_
_
_
_
Gaiak

Irakurketak

Badirudi ez dagoela, akaso ezin dela egon, irakurketa garbi edo inozorik, irakurtzen den testuari deus ere gehitzen ez dion irakurketarik. Testu baten pasarte zenbaiti erreparatu gabe, edo horiek zuzenean ulertu gabe, egiten den irakurketa ere, testuaren esanahiari ezer gaineratzen ez dion arren, ez da, hala eta guztiz, irakurketa aratza, irakurketarik eza baizik, testuari berea den zerbait kentzen diona, gainera.

Teorikoek esaten digutenez, irakurketa, definizioz, irakurtzen duguna norabide batean edo bestean aldatzen duen jarduera da. Leitzerakoan testuaren oinarriarekin eta sortze prozesuarekin zer ikusi gutxi izan dezaketen elementuak (ñabardurak, emozioak, oroitzapenak) nahasten ahal dira idatzitakoaren edukiarekin, testua jatorrizkoak ez diren esanahiez osatuz, aberastuz edo korapilduz.

Baina nola jakin zein diren, alde batetik, testuak berekin dakartzan esanahiak eta, bestetik, irakurketak ahalbidetzen dituenak? Posible al da muga zehatz bat marraztea batzuen eta besteen artean? Ez al dira egin daitezkeen irakurketak (hau da, gainera daitezkeen esanahiak) testuak berak aurreikusten dituen eta hazi potentzialak bailiran gordetzen dituen aukerak? Baliteke, neurri batean, baina ez dago garbi, eta ezin da, hortaz, mugarik gabeko potentzialtasun hau irakurketa guztietara besterik gabe hedatu.

Irakurri, gehienetan bakardadean egiten dugunez, ez da batere erraza jakitea (ezinezkoa ere dela esango nuke) zein motako esanahiak -eta zenbat- gehitzen zaizkio leitzen den testuari. Kontua ez da begibistakoa, ez bada irakurketen ondorioz (eta irakurketei buruz) ekoizten diren testuei esker. Horretarako daude, jakina, iruzkinak edo mota guztietako komentarioak, sarritan iruzkinen gaineko iruzkinak bultzatzen dituztenak. Errekurtsibitatearen arrazoia: testu jakin bat idatzi eta irakurri dutenen iritziak ez datozelako bat idatzitakoaren (eta irakurritakoaren) esanahiari dagokionez.

Adostasuna dagoenean, aldiz, ez da normalean testu gehiago sortzen. Idazlea bera, bestalde, irakurle bihur daiteke, baita bere idazlanena ere. Eta ez du zertan izan ezinbestean egia eta arrazoiaren jabe: Dostoievski askoz ere pluralagoa zen bere literaturan honi buruzko bere iritzietan baino, gerora Mihail Bajtin kritikoak azaldu bezala. Mezu kristau baten mesedetan egindako obra zela zioen arren, Dostoievskiren literaturak ustezko muga hau erraz gainditzen du, Bajtinen ondorengo irakurle askoren iritziz.

Poesiaz ari bazen ere, Carlos Bousoñok bi maila ezberdineko irakurketak bereizten zituen (eta sailkapena baliagarria izan daiteke: se non è vero, è ben trovato): barne-irakurketak testuaren semantika ezartzen dituzten elementuetan oinarritu behar du, kanpoko eraginak kontuan izan gabe; kanpo-irakurketak, aldiz, bestelako ezaugarriak gehitzen dizkio leitze prozesuari: idazlearenak, alde batetik, irakurlearenak, bestetik. Bigarren irakurketa mota honek zabaltzen ditu -ia murriztapenik gabe- testu jakin bat modu batera edo bestera konprenitzeko aukerak. Eta hain zuzen irakurketa mota honetan gertatzen dira batez ere ulermen gatazkak, interpretazioan baino areago, Umberto Ecok superinterpretazioa deitu zuen esparruan aurki gaitezkeelako holakoetan.

Superinterpretazioa edo mugaz gaindiko interpretazioa oso tresna indartsua da, eta maiz erabilia, bestalde. Testuaren barne-irakurketak eskatzen duenarekin bat ez datozen esanahiak bila daitezke tresna honen bitartez, eta testuaren jatorrizko edukitik abiatuz -eta pixkanaka (edo jauzi bakar batean) aldenduz- testuaren egileari edozein asmo edo iritzi leporatu ere. Kasu hauetan badirudi egin daitekeen gauzarik desegokiena iruzkin desbideratuari beste iruzkin baten bidez (hau da, irakurketa baten irakurketaz) erantzutea dela.

Irakurtzen ez diren testuak ere, ilogikoa dirudien arren, ez daude irakurketen eta interpretazioen kutsaduratik libre. Erritoen sustrai eta iturri direnean, erritoak berak betetzen du irakurketaren hutsunea, interpretazio sakratu bat emanez. Hemen ere ez dago irakurketa inozorik, bat bakarra baizik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_