Altxorraren mapa
Euskal literaturari buruzko informazioa biltzen duen webgunea sortu du EIZIEk
Egitasmoa orain urtebete sortu zen. Borondateak elkartu, eginahalak batu eta beharrezko urratsak eman ondoren, hasierako asmo hori egia bihurtu da. EIZIEren (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) www.basqueliterature.com euskal literaturaren ataria abian da.
Euskal literaturarekin lotutako informazio guztia atari bakarrean biltzeko xedearekin jaio da webgune berri hau; edo bestela esanda, euskal literaturaren mapa izateko jomugarekin. Hortaz, literaturaren historia, eta euskal egileak eta euren lanak agertu ez ezik, web orri ezberdinetara iristeko loturak ematen ditu. Mari Jose Olaziregi Gasteizko EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Irakasle eta atariko koordinatzailearen hitzetan, "jendeak sarritan euskal literaturari buruzko informazioa eskatzen digu eta gune askoren helbideak eman behar izaten ditugu". Ekimenaren bultzatzaileen asmoaa ez da gune horiek "ordezkatzea edo osatzea". "Dagoenera modu errazean iristeko bidea eskaini nahi dugu eta sarean eskaini gabe dagoen informazioa osatu", erantsi du.
Webgune hau euskal literaturaz informazioa jaso nahi duen edonori (irakurleak, adituak, irakasleak, itzultzaileak, agenteak, editoreak ...) zuzenduta dago, Euskal Herrian nahiz kanpoan bizi. Hori dela eta, lau hizkuntzatan aurkeztuta dago, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Olaziregiren arabera, "batez ere kanpora begira egin dugu ataria. Euskal literaturak kanpoan oihartzuna izatea nahi dugu, hemen egindakoak Euskal Herriko mugak gainditzea eta proiekzioa izatea". Atariaren izena bera kanpora begiratze horren isla da, ingelesa hautatu baitute ataria izendatzeko. "Izen erraza izatea nahi genuen, mundu guztiak uler dezakeena", azaldu du webgunearen arduradunak.
Abian izan arren, ataria ez dago erabat osorik; edukiz hornitzen joango da, informazioa esekiu eta itzuli ahala. "Etxearen egitura, hormak eta gelak jarri ditugu. Baina horietako batzuk amaitzeke daude oraindik".
Webgunea hainbat ataletan banatuta dago. Ongi etorria ematen duen sarrera labur baten ondoren, Literatura atalak gai honi buruzko argibide orokorrak eskaintzen ditu eta hiru azpi-ataletan zatituta dago: euskal liburugintza izenekoa Jorge Giménez Bech Euskal Editoreen Elkarteko Presidentearen artikulu batekin zabaltzen da eta etorkizunean etorriko diren artikulu gehiagorekin osatuko da. Euskal literaturaren historia azpiatalean, gaiaren bilakaera sozio-historikoaren berri ematen da. Idazteke dagoen arren, atalak adituen ekarpenak jasoko ditu, besteak beste, Joxerra Gartzia EHUko irakasle eta idazlearena eta Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiarena. Itzulpengintza da hirugarren azpiatala, bertan euskaratik eta euskara itzulitako literaturaren gaineko hausnarketa eskainiko da.
Katalogoak atalean euskal egileak eta hauen obrak ezagutzeko gonbidapena egiten da. Egileen biografiak eta eurek idatzitako lanen laginak eskaintzen dira, euskaratik eta euskarara itzuli diren lanen zerrenda eta egileak gertuagotik ezagutzeko balia daitezkeen audio edo bideo grabaketak ere eskainiko ditu.
Esanguratsuak diren webguneetarako lotura ematea du helburu Loturak atalak, " zorionez, gero eta ugariagoa baita euskal literatura sarean", Olaziregik nabarmendu duenez. Helbide ugari eskainiko ditu: euskal literaturarenak, diru laguntzei buruzkoak, elkarte eta erakundeenak, argitaletxeenak, aldizkarienak, lotura instituzionalak eta akademikoak, literatura sarienak, edo bibliografiari dagozkionak. Helbide bakoitzaren azalpen laburra ere ematen da.
Albisteen atala ere badu bere atari propioa, Estibaliz Ezkerra kazetariaren ardurapean dagoena. Bertan, euskal literaturari buruzko berriak eskaintzen dira hainbat hizkuntzatan. Bestalde, eta barruan ageri denaren laburpen gisa, www.basqueliterature.com webguneak mapa bat eskaintzen du atariko edukiak eskema modura agertzen dituena.
Atariko webmasterra Aiora Jaka Irizar Itzulpengintzan lizentziatua eta Birminghameko Unibertsitateko irakurlea da. Diseinuaz, ostera, Codeysintax arduratu da. Eibarko enpresa honek, EIZIEko arduradunen hitzetan, "webgune erabilterraz eta erakargarria egin du, erabiltzeko orduan inolako arazorik ematen ez duena".
Egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studiesen laguntza ekonomikoa izan du. Azken honek euskal literaturaren historia ingelesera itzuli eta itzulpen hori liburu batean argitaratzeko konpromisoa ere hartu du.
Sarean barrena
Euskal literaturaren inguruko informazioa ematen duten atarien artean www.armiarma.com aipa daiteke, Susa literatura argitaletxeak sustatutakoa (www.susa-literatura.com). Webgune honek lotura ugari eskaintzen ditu, esate baterako, literaturaren zubitegia delakoa, sarean idazleei buruz dagoen guztiarekin zubi izateko asmoz: aipamenak, estekak, efemerideak, kritikak eta bibliografia. Helbide horretan hainbat baliabide aurki daitezke: euskal poesiaren ataria (www.basquepoetry.net), bertso eta olerkien eta euskal lanei egindako kritiken hemerotekak, literatur aldizkarien eta lan klasikoen gordailuak, literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzeko albistegia, sarean dauden euskarazko lokuzioak eta Miel Elustondok euskal idazleei ateratako argazkiak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.