_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | GAIAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Noaren bide zabalak

Liburuari emandako izenburuarekin, No. Poema akrilikoak, hainbat irakurketa posible eskaintzen edo zabaltzen ditu Patxi Salaberrik. No izena gauza asko da. Agian, gazteleraz ezetza esateko hitza dakar orrialdetara. To eta no, adibidez, Alfontso Irigoienen poema liburu baten izenburua gogora ekartzen duena. No, Japoniako antzerki mota baten izena ere bada, eta han dantza, kanta, mimoa, musika, errezitatua eta elkarrizketa biltzen dira. Horrelako zerbait gertatzen dela, iruditzen zait, liburu honetan. Hau da, ezetza, egonezina munduaren aurrean, eta era berean maitasun elkarrizketa, eta generoen tonu nahasketa: bakarrizketa eta deia bilduz eta agertuz.

Poesia eta pintura. Izenburuaren bigarren aldeak, baina, liburua egokitu den aldeari begiratzen dio: hau da liburua moldatzeko orduan, pinturak, akriliko horrek, pisu handia du: poemak horrela, pinturarekin elkarrizketan hasten dira, eta bide bat eratzen dute: "Lau maila baino ez / lurrazaletik leizera / garamatzan / zurubiarenak". Eta lau bide horiek osatuko ditu poema liburuak, gizakia bere bakartasunean aurkitu arte: Erretratua (Gizon bakartua)".

Maitasunezko poemak. Bidean baina, poeta zuka ari zaio maite duenari, eta bigarren elkarrizketa osatzen du, batez ere liburuaren lehen aldietan. Baina laster aldatzen da tonua, poetak, ironiarekin bada ere, munduko galdera nagusiei eusten dielako, nora ezaren zentzua bilakatzeko.

Baina poesia honetan badago zerbait biolentoa. Ez da soilik, adibidez, lehen poeman erabiltzen diren aipamen garbiak: "karga plastikoa", "detonadorea", "kloratita-potea", ez da soilik bortizkeriaren pean hiltzen den Kamleh al Shuli poetari egiten zaion omenaldia, bide batez adieraziz poesiaren eta bizitzaren artean dagoen muga oso fina dela, bada espresatzeko orduan gauzak zuzen-zuzenegi ene gusturako esateko modua, aurretik esandakoa: "Poesian baino ezin aurki ditzaketela / errealitatea ulertzeko gakoak, / errealitatean taxuz eragiteko parametroak", ondoren ezeztatzeko joera: "Eta ene bizitzak? / Poesia ote du giltzarri / egunez egun bizitza iraungitzen didan dedikazio osoko lan / eskertugabeeak?". Bata eta bestea aurrez aurre jartzeko zori horretan aurkitzen dut poesia honen tonu gogorra.

Patxi Salaberri: No (Poema akrilikoak). Pamiela. Iruñea. 2005. 78 or. 12,60 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_