_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Jakintzaren gailurra

Auñamendik Euskal Herritar Unibertsalaren Saria jasoko du urtetako lan entziklopedikoagatik

Auñamendi Entziklopediaz aritzea azken hamarkadetan euskal gaien esparruan izan den erreferentzia nagusietako bati buruz aritzea da. Ehunka mila sarreraz osatua, ezinbesteko lanabesa da arlo honetan sakondu nahi duten guztientzat. Berau osatzea, gainera, izugarri nekeza izan zen diktadurako garai ilunetan, soilik aitzindari batzuen ekinari esker egin baitzuen aurrera. "Lehenbiziko urratsak gerra aurretik eman zituzten, oso baldintza eskasetan", gogoratu du Idoia Estornes Zubizarreta bildumaren erredakzio zuzendari ohiak. Lan horrek guztiak merezitako aitorpena jasoko du aurten, Auñamendi argitaletxeak Euskal Herritar Unibertsalaren Saria jasoko baitu "Euskal Herriaren irudi ona munduan barrena zabaltzeagatik", Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak iragan astean jakinarazi zuenez.

Oinarrizko datu-basea 1936an lantzen hasi ziren, eta 1969an lehen liburukia atera zuten

Estornes Zubizarreta entziklopediaren hastapenetan ezinbesteko partehartzea izan zuten

Bernardo Estornes Lasaren alaba eta haren anaia Marcelinoren iloba da. XX. mendearen hasieran ez zegoen euskal jakintza biltzen zuen lan entziklopedikorik, horren aitzindari bakarrak Historia Akademiaren enkarguz XIX. mendean egindako bi liburuki baitziren; euskal lurraldeetako udalerri, bailara eta gainerako entitate politiko-administratiboetako deskribapena biltzen zuten liburu haiek. "Mugak tarteko, gure zientzia eta kultur-ekoizpena zatituta egon da, eta joera hori hausteko berebiziko ahalegina egin behar izan zuten", gaineratu du entziklopediaren arduradun ohiak.

Testuinguru horretan, Bernardo Estornes (Eusko Ikaskuntzaren bulegoko burua garai hartan) bilduma sortzeko urratsak ematen hasi zen 1936an, oinarrizko datu-basea sortuz, lehen artikuluak idatziz eta lana aurrera eramateko behar zen kolabora-tzaile-sarea osatuz. Aita Barandiaran, Telesforo Aranzadi, Manuel Lekuona, Aitzol, Arturo Campion, Pierre Laffitte eta Julio Altaldill izan ziren, besteak beste, talde horretako kide. Lan eskerga egin zuten, baina zatirik handiena galdu egin zen gerraren eraginez; dokumentu batzuk pixkanaka agertuz joan dira hainbat herritarren ganbaretan, baita 1983an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Artxibategian ere, baina milaka agiri betiko galdu dira.

1958an, Auñamendik liburuak argitaratzeari ekin zion berriz ere, eta 11 urte geroago, entziklopediaren lehenbiziko liburukia kaleratu zuen, zentsurak desegokitzat jo zituen hainbat pasarte urre koloreko tintaz ezkutatu zituztelarik.

Entziklopediak hiru atal nagusi ditu egun: Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, Corpus Sistematikoa eta Eusko Bibliographia. 2001. urteaz geroztik, Interneten ere kontsulta daiteke oso-osorik, britainiarrarekin batera sarean eskuragarri dagoen mota honetako bilduma bakarra delarik. "Zerbait suntsiezina iruditzen zait, oinarrizko lana", dio Estornesek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_