Loiolako Inazio eta bere garaiko euskaltzaleak
Duela 450 urte, Erroman hil zen Inazio Loiolakoa, Jesusen Lagundiaren sortzailea. Gipuzkoarra kristauen artean sortu den mistikorik handienetakoa izan zen, adituen esanetan, eta bere adiskide Frantzisko Xabierkoaren antzera, handikien semea izan zen.
Loiolatarrak oinaztarrak ziren, Gaztelako erregearen aldekoak, eta Albreteko Henrike II.a zangozarra Pirinioez honaindiko nafar lurraldeak berreskuratzen saiatu zenean -Albako dukeak gaztelarren menpe jarri baitzituen bederatzi urte lehenago-, Inazio gogor borrokatu zen Xabierko santuaren anaiek gidatzen zituzten soldadu agramondarren aurka.
Gudu horretan izandako zauri larriak sendatzen ari zela somatu omen zuen Inazio gazteak muduan barna ad maiorem Dei gloriam jarduteko bokazioa.
Parisen, Xabierko Frantzisko ezagutu zuen, Nafarroako gorte zaharrean zer esan handia izan zuen leinu baten ondorengoa, azpeitiarra baino 15 urte gazteagoa.
Bata zein bestea euskaldun jatorrak ziren. Hizkuntzalariek euskararen eragin nabaria somatu dute Inazio Loiolakoak erabiltzen zuen erdara moduan.
Ekialde urruna
Bestalde, Xabierko santuak argi asko azaldu zuen iseka gutun batean, Ekialde Urruneko indiarrekin elkar ulertzeko zituen zailtasunen aurrean, "Bizkaiko hizkuntzaz" hitz egiteko gogoa sentitu zuela. Hilzoriko azken eldarnioetan ere, sukarrak eragindako amets gaiztoetan, Frantzisko euskaraz mintzatu omen zen.
Frantzisko Xabierkoa 1506. urtean jaio zen Nafarroa ekialdeko gaztelu ikusgarrian. Aita Nafarroako Errege Kontseiluko burua zen, eta osaba, Martin Azpilkueta, Erromako Elizako doktorerik distiratsuenetakoa.
Urte berean, mugaz bestaldeko Beskoitz herrian, Joanes Leizagarra jaio zen, Testamentu Berriaren lehen euskal bertsioaren egilea. Xabierko agramondarrek ez bezala -Frantziskoren aita eta anaiak Gaztelako erregearen zerbitzura jarri baitziren-, Leizarragak apaizgoa alde batera utzi eta protestantismoarekin bat egin zuen, Albreteko Joana III.a nafar erreginaren ereduari jarraituz.
Urteak joan eta urteak etorri, Erromako Elizak santuen loriaz eskertu zizkien Inazio Loiolakoari eta Frantzisko Xabierkoari katolizismoa zabaldu eta protestantismoaren eragina moteltzeko egin zituzten ahalegin handiak.
Joanes Leizarragak ez zuen inoiz esker oneko adierazpenik jaso fedea eta euskararen alde egin zuen lan eskergaren truk, baina hizkuntza edertzeko ahalegin horretan, Axular handiak hartu zion lekukoa urte batzuk geroago.
Axular Inazio Loiolakoa hil zen urte berean jaio zen, eta bigarren deitura Azpilkueta zeukan, Frantzisko Xabierrek bezalaxe.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.