_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak

Kontaketaren lerro zuzena

Orain gutxi haur-literaturan famatua den idazle bati, uste dut Serra i Fabra zela, irakurtzen nion esaldi paradigmatiko hau: "Haur literaturaren sekretua zuzen kontatzean datza". Ez dakit esaldiak dioena guztiz egia den, eta beste idazle batzuk ez ote duten beste iritzirik agertuko: adibidez, gizartean den arazo batean loturik agertzen den pertsonaiaren abenturak kontatzean datzala gakoa, edo poetikotasuna bilatuz gero, pertsonaiaren konplexutasun psikologikoan.

Baina ustez dut kontaketaren lerro zuzenak garrantzia handia duela narrazio mota honetan. Gure artean arau hori jarraitzen duten ipuin liburu bi argitaratu dira. Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1975) Guti, ontzi-txakur baten historia kontatzen duena, eta Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) idatzi duen Zazpi bider zazpi, gazte literaturaren barnean koka dezakeguna.

Kirmen Uribe saiatua da lehen ere haur literaturaren munduan. Guti txakurraren historiak badu sentimendu pixka bat, eta baita ere itxaropenarekin jolasten duen bukaera. Ontzi-txakurren historiak maiz agertu dira gure inguruan (gogoratu Txomin Artolaren aspaldiko abestia). Guti, baina, txakur futbolzalea da. Eta patuari erantzunez, istorioa bere bizitzaren alde egiten duen pertsonaia iraunkorrean oinarritzen da, guztia ontzien eta arrantzaren krisia ezagutu duen herri batean kokaturik.

Felipe Juaristik integrazio historia bat kontatu du. Hiritik herrira aldatzen den Sebastianek koadrila berrian bere tokia aurkitu beharko du, eta hartarako zenbait froga gainditu beharko ditu. Liburuan idazle honen aurreko nobelaren zenbait oihartzun nabaritzen dira, kontaketa sinplearen barnean irtenbide desberdinak proposatuz, adibidez autoerreferentzia, aurreko lanetan agerturiko elementuen aipamena (Airezko emakumeak nobelakoak, batez ere), eta egitura klasiko bati egindako jarraipenaz.

Atentzioa deitzen du, hala ere, biek erabili dutela klasikotasunerako begirada. Uribek Ulisesen Argos txakurraren historia kontatzen du, eta Juaristiren nobelako frogetan ez dakit ez ote den narrazio klasiko baten bidea eraikitzen, Herkulesen hamabi lanek azpi-testua osatzen dutelarik. Klasikotasunaren erreinu hau zabaltzen ari dela dirudi, eta Igerabide dut baita ere gogoan...

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_