_
_
_
_
Gaiak

45 urteko lana

Renon euskal ikasketen zentro bat eratzeko lehen urratsak 1961ean eman zituen Nevadako Unibertsitateak, AEBetako mendebaldera joandako euskal artzainen bizimodua ikertu zuten hiru antropologoren gomendioa betez. Europako euskaldunek antropologiari sortzen zizkioten erronkak horrelako erakunde bat sortzeko adina arrazoi zirela argudiatu zuten aditu haiek. Hasteko, zendu berri zen Philippe Veyrin euskaltzalearen biblioteka erosi zuen unibertsitateak. "1967an kontratatu ninduten eta ordurako, zorionez, 750 liburu horiek bazeuden Renoko bibliotekan", gogora ekarri du William Douglass antropologo estatubatuar eta Euskal Ikasketen Zentroko lehenbiziko arduradunak.

Arlo horretan AEBetako unibertsitateetan zegoen gabezia ikusita, bilduma sendotzeko eskatu zien Douglassek erakundeko buruei, eta bibliotekako zuzendariak aintzat hartu zuen haren eskaria. "Hasieratik prest egon zen euskal liburuak erosteko eta gaur egun AEBetakoa ez ezik, mundu osoko bildumarik onenetarikoa da", erantsi du.

Douglassekin batera Jon Bilbao irakaslea eta Robert Laxalt idazlea aritu ziren, gerora euskal ikasketen alorrean ezinbesteko erreferente bilakatuko zen zentroaren oinarriak jartzen.

Zentroa sortu eta lau hamarkada geroago, urte horietan guztietan bildutako dokumentazioaren datu-base zehatza osatu dute. "Anabasa ez zen erabatekoa", azaldu du Goioganak, "baina kaxa askok inongo ezaugarririk izan ez eta nekeza zen jakitea egiatan zer genuen eskuen artean eta zenbaterainokoa egin behar zen lana".

Katalogatzea ezinbestekoa zen ikertzaileen zeregina errazteko eta etorkizunean artxiboko funtsak Interneten eskuragarri jartzeko, Erkiagak nabarmendu duenez. Haren esanetan, "gaur egun ez da nahikoa funtsak gorde eta eskuragarri jartzea, eskaini eta publikatu egin behar diren interesa duen ororengana iritsi daitezen".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_