_
_
_
_
Tribuna:GAIAK
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Trieste tristea

Aspaldiko adiskide batekin geratu naiz erdi aldeko taberna moderno eta txukun batean. Triestetik etorri berria da. "Trieste tristea", esan diot ikusi orduko, hitz joko topiko bat erabiliz. "Tigre tristeak, hirunaka triski-traska", erantzun dit hitz jokoekin segituz. Une horretan izutu egin naiz, politikari buruz hasiko ote garen eztabaidan. Adiskideak uste du Euskal Herriko geroa iraganeko testuetan dagoela idatzita, alegia ezer ez dela aldatu, azken mendean. "Irakurri Unamunoren Paz en la guerra eta konturatuko haiz berdin gaudela." Hitz horiekin isildu nahi izan ditu haren kontra egiteko nire imintzioak oro. Ez gaudela berdin, erantzun diot, Unamunoren Euskal Herria ez dela gaurkoa. "Harrokeria galanki eta satisfazioa galankiago, lehen eta orain. Baina kritika gutxi.", erantzun du. Adiskidea oso kritikoa da, bere buruarekin ez ezik, gainekoekin ere bai. Askotan iruditzen zait hemen gertatzen den guztiaren kulpa bere gain hartu duela, eta orduan esan egiten diot eskuzabalagoa izateko, banatzeko kulpak dituztenen (ditugunon) artean. "Batzuek sekula santan ez dute beren buruen kritikarik egiten, eta zu hor zabiltza zeure burua zigortzen", esan diot, hitz irmoz esan ere. Arrazoi eman dit, harrokeria dela herri moduan adierazten gaituena, asko eta asko, ezkerreko ala eskuineko, dabiltzala beren buruen ederra egin nahian, beren zilborrei begira, laztanka eta haztamuka.

Gure herrian "harro" hitzaren esanahia ez dela ona, adierazi diot, gaiztoa baizik. Azkoitiar batek, hitzak ahozko tradiziotik hartuak baldin baditu behintzat, nekez esango du "azkoitiarra naiz eta harro nago" bezalako esaldirik. Errazago aterako zaio "hemengoa naiz eta pozik nago hemengoa izateaz". Ez dakit elizaren eragina ote den, baina gurean jende harroa ez da ongi ikusia. Aukeran nahiago umila izatea, zintzoa, esanekoa, langileaz gainera. Umeei txikitatik esaten zaie ez harrotzeko, ez harrokeriarik erakusteko. Baina bada gure herrian harroa izatea baino okerragoa dena, satisfetxoa izatea. Satisfetxoa, izan ere, nik ikasi dudan euskararen lurraldean, sinetsita dago inor ez dela bere burua baino gehiago, alegia bere burua baino lehenago bere burua jartzen du, bere buruarentzat soilik bizi da, bere buruaz aparte beste bururik ez du buruan.

"Satisfetxo asko dabil bazterretan", esan diot neure buruari, adiskideari arrazoi duela aitortzeko gogorik ezean, "inori konturik ematen ez diona, ispiluaren aurrean beren buruei izan ezik". Adiskideak jakin-minez begiratu dit, kanpotik nire barneko ezbaiak sumatuko balitu bezala. "Noiz hasi ziren gauzak aldatzen?" galdetu diot. Adin kontua dela, aitortu du. Trantsizioa egin ondoren, autonomia honetan botere aldaketa gertatu zenean, teknikari bila hasitakoan orain daudenak hartu zituzten, ez besteak baino hobeak edo prestatuagoak zirelako, zaharragoak zirelako baizik, eta lehenagotik zeudelako zain. Eta uste dutenez merituz eta ez adinez daudela dauden tokian, sekula ez dute onartuko tokia utzi behar dietela, haiek baino gazteagoak direnei. Euskal Herria pikotara doala, ez dagoelako ez belaunaldi ez botere erreleborik. Ez dabilela oker, erantzun diot. "Zergatik uste dute merituz daudela dauden tokian?", ausartu naiz galdetzera. Gure errua ere badela esan du, eta harridura keinu batez erantzun diodanez, segitu du esaten, "horiei, goian dauden horiei, guk eman diegu autoritatea". Ez dudala ulertzen, adierazi diot. "Garai zenean kritikatu egin bagenitu eta beren mailan ipini, goraipatu beharrean, segitu du, seguru asko ez lukete sinetsiko dauden karguetarako gai direnik, eta dauden tokietan lotsatuta egongo lirateke, eta ez satisfetxo". Ez nagoela seguru, esan diot, merituak eta adinak baino indar gehiago duela alderdikide edo alderdi-lagun izateak. Hori ere kontuan hartzekoa dela erantzun dit adiskideak, baina ez dela erabakigarriena. "Oso zintzo jokatu dugu jende gaiztoarekin. Horregatik da gertatzen dena gure kulpa", adierazi du ahots triste eta eroriz.

Isilik egon gara une batez, biok ala biok pentsamenduak airean. "Tigre tristeen triskantza", entzun diot. Jolasteko gogoa zuen adiskideak, eta jolasean hasi gara. "Tigre tristeen triskantza eta tristantza".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_