_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Mikrohistoria

Jon Alonsoren (Iruñea, 1958) Erretzaileen eremua liburu honen barnean kontatzen da editorial txiki batek liburu interesgarriak edo oso interesgarriak argitaratzen dituela. Balizko argitaletxe hori benetakoa balitz, ziur naiz liburu hau bere katalogoan izan nahiko lukeela.

Hamahiru ipuin bildu ditu egileak liburuan, irakurgarriak denak, nahiz eta, ohikoa denez, irakurle bakoitzak bereak egin batzuk eta beste batzuei buruz hain iritzi ona ez erakutsi, hain estimagarri ez iruditu. Dena dela, bat-batean ikusiko du oso ondo zainduta dela liburuaren egituraketa. Ipuinak alde bitan banan daitezke, batetik ipuin alegorikoak ditugu, neurri batean politikoak dei genitzakeenak, eta bestetik ipuin pertsonalagoak; haiek joera alegorikoagoa dute (Afera pertsonal bat), beste hauek pertsonaien une jakin bat hartzen dute kontagai eta garaiaren irudi zorrotza eskaintzen dute (aitortu behar dut bikaina iruditu zaidala Eulia azaroan); haietan denbora eta espazioa lanbrotu egiten dira; hauetan zehaztasun pitin bat ematen da, eta behintzat pertsonaiek izena dute. Liburua eratzeko orduan alde batekoak eta bestekoak batuak eta txandakatuz aurkeztuko zaizkio irakurleari.

Bietan baina, eta hauxe liteke liburuak eskaintzen duen hari gorria, batasun haria, denetan nagusitzen da etsipen puntu bat, historia pertsonaien menpe ez dagoela sinesten den joera bat, eta haren bidetik, pertsonaiak historiak maneiatzen dituela eta harena historiaren aurrean errebolta txiki bat egitea besterik ez dela. Ideia behin eta berriro errepikatzen da, eta batez ere, era nagusi baten Afera pertsonal bat deituriko ipuinaren azken esaldian : "Izenik gabeko objektua, gas-molekula, hodeia. Kea, gizon bat bezala". Mikrohistoriak borobiltzea izan da idazlearen helburu nagusia.

Erretzaileen eremua ez da ipuin baten izena, ez da testuan aipatzen. Metafora nagusia da, egileak pertsonaia bereziei eskainitako tokia, bazterraren aipamena, baina era berean joko nagusia, berezien tokia. Eta idazleak jakin du eguneroko arruntasuna edo ideologiaz betetzen, pentsakizunari bideak irekiz, edo pertsonaien bizitza grisa kontatzen eta tentsio nabarmenez bere egoera tristea orokor bihurtzen, joko literario sendoa eraikiz.

Egoera sinisgarriak metafora bihurtzeko esku garbia eta maisua erakutsi du Jon Alonsok, liburu interesgarria ez ezik, gozagarria ere aurkeztuz.

Jon Alonso: Erretzaileen eremua. Susa. Zarautz. 2006. 141 orrialde.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_