_
_
_
_
Entrevista:GONTZAL MENDIBIL | Kantautore eta idazlea | GAIAK

"Gure sentimenduak adierazteko laburrak gara"

Franco hilzorian zela Zaurietan dario diskoa grabatzen ari zen abeslari gazte bat. Geroztik hogeita hamar urte pasatu dira eta Gontzal Mendibilek (Zeanuri, Bizkaia, 1956) ez du galdu sortzeko kemena. Iaz, Eguberri partean, eleberri iradokitzaile batekin eta kanta-bilduma eder batekin ezustean harrapatu zituen bere jarraitzaileak. Etorria ez du galdu, bederen.

Galdera. 30 urte musikagintzan. Zelan definituko zenuke pasa den aroa?

Erantzuna. Urte biziak izan dira. Bidaia ugari egin dugu, eta guztiak dira on. Denak balio izan dit eta ezertaz ez naiz damutzen. Gainera, jakin badakit arrakastetan, porrotetan bezalaxe, ez dela gehiegi sinetsi behar. Hobe bidea egiten joan, beti gogotsu eta ekinean. Nahiz eta gogoeta puntu bat ere askotan behar dugun.

"Egindako guztiak bete nau eta egiteko dudanak ere bai. Eta bizirik gauden artean hain dugu asko egiteko. Beraz, bizitzak ez gaitzala hil!"
"Liburua hustuketa bat izan da, agian kontatu beharra, neure buruari batez ere. Bizitza, heriotza, amodioa eta adiskidantza erabili ditut"

G. Zein eboluzio sumatu duzu zeure baitan?

E. Handia izan da. Oso gazte hasi nintzen musikan eta hogei urte bete nituenerako banuen nire lehenengo LPa eta ehunka kantaldi lepo gainean. Gero egokitu beharra etorri zitzaidan eta urrats berriak eman beharra. Guzti hau astiro doan bidea da, azkenean norberak bere estiloa bilatu arte. Kanporako grina orain barnekoiago egin dut eta beste molde lasaiago baten aurkitzen dut neure burua.

G. Berrogeita bi kantu aukeratu dituzu CD berrirako. Aukeraketa zaila izan da?

E. Estiloa jorratu behar izan dut aukeraketa egiterakoan. Kronologikoki egin beharrean oroitzapenezkoak deiturikoak sartu ditugu lehenengo eta bigarren CDan, neure memoria historikoan geratu diren kantak, hain zuzen; eta azkenik maitasunezkoak sartu ditugu.

G. Iparragirre hegalaria eta biografia, eleberri bat, La Botica de la abuela saioa, Memorian, eta Olentzaro filma. Zerk asetzen zaitu?

E. Bizitzak berak. Egindako guztiak bete nau eta egiteko dudanak ere bai. Bizitza laburra da intentsitatez bizi garenean. Eta bizirik gauden artean hain dugu asko egiteko... Beraz, bizitzak ez gaitzala hil!

G. Eta zerk kezkatzen zaitu?

E. Gauza askok, baina batez ere sentiberatasun ezak, gauzak berdin izateak, tonto asko direnen despotismo edo agintekeriak eta, txarrago dena, harrokeria horretan bere burua lerdotzat ere ikusten ez dutela konturatzeak eta hauetariko askoren menpe gaudela jakin izanak.

G. Nola definitzen duzu zeure burua? Idazle, musikari...

E. Ni sortzaile naizela esan dut sarritan eta hortxe kokatzen dut neure burua. Grinarik handiena sorkuntza bera da.

G. Mendibilek, Lertxundik eta Laboak disko bana kaleratu duzue. Aspaldiko bakarlariok oraina oparoa duzuela dirudi.

E. Agian egiten dugunean erabat sinesten dugulako izango da. Pribilegiatuak ere bagara, urteak joan urteak etorri atsegin dugun honetan ari garelako.

G. Liburua kaleratu berri duzu. Aitari zor zenion?

E. Liburua ez dakit, baina bai esan beharra, gutxi hitz egindakoak izan garelako. Aitari eman nion azken besarkada, eta aspaldi luze honetan ia bakarra, taula gainean izan zen. Atera kontuak. Nik Iparragirrerena egiten nuen eta aitak Londresko biolin-jole eskale batena. Hantxe txalo artean elkar besarkatu genuen. Gure sentimenduak adierazteko laburrak gara euskaldunok.

G. Galdatan zenituen hainbat bizipen sartu dituzu hor?

E. Bai, halako hustuketa bat izan da, agian kontatu beharra, neure buruari batez ere. Bizitza eta heriotza, amodioa eta adiskidantza, komunikazioa eta inkomunikazioa erabili izan ditut. Eta konturatu naizena zera da, aurrera ekiteko umorea beharrezkoa dugula. Nire herriko jakintsu batek dioenez, "bizitza bromatan hartu beharko genuke, baina bizitzako gauzak oso serio", baina guztiz egiten dugu alderantziz.

G. Bizkaieraz idatzi izanak ez du mugatuko irakurlegoa?

E. Batetik ea inoizko batean konturatzen diren konturatu behar dutenek bizkaiera oso hizkera ederra, sakona eta esanguratsua dela. Bestetik, neure aitari ari natzaio berbetan eta batuaz egin izan banu, gezurretan nenbilke. Hizkuntza komunikatzea bada, horrelaxe egin izan dut, neure aitarekin komunikatu. Ez didazu esango bizkaitarra ez denak ere ez lukeela honetan murgildu nahi? Gainera, erraz jarri diot irakurleari, zeren hiztegitxo bat du lagun.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_