_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Literaturaren gaitza

Gure enkontrua, kafetegi hartan, kasualitatea izan zen, edo halabeharra, nork daki. Ikastola utzi genuenetik ez nuen Josebaz asko jakin: irakasle izateari utzi ziola (edo bota zutela), alkoholarekin (edo heroinarekin) arazoak izan zituela, etxebako zebilela Bilbo aldean... eta hantxe neukan, hogei kilo argalago, ilea zeharo urdindua, parez-pare, ia hogeita bost urte geroago.

-Barkatu... Joseba zara, ezta? Ez dakit nitaz gogoratuko zaren...

-Jon: Jon Etxeberria Lopez, 3.-E-koa, 1981. Tabernara sartu ahala konturatu nauk. Berdin-berdina hago -zu ez, pentsatu nuen, baina ez nion esan-. Utzi hobeto ikusten... Apustu egingo nikek bi seme-alaba dituala; hobeto esanda, bi alaba, txikiak oraindik; asmatu al dut? -baietz adierazi nion buruarekin; istant batez botereren bat ote zuen pentsatzera heldu nintzen, baina norbaitek kontatuko ziola erabaki nuen-. Itxura ederra daukak.

Egia aitortzeko, ez nekien nola jarraitu: uste baino gutxiago luzatu ginen aurkezpenekin.

-Zerbait gehiago hartu nahi al duzu? -galdetu nion bere edalontzi hutsari seinalatuz.

-Estimatuta zagok -eta zerbitzariari keinu bat egin zion; sol y sombra batekin agertuko zela pentsatu nuen, baina kafesne bat besterik ez zion ekarri.

Gertuagotik nabarmenagoak ziren denboraren eta bere bizimoduaren arrastoak: begien azpiko poltsa ilunak, gaizki sendatutako zauria belarri batean, artilezko jertse saretua...

-Gogoan ditut oraindik zure literaturako eskolak. Denok ditugu gogoan -gezurra zen, noski, baina ez zitzaidan iruzur potoloegia iruditzen, ni eta gelako beste gutxi batzuk benetan markatu baikintuzten Josebaren eskolek.- Jarraitu al duzu...?

-Ez, ez diat ezer gehiago idatzi, hori jakin nahi baduk. Literaturarekin aspaldi bukatu nian. Literatura gaitz bat duk. Bizitza zer den ez dakitenen izurria.

Hortik ez zegoen jarraitzerik, beraz: ezingo nion aipatu etxean neukala oraindik bere Zauriak poema-liburuaren ale bat, Pamielak argitaratutakoa. Arkatzez azpimarratuta.

-Badakizu nor bihurtu den idazle? Gure gelako...

-Bazekiat. Irakurri zioat zer edo zer -itxaroten geratu nintzen, ea zerbait gehitzen zuen, baina isilik jarraitu zuen eta ez nintzen ausartu ezer gehiago galdetzera.

Une horretan ulertu nuen, dena dela, enkontru horren zioa. Eta hitz egiten jarraitu nuen.

-Nik ere idazle bihurtu nahi nuen. Orduak ematen nituen idazten garai hartan: ipuinak, burutazioak, poemak. Zuk sartu zenigun batzuei idazle izateko gogoa -ez nion jaramonik egin bere bekainen altxatze ironikoari-. Bai, zuk sartu zenigun, eta zuk zapuztu zenidan niri. Gogoratzen al zara jartzen zenizkigun ariketez? Bakarrizketa bat entregatu behar genizun egun horretarako. Bi aste egon nintzen jo eta su testuarekin borrokan: hamaika zirriborro egin nituen. Azkenean bertsio perfektua lortu nuen, justu entregatu behar genuen datarako. Ba egun hartan bertan Ibanek laguntza eskatu zidan, ez zuela astirik izan eta ni horretan ona nintzenez, ea ez zitzaidan axolako... Jolas-orduan idatzi nion ri-rau, hamar minututan; garbira pasatu besterik ez zuen egin. Oroitzen al duzu zer egin zenuen? Nire bakarrizketari sei ziztrin bat baino ez zenion ipini, eta Ibanena, ordea, guztioi erakutsi zenigun, testu biribila zela aldarrikatuz: ozen irakurrarazi zenion eta guzti. Testu biribila. Harrezkero ez dut asmo literarioko lerro bat gehiago idatzi.

-Hirea zuan orduan... Susmoa izatera heldu ninduan...

-Nolatan! Bazenekien ez zela Ibanena...?

-Noski, ezin zian harena izan. Zergatik uste duk horrela jokatu nuela? Benetako egilea topatzeko itxaropenaz. Baina hik ez huen tutik ere esan.

-Nola esango nuen ba?

-Horixe ba: literaturaren gaitzak harrapatuta ez hengoenaren seinale.

-Baina nik harrapatua izan nahi nuen.

-Ez nahikoa grinaz. Eta hi ikustea besterik ez zagok konturatzeko: hik badakik bizitza zer den, eta, ondorioz, ez duk literaturaren beharrik etengabeko bizitzaren fikzioak eraikitzeko.

Ez nion erantzun: ez dakit zer erantzun niezaiokeen ere.

-Edonola ere -jarraitu nuen isilune baten ostean-, hau ipuin baterako gai ona litzateke, ezta?

-Auskalo. Baina ziur nagok ez dugula ez hik ez nik idatziko. Idaztekotan, Ibanek idatziko dik. Eta irakurle guztiek berak asmatutakoa dela pentsatuko ditek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_