_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Jakintzaren Sarea zabaltzen

Historiako zenbaki guztiak Interneten esekita ospatu du 'Jakin' pentsamendu aldizkariak 50. urteurrena

Berrogeita hamar urte eta bizirik dago Jakin aldizkaria. Bizirik eta bizi-bizi, duela mende erdi Arantzazuko ikasleek sortutako aldizkariak ilusioz eta proiektu ugariz begiratzen diolako etorkizunari.

Kultura, gogoetak eta hausnarketak zabaltzeko plaza izan da Jakin urte hauetan, baita eztabaida ugariren aterpe ere. 1956an agertu zen, frankismo garaian, eta 1967an hiritartu egin zen, talde berri baten eskutik. Orduko arduradunek Esprit aldizkari frantsesa zuten amets, eta haren itxurako zerbait egitera ausartu ziren. Joan Mari Torrealdai idazlea sartu zen zuzendari garai hartan, Rikardo Arregi eta Karlos Santamaria lagun zituela. Ez ziren urte lasaiak izan, diktadura puztuta baitzegoen, eta aldizkariak ateak itxi behar izan zituen hamar urtez, debekua medio. Gero ere izan dira liskar eta buru-hausteak, baina arazoak arazo, aurrera egin du. Horren adibide da oraintsu betetako egitasmoa: argitalpenaren historiako zenbaki guztiak digitalizatu dituzte eta emaitza eseki dute Interneten.

Más información
Nafarroako aitzindariak

Bidea, esan legez, ez da erraza izan. Hamar urteko isilaldiaren ostean, 1977an berriz kaleratu zen Jakin. Debeku administratiboak talde berria ekarri zuen aldizkarira, eta izen berria, Jakinkizunak S.L. Aldizkaria eguneratzen saitu zen talde berria. "Lehen urteetan filosofiak, erlijioak zuten lehentasuna eta gaur egun gairik modernoenak eta korapilatsuenak ageri dira, naturaltasun osoz", azpimarratu du Torrealdaik.

Barne borrokak

"Euskal kulturaren bide ia berbera egin du Jakin-ek. Ez ahaztu diktadura jasan dugula, eta geroztik demokraziaren itzalaldia ere bai, Euskal Herriarekiko kalitate eskaseko demokrazia", argudiatu du argitalpenaren arduradunak. Haren esanetan, "bi aldiz jaso ditugu debekuak, eta 2003an miaketa eta dokumentu inkautazioa. Eta gero hor daude euskal kulturaren barne borrokak. Gaur egun, historiak arrazoi eman digulako harrotasunez esan genezake Jakin izan zela aurrena euskararen batasuna betetzen eta betearazten, Euskaltzaindiak berak onartu aurretik". Arrakastaren eta biziraupenaren arrazoiak ere argi ditu gernikarrak: "Eragile ugari daude, seguru, baina bat (eta agian lehena) talde-lana, Jakin-ek beti eduki du talde eragile bat proiektuarekin konprometitua; bigarren faktorea gaietan asmatu izana izan daiteke; eta hirugarrena, labur esatearren, gure estilo liburua: alegia, iritzi aniztasuna". erantsi du.

2.300 harpidedun eta 6.000 irakurle inguru ditu aldizkariak. "Gurearen izaerako erdal aldizkari asko gustura leudeke gure egoeran", dio Torrealdaik. Gaur egun hiru lerrotan banatuta dago aldizkariaren zeregina: batetik aldizkaria bera dago, bestetik Torrealdaik egiten duen lan bibliografikoa (euskarazko argitalpenen katalogoa) eta azkenik Jakin irakurgaiak atala legoke (Joxe Azurmendi pentsalari eta idazleak zuzentzen du eta pentsamenduaren dibulgazioa eragin nahi du, oinarrizko testu eta irakurgaiak sortuz).

Baina berrogeita hamar urteotan eginikoaren ondorioa da hau guztia. Torrealdaik ere, nekeak neke, balantze positiboa egin du: "Hasteko, irautea ez da bizitza begetatiboa. Hori baino askoz gehiago da: kultura-eskola. Bestalde, bistan da euskal kultura izugarri hazi dela mende erdi honetan, eta neurri apal batean bada ere Jakin-i esker ere bai". Egitura txikia izanik, eraginkortasuna eta independentzia izan dira produktuaren ardatzak: "Ez gara inoren menpeko izan; askatasuna mantendu dugu beti ikur gisa. Lankide ugari izan ditugu. Historia osoan mila bat lankide desberdin izan ditugu. Kolore guztietakoak, eta aurreiritzirik gabe jokatzen dugu".

Ibilbide honi esker, erreferentzialtasun handiko aldizkaria da Jakin, eztabaida intelektualen esparrua. Bi hilabetez behin kaleratzen da eta ale gehienak gai nagusi baten inguruan antolatzen dira, gai beraren tratamendua ikuspegi eta egile ugariz hornitutzen dela.

Etorkizunari begira ez daude proiektu eta ideia faltan. Aldizkari guztiak digitalizatu ostean, bestelakoak dira erronkak: "Lan handia, astuna, itzela, izan da digitalizazioarena, baina aldi berean ederra, probetxugarria. Milaka ikuspegi, gogoeta, azterketa, iritzi eta informazio bildu ditugu hor. Kalkulaezineko balioa, gure ustetan", adierazi du idazleak. Orain "beste 50 urte irautea" dute helburu. " Iraun ahal izateko, berritu egin behar da, modernotu. Orain arte egin dugun bezala. Erakutsi dugu badakigula berritzen eta modernotzen, badakigula haizea nondik datorren. Gure leloa iraganaz adina dago etorkizunari zuzendua: Jakin: haizea dakiten orriak".

Bazkideen aportazioek eta diru-laguntza publikoek mantentzen aldizkaria, baina batzuetan ez da nahikoa izaten. Aldizkariaren zuzendariaren arabera, "diru-laguntza beharrezkoa da. Oso kritikoak gara diru-laguntzekin, emateko moduarekin alegia, produktuari barik egitura lagundu beharko litzatekeela uste baitugu", gehitu.

Sei zenbaki besterik ez zituen argitaratu, baina hori nahikoa izan zuen euskal gaiei buruzko argitalpenen historian aztarna sakona uzteko. Euskara de Navarra aldizkaria 1872tik 1882an kaleratu zen, Arturo Campion idazlearen eta garai hartako beste zenbait intelektual nafarren ekimenez.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_