_
_
_
_
Gaiak

Euskaltzaindia aurten hasiko da Nafarroako herri-izenak finkatzen

Galizia eta Katalunian ez bezala, Akademiaren gomendioek ez dute lege-baliorik

Euskaltzaindiaren Bizkaiko Herri Izendegia argitaratu berriak zer esan handia eragin du azken egunotan, bereziki Bilbo aldean, Akademiak arkaismotzat jo baitu Bilbao izendapena. "Euskaraz Bilbao esatea erdaraz Zaragozari Cesar Augusta" deitzea bezalakoxea da", azaldu du Mikel Gorrotxategik, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak. Leku-izenak finkatzea da, zalantzarik gabe, Euskaltzaindiak esku artean darabilen lanik garrantzitsuenetakoa. "Guztiok daukagu izen bat eta helbide bat, horiexek baitira munduan kokatzen gaituztenak", erantsi du.

Onomastika Batzordea osatzen duten adituak hilabetean behin bildu ohi dira han-hemenka lortutako agiri historikoak aztertu eta irizpideak adosteko. Urtean behin, halaber, bi eguneko barne-jardunaldia antolatu ohi dute, "alor honetako erabakiak ezin baitira nolanahi hartu", Gorrotxategiren hitzetan.

Leku-izenak arautzea da erakundeak esku artean darabilen lanik garrantzitsuenetakoa

"Gure bileretan, urteko planean aurrikusita dauzkagun gaiak edota udaletatik igortzen dizkiguten informazio-eskeak aztertzen ditugu, Euskaltzaindia baita legez udalei leku-izenen gainean aholkua eman behar dien erakundea", gaineratu du.

Gehienetan, zalantzak bilera pare batean argitzen dituzte, baina zailtasun handiko gaiak aztertzerakoan, Andres Iñigok zuzentzen duen lantaldea kanpoko adituen laguntzaz baliatu ohi da. "Edozein modutan, batzordearen erabakiak gomendioak besterik ez dira, arau akademikoak hartzea Euskaltzaindiaren osoko bilkurari dagokion ardura baita", argitu du Gorrotxategik.

Lan prozedura honi jarraituz landu dituzte azken urteotan Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Gipuzkoako populazio-gune guztien izendapen akademikoak, bai eta ostegunean aurkeztu zuten Bizkaiko Herri Izendegia ere. Ikasturte honetan bertan, Arabako izendegia amaitu eta Nafarroakoa hasteko asmoa dute.

Bizkaiko Herri Izendegia 1979an plazaratutakoaren jarraipena da, baina hiru hamarkada hauetako aldaketa administratiboak aintzakotzat hartuz, Euskaltzaindiak Bilbo eta Gernika inguruan sortu diren Alonsotegi, Iurreta, Kortezubi, Zierbena, Ziortza-Bolibar eta gainerako udalerri berri guztien izenak bildu ditu.

Bizkaiko hiriburuaren izenari dagokionez, Onomastika Batzordeak beren horretan onetsi ditu 1979ko izendegian egindako proposamena eta 1983an Koldo Mitxelenak bideratu zuen arau akademikoa. Euskaltzaindiaren iduriko, Bilbo forma da tradizio idatzian eta egungo euskara bizian gehien erabiltzen dena, eta Bilbao, erdaraz gorde den euskal izen zaharra.

Alabaina, Galizian eta Katalunian ez bezala, Euskaltzaindiak proposatutako leku-izenek politikarien adostasuna behar dute ofizialtasuna lortzeko. "Bi autonomia erkidego horietan, gobernuek lege bihurtzen dituzte automatikoki akademiek toponimia arloan hartutako erabakiak, baina hemen, toki eta lurralde administrazioen esku dago izenak ofizialtzeko ahalmena", azpimarratu du euskaltzainak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_