_
_
_
_
Gaiak

Manterolak 50 urte bete ditu euskal literatura sustatzen

Euskal literaturaz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da Donostiako Manterola liburu-denda aipatzea, batez ere egunotan, mende erdi bete baitu gure letren mundua sustatzen. Efemerideak aukera ezin hobea eskaintzen du, liburu-denda honek euskaraz idatzitako argitalpenak bilduz eta zabalduz egin duen lan handiaren garrantziaz gogoeta egiteko.

Juan Arbelaitz izan zen bidea jorratu zuen lehena, eta bera hil ondoren, seme-alabak arduratu ziren familiaren negozioaz, Maria Dolores Arbelaitzek liburu-dendako bridak hartu zituelarik.

"Aita oso euskaltzalea zen", ziurtatu du Maria Doloresek, familiak esku artean erabili dituen ehunka euskal liburuen errepasoa egiten hasi aurretik, hala nola, Agustin Kardaberaz hernaniarra edota Juan Bautista Agirre asteasuarraren XVIII. mendeko klasikoak.

Liburu-dendako mostradorearen gainean, Pedro Axular urdabiarrak 1643an idatzi zuen Guero sermoi-liburuaren faksimila ikus daiteke. Manterolak ez du inoiz saldu obra honen lehen edizioko alerik, baina harremanetan ibili da adituek euskal literaturaren gailurtzat jotzen duten liburu honekin.

Juan Arbelaitz zenak tartekari lanak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Julio Urkixo euskaltzalearen liburutegi erosteko, eta bertan aurkitu zituzten altxorren artean, Axularren liburuaren jatorrizko ale bat zegoen.

Manterola liburu-dendan aurki daitekeen beste bitxi bat da, zer esanik ez, Don Kijote Mantxa'ko, Cervantesen obra osotik euskarara egindako itzulpen bakarra. Bertsio hau Pedro Berrondok ondu zuen 1976an, hiru urteko lan neketsuaren ondoren, eta garrantzi handiko mugarria izan zen euskal letren historian.

Prestigiozko bezeroak

Donostiako liburu-denda honek izan dituen prestigiozko bezeroen artean, euskal kulturan ezinbesteko erreferentzia bihurtu diren izen asko topa ditzakegu: Koldo Mitxelena, Joxemiel Barandiaran, Manuel Lekuona eta beste hainbat.

Gasteizko Sancho El Sabio Fundazioak ere harreman estuak ditu Manterolarekin. "XIX. mende amaierako debozio eta erlijio liburu asko erosi dizkiegu", esan du Carmen Gomezek, Fundazioko kideak.

Arbelaiztarrek euskal literaturaren alde egindako lana ez zen batere samurra izan Francoren garaian. Inspekzioak eta miaketak jasan behar izan zituzten sarri, baina ez zieten inoiz itxi liburu-denda. "Normalean, titulu zehatz batez galdezka etortzen ziren, baten batek salatuta, seguru aski", esan du Maria Doloresek.

Behin batean, 1973 urtea aldera, Joxean Artzeren bi liburu errekisatu zizkieten. "Poesia abstraktua zen, eta nik neuk ere ez nuen tutik ulertzen han idatzitakoaz", gogoratu du irribarrez.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_