_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Urepeleko artzainak bizitzari azken puntua jarri zionekoa

Ez da jaio oraindik Xalbadorren hutsunea betetzeko gai den euskaldunik. Heldu den asteartean, azaroak 7, hogeita hamar urte beteko dira Urepeleko artzaina "oroitzapenen gerora ihesetan" joan zitzaigula, Xabier Letek kantatu zuenez.

Ferdinand Aire Urepelen jaio zen 1920ko ekainaren 19an, Xalbadorrenea izeneko etxean. "Munduko leku maiteena, / zuri zor dizut naizena: / izana eta izena", idatzi zuen Xalbadorrek 1972an, Euskaltzaindiaren bertso-paper lehiaketan garaile bihurtu zuen Sortetxeari bertso-sorta ederrean. Ordura arte, Xalbador -bere alter ego Mattin Treku bertsolari aheztarrarekin batera- euskal kulturaren ikono bilakatu zen.

Familia kantuzale eta bertsozale baten altzoan sortua, Xalbadorrek eskola utzi eta artaldea zaintzeko ardura hartu zuen 14 urte zituela. Muga aldeko mendietan, naturaz, herriaz eta euskaltasunaz gogoeta egiteko aukera izan zuen, eta Piarres artzain aldudetarraren eraginez, piskanaka-piskanaka bertsotan jarduteko zaletasuna hartuz joan zen.

Arratsalde batez, gerrarako deiak hedatzen ziren bitartean, Angelesainea ostatuan bertsotan ziharduen lagun-talde bati kantuz erantzun omen zion tabernako leihotik. Aurreneko saio harez geroztik, Xalbadorrek lagunarteko bilera asko alaitu zituen bertsotan, harik eta, 19 urte zituela, aita hil eta II. Mundu Gerra piztu zen arte.

Mattin

Nazien amets gaiztoa amaitu eta hurrengo urtean, Donibane Lohizunen antolatutako bertso-txapelketan parte hartzera gonbidatu zuten. Hantxe ezagutu zuen Mattin bertsolaria, eta ondorengo urteetan, Euskal Herri osoa zeharkatu zuten plazarik plaza.Xalbadorren izena Etxahun Lazkao Txiki, Joxe Lizaso, Ezponda, Xanpun, Basarri eta bertsolaritzan aparteko maisutasuna frogatu duten beste hainbat inprobisatzailerekin lotuta dago, baina bere lorratza literaturaren esparruraino ere luzatu da, Odolaren mintzoa, Ezin bertzean eta Herria gogoan liburuak medio.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Idatzizko bertsogintzan, zenbait golardo irabazi zuen, baina ez zen gauza bera gertatu bat-bateko bertsoetan. 1967ko Bertsolari Txapelketan jendea istiluka hasi zen Xalbador garaile izendatzearen aurka, eta epaimahaiak Uztapideri eman zion txapela. Hurrengo urtean, Basarrirekin batera partekatu behar izan zuen sari nagusia.

Hala eta guztiz ere, 1976ko azaroaren 7an, euskaltzale eta bertsozaleek omenaldi beroa eskaini nahi izan zioten Xalbadorri sorterriko pilotalekuan. Iparraldean ordura arte antolatutako euskaltzale bilerarik garrantzitsuena izan omen zen. Zoritxarrez, Xalbadorren bihotza ez zen zirrara jasateko gauza izan, eta bazkalosteko bertso-saioan, bizitzari azken puntua emanez gelditu zen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_