Maisa Hens, cantante: “Gracias al anuncio de El Almendro no tuve que volver a hacer un ‘casting”




























































