_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Bitxiak agirien artean

Renoko Euskal Liburutegian 60ko hamarkadatik bildutako dokumentuak katalogatu dituzte zenbait adituk

1941. urtearen inguruan, Jose Antonio Agirre Belgika aldean zebilen galduta. Euzko Jaurlaritzako zenbait ordezkarik AEBetara alde egin zuten eta lehendakaria Europatik ateratzeko ahaleginetan ari ziren handik. Haietako batek agindu zehatzak eman zituen idatziz hura bilatu eta ozeanoz beste aldera eramateko. Dokumentu horien fotokopiak, orain arte ezezagunak, Renoko (Nevada, AEB) Euskal Liburutegiko artxibofuntsen artean aurkitu dituzte, azken urteotan erakundearen eskariz fondo horiek sailkatzen eta antolatzen aritu diren adituek. Lan erraldoi horren emaitzak berriki plazaratu dituzte campusean bertan unibertsitateko arduradunek. Aipatutako agiriez gain, beste hainbat aurkitu dituzte, horietako batzuk bereziki deigarriak; dena den, batzuk besteen gainetik nabarmentzea ez dute batere gustuko lanaren egileek. "Artxiboen artean ez dago bitxirik", dio liburutegiko arduradun Nire Erkiagak, "pertsona batentzat hutsala izan daitekeenak berebiziko garrantzia izan dezake beste batentzat. Beraz, artxibo osoa da harribitxia".

Más información
45 urteko lana

Hain zuzen ere, liburutegiko funtsak ondo katalogatuta edukitzea eta haiek zabaltzea izan da Euskal Ikasgunearen azken urteetako erronka nagusia. Horretarako ezinbestekoa zen datu basea iragan otsailean sortu zuen Imanol Irizar HABEko artxiboaren sortzaileak. Haren lekukoa hartu zuen gero Erkiagak. Biekin batera, beste lau adituk parte hartu dute lanean: Iñaki Goiogana historialari eta Sabino Arana Elkarteko artxiboaren arduradunak, Araby A. Green Nevadako Unibertsitateko Liburutegi Nagusiko kideak, eta Michelle Rachal eta Hilda Centeno Euskal Liburutegiko kideek.

Aztertutako materialak (dokumentuak, argazkiak, ikus-entzunezko materialak eta bestelakoak) 239 kaxatan zeuden gordeta. Batzuk Euskal Herritik eramandako artxiboak dira. Horien artean 1936ko gerrarekin lotura duten dokumentuak daude, adibidez José María Huarte de Jáuregui Zarauzko Komandantziaren buru izandakoak bildutakoak, Francoren tropek Gipuzkoan egindako errepresioaren berri ematen dutenak. Beste bilduma interesgarri bat osatzen dute Philippe de Veyrin Ipar Euskal Herriko historialariaren dokumentuek. Horrez gain, Nevadako Unibertsitatetik igarotako irakasle zein ikasleek utzitako dokumentuak eta euskal etorkinei buruzko artxiboak nabarmendu behar dira. Euskal Liburutegiko arduradunaren iritziz, funtsok garrantzi handia dute Euskal Herriko historia dokumentatzeko.

Ildo horretan ikertzaileek bereziki garrantzitsutzat jotzen dituzte Nevadako ardi jabeak biltzen zituzten bi elkarteren artxiboak. 1942tik 60ko hamarkadara arte Estatu horretara joandako euskal artzainen gorabeherei buruz argibide ugari ematen dituzte dokumentu horiek. Hain zuzen ere, ipar-amerikarrek Mundu Gerran esku hartzea erabaki zutenean, kanpoko artzainei ateak zabaltzea erabaki zuten artaldeen jabeek, bertako mutil gehienak frontean baitziren. "Baina agintariek ez zuten batere begi onez ikusten artzainak Espainiatik ekartzea, Francoren mende baitzegoen", dio Goioganak, "beraz presio-taldeak osatu zituzten euskaldunei ateak ireki ziezazkieten". Artxibategian gordetako dokumentuek lobby horiek erabilitako "trikimailuak" erakusten dituzte, beste testigantza batzuekin batera.

Huarte Jáureguiren artxiboa, berriz, Bilboko liburu-saltzaile bati erosi zioten, Zarauzko Komandantziaren burua hil ondoren hark etxean gordeta zeuzkan hainbat paper saltzea erabaki baitzuten ondorengoek. Besteak beste, Errepublikaren aldekoei egindako galdeketen testigantza ugari jasotzen dituzte dokumentu horiek. Alfredo Espinosa Agirreren Gobernuko Osasun sailburuaren atxiloketaren berri ematen duen argazki-sorta interesgarri bat ere badago tartean. Hain zuzen ere, Espinosa 1937ko lehen hilabeteetan atxilotu zuten Zarautzen, Frantziatik Euzko Jaurlaritzaren hegazkin batean zetorrela, pilotuak desertatu eta lurreratzea erabaki baitzuen. Une hori jasotzen dute gaztelaniaz "hegazkin gorria" leloarekin sailkatu zituzten irudiek. "Espinosarekin batera atxilotu zituztenen galdeketak ere badaude multzo horretan", gaineratu du Goioganak, "handik gutxira sailburua fusilatu egin zuten".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_