_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Arkatza

Gauza txikiak garrantzitsuagoak dira askotan, gauza handiak baino. Peter Handkek ondotxo zekien hori. "Gauza txiki baten inguruan mundu bat bildu zen", idatzi zuen.

Lurrera eroritako hosto batek udazkena biltzen du bere baitan; eta udazkenak gainbehera doan mundua. Sagar batek uda darama barruan, uda bigun, haragizko eta koloretsua. Hegazti bat zorionaren irudia da, arina, txikia, iragankorra. Gezi batek hil dezake aztorea, baina sekula ez du aztoreak bezain dotore, erraz eta airoso hegan egingo. Hegazkin batek leher dezake liburutegi bat, eta asko dira lehergailuz txikitutako liburutegiak, baina sekula ez du hegazkin batek liburutegian dagoen bizitza ordezkatzerik izango. Liburuak berak, bere xumean, lehergailu batek baino indar handiagoa du. Liburu batean, mundu guztiak ez ezik, unibertso guztiak ere harrapa baitaitezke, Borgesek ondotxo zekien bezala.

Arkatzaren arima den grafitoa kanoien burdina urtzeko erabili izan da Ingalaterran duela gutxi arte. Langileren bat, grafito pixka bat lapurtzen bazuen arkatz moduan erabiltzeko, heriotza-zigorrera izan zitekeen kondenatuta. Horrexegatik, seguru asko, bat eginda daude nire irudimenean arkatza eta kanoia. Batak, ordea, bizia eman dezake; besteak kendu. Bata txikia da, hamazortzi zentimetro, gehienez. Munduan erabili izan den kanoirik handienak zortziehun milimetroko ahoa zuen. Haren eztanda hamabost kilometrora entzun zitekeen. Alemaniarrek erabili zuten Bigarren Gerran, Sebastopolen. Alemaniar bat izan zen, Faber ingeniaria, arkatza asmatu zuena. Arkatzari buruz esan daiteke, arrazoiz gainera, mundua aldatu duela. Kanoiari buruz beste hainbeste esan daiteke, baina bataren aldaketatik bestearen aldaketara aldea dago, espazio-neurriz soilik neur ez daitekeena. Batak sortutakoa besteak desegiten du, batak altxatutakoa, besteak suntsitu, batak askatutakoa, besteak lotu. Baina ez horregatik dira osagarriak. Arkatzak ez du kanoiaren beharrik. Baina arkatza edozein kanoi edo ezpata baino boteretsuagoa da. Hala frogatu zuen Casanovak. Behin duelu batera joan zen ezpatarik gabe. Arerioak ezpata atera zuen eta galdegin zion irribarrez ea zer ekarri zuen bere burua defenditzeko. Casanovak, arkatz txiki baina zorrotz bat erakutsi zuen. Arerioa ihesi atera zen.

Arkatza da, eta ez kanoia, nire iritzian, gizakiak asmatu dituen tresnetan miresgarriena. Arkatza gizakiaren antzekoa da, gorputz-arimak ditu. Bata zurezkoa, bestea, grafitozkoa. Gizon-emakumeen ibilbidearen antzekoa da arkatzarena. Idatzi ditzake historiarik ederrenak eta zatarrenak, alaienak eta tristeenak, hunkigarrienak eta erdiragarrienak. Marraz ditzake lerrorik artezenak eta okerrenak, finenak eta lodienak, garbienak eta zikinenak. Idazleek, lehen behintzat, arkatza oso maitea zuten. Gaur egun badirudi elkarren arteko maitasuna hoztu egin dela eta galdu ondorioz. Hala ere badira oraindik arkatzez idazten dutenak. Poetak dira gehienak. Poesia artisau-lana baita oraindik, zurgintza bezala. Zurginaren arkatza eta poetaren arkatza bikiak dira, zurgina eta poeta bikiak diren bezala. Biek ala biek zuraren gainean idazten dute. Gogorragoa izatea arotzarena, bigunagoa poetarena, horra hor desberdintasuna. Baina arkatza ez da ezer, objektu bat, artistaren eskurik gabe, sortzailearen gogorik gabe. Arkatz batek berrogeita hamabost kilometroko lerroa marraz dezake agortu baino lehen. Horregatik bere bizitzan, gutxienez hamazazpi aldiz zorroztu behar da. Arkatzak idatzitakoa edo marraztutakoa ezaba daiteke, gustukoa, egokia edo zuzena ez bada. Horretan, behintzat, gizakion desberdina da, gizakiok, izan ere, gure zoritxarrerako, ezin baitugu ezabatu gure iraganean egindakoa, gogaikarria, desegokia edo okerra izan denean. Kondenatuta gaude geure iragana behin eta berriro irakurtzera, aldi horretako ekintzak grabatuta eta idatzita, marraztuta baitaude, erremediorik gabe. Begira dezakegu iraganera, eta sarri begiratzen dugu, ea han utzitako lerroak beren tokian jarraitzen duten ala ez, baina horrek ez digu kontsolamendurik ekarriko. Kentzen ez diren markak dira gureak.

Gu garen arkatzak utzitako arrasto txikiak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_