_
_
_
_
Entrevista:JUAN JOSÉ ISPIZUA | Idazlea | Gaiak

"Lagunek irakurriz goza dezaten idatzi nuen liburua"

Euskaltzaindiaren Txomin Agirre saria Juan José Ispizuak (Gernika, 1960) eskuratu zuen 2004an, Harizpeko neskaren afera lanarekin. Neskatxa bat hilda agertzen da, eta Priego polizia judizialak eta alderdi bateko buru den Azkonarrek dute krimena argitzeko ardura. Hilketa eta azpijoko polizialak nahasten dira nobelan.

Galdera. Zergatik aukeratu zenuen genero beltza nobelarako?

Erantzuna. Hogei bat urtetan izan dut buruan bueltaka eleberri honen gaia. Eta informazioa biltzen jardun izan nuen, idazteko astia hartu nuen arte. Izatez, detektibe-ikerketa litzateke nobela honi legokiokeen generoa; eleberri beltz hutsa izan beharrean.

G. Zeintzuk izan dira zure ereduak generoaren barnean?

"Txikitako lurralde eta sentipen intimoak paisaia bihurtu nahi izan ditut eleberrian"

E. Eklektiko samarra naizelakoan nago, oso gustukoa baitut literatura mota ezberdinak nahastea. Azken finean, neuk gustura idazten badut irakurleak ere berdin irakurriko duelakoan nago. Eredu bakarra banu Edgar Alan Poeren Gutun ebatsia ipuina aukeratuko nuke, ziurrenik; erregela sinpleekin konplexutasun handia eratzen baitu.

G. Nobelan hainbat genero desberdin biltzen dira, ohituren deskribapena, besteak beste.

E. Lagunei dedikatoria soila eskaini ordez, benetan disfruta dezaten idatzi nuen liburua. Eurek irakurtzeko idatzi nuen. Hortaz, ohiturak deskribatuaz, norberak jorratutako azturetan sartzen du irakurlea. Ezagutzen denaren segurantzaz baliatu izan naiz istoriora erakartzeko; hau da, txikiteoa edota ziza-zaletasuna. Perretxiko bilaketak zale asko izateaz gainera baditu ikerketarako oso garrantzitsuak diren ezaugarri bi; obserbazioa eta pazientzia, alegia.

G. Urdaibaiko paisaiek ere toki handia dute.

E. Agian oso maite dudan parajea delako. Agian, gaur egun handik urrun bizi naizelako. Ziurrenez txikitatik sentitu izan dudan eskualdea delako eta liburu honetan nire lurralde intimo hori, sentipen hori paisaia bihurtu gura izan dudalako.

G. Istorioan trama kriminala askotxo korapilatzen azken aldean. Zein da horren helburua?

E. Elementu ezberdinak agertzean konplexua delako ustea sor dezake. Azkenetik hasierarantz begiratuz gero sinplea da trama. Egia da eta onartzen dut. Irakurlea ikerketaren ildotik desbideratu nahi dut eta, neurri batean, irakurtzen duenaren aurrean zalantza sortu; atzera egiteko beharrizana eragin berriro.

G. Nobelan zinemaren aipamenak, beste nobela batzuk eta alegia klasikoak aipatzen dira. Zergatik erabili duzu nahasketa hori?

E. Aipamen eta deskribapenek pertsonaiak pintatzeko balio didate. Pertsonaia eratzean paisaia margotzean bezainbeste esfortzu ipini behar dela uste dut; zertzelada bakoitzak bere ezinbesteko helburu xumea beteaz. Hortxe kokatzen dira film, liburu eta alegien aipamenak, pertsonaia bien hausnarketen parte baitira. Eta alegiak, mingotsak ere barne, oso gustukoak ditut.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_