_
_
_
_
Gaiak

Durangon aurton ere bonbon

Artikulua hau idazteko proposamena jaso nuenean, oraindik ateri zen eta hego haizeak joten zuen. Baziren liburu berri batzuk liburu dendetan eta euskal literaturaren jarraitzaileak lasai zabaltzen zituen, erosi ostean, telebistari begira edo musika entzunaz.

Panorama bat zen, esan nahi dut. Etxeko egongelan zen Irati Jimenezen Bat, bi, Manchester, Agustin Zubikarai sariaren irabazlea, irakurria laburra delako, baina batez ere gaia erakargarria delako. Han egongelako beste mahaiaren gainean nuen Txilikuren Bizitza eredugarriak, esku artean hartu baino lehen nire Marcel Schowb maitatua gogora ekarri zidana, hego haizearen zurrunbiloaren barnean. Maite ditut nik Txilikuk egiten dituen ahaleginak, zenbaki magikoak erabiltzea, ipuinaren taiuera, irudimenaren erabilpena. Liburu pilaren azken aldean zen Martin Etxeberriaren eta Xabier Etxeberriaren Ez dadila eguzkia sartu nobela. Eta Miren Agur Meaberen Urtebete itsasargian gerra gazteei azaltzeko ahalegina, nahiz eta zaila den gerretako banaketa eta zatiketa literaturara eramatea. Karlos Linazasorok ere jo zuen gazte literaturaren balada Bestiarioa. Hilerrikoiak. Bi nobela llabur lanaren bidez, bere buruari buruz irria agertzen zuelarik.

Bat-batean, paisaia aldatu da: joan da hego haizea eta zirimolan datoz orain liburuak

Baina bat-batean aldatu da eguraldia. Joan da hego haizea eta badator iparra. Paisaia aldatu egin da, eta zirimolan datoz orain liburuak, nola orbelak lurrera.

Badira estrategiak liburuak argitaratzeko. Eta udagoienaren hasieran agertu direnek izan dute bere denbora begien aurrean, zeren orain idazle kanonizatuen olatuetan galtzeko arriskua baitute. Orain hasi da martxan makineria, orain datoz orpoz orpo testu berriak eta indartsuak: Montoia dela, Epaltza dela...

Badira moduak liburuak deigarriak egiteko iparra sartu eta uholdearen arriskua hasi denean. Idazleak eta liburuak pareka agertzea, adibidez, eta horrela Harkaitz Canok eta Koldo Izagirrek argitaratzen dituzte eta aurkezten gazteentzako liburu bi, liburu batek bestea indartzen baitu. Eta idazle batek bestea, eta horrela pareka doaz hasi berria eta ezaguna.

Generoz aldatzea litzateke bigarren moldea. Idazle batek ez badu lan nagusirik nobelan (non bestela?) egin dezala haurrentzako ipuin zoragarria eta ikusiko du bere burua orrietan aipatua. Argitaletxe desberdinetan argitaratzea ere ba da jokabide zuzena: batean ipuinak, bestean aforismoak.

Poesia omen da oraindik ere argitaratzeko genero "arriskutsua", argitaletxe hartako arduradunak esan zuenez. Eta urte (gure artean ere) patal samarra igaro ostean (gogoan dut Leire Bilbaoren Ezkatak) harribitxi bi agertu zaizkigu: Koldo Izagirreren Rimmel eta Gerardo Markuletaren Ezjakintasunak.

Artikulu hau idaztean bat zen euskal literaturaren nobedadeen aurpegia, baina bukatu ondoren ere, eta Durango zabaldu aurretik, izango omen dira oraindik nobedadeak, eta berriro aldatuko da paisaia. Edo horrela aginduko digute egunkarietako eguraldi orrialdeek.

Artean azkarrago irakurtzeko beharrik ez dugu izango, eta uztak udaberria ongi igaroa izan arte iraungo du gure egongelan. Kontuz baina, liburuak metatuz batzuk gogoan hartuko ditugu eta beste batzuk ahaztu ibilbidean, eta hori litzateke gure bonbon eria.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_