_
_
_
_
GAIAK

Inspirazioen meategietan aztarrika

'Poetikak & Poemak' liburuak bost euskal poetaren adierazpide desberdinak biltzen ditu

Poesia eta poetikaren arteko bereizketa erraztea omen da Erein argitaletxeak plazaratu duen Poetikak & Poemak liburu berriaren xede nagusia. Liburua ez da, strictu senso, poesia antologia bat, baina XX. mendean presentzia handia izan duten bost euskal idazleren lanak biltzen ditu.

Poetikak & Poemak argitalpen berri honek Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uriberen poetika eta poema sorta bana eskaintzen dizkio irakurleari.

Liburuaren koordinazioa bere gain hartu duen Iban Zaldua idazlearen hitzetan, "gure helburua, egile bakoitzaren poetika ezagutaraztea izan da".

Poetika zer den adierazteko, Zalduak honako metafora hau erabili du: "Egile bakoitzak bere meategia, poesia ateratzen duen zuloa, nolakoa den erakusten du, baina horretarako oso linterna mota desberdinak erabil daitezke daitezke; batek linterna elektrikoa erabiltze du, besteak gasezkoa, besteak kandela bat".

Horrela, liburuan bildutako poetek erabiltzen dituzten poetika desberdinen arteko konparazioak, erraztu egiten du poesia zer den galdera erretorikoari bakoitzak ematen dion erantzuna ulertzea.

"Poeta bakoitzak bere poetika azaltzean, ez dio erantzuten 'zer da poesia?' galderari, 'zer da poesia niretzat?' itaunari baizik", argitu du Zalduak.

Bilduma honetan parte hartzen duen Kirmen Uribe poetaren aburuz, "poesia munduari egindako begirada da". Ildo honetak, Uribek "gizaki guztiok munduari begiratzeko modu propioa" dugula uste du. "Poesia begirada hori paperera eramateko modu artistikoa da", bere esanetan.

Ohiturak eta mundua ulertzeko moduak aldatuz doazen neurrian, poetiken lana ere egokitu egiten da errealitate berri horretara. "Esaterako, artifizialtasuna gailentzen den aroetan, erreala den hori topatzean datza poesiaren zeregina, eta lan honetan bat egiten dugu poeta gehienok", esan du Uribek.

Poeta ondarroarrak aberastasunaren adierazletzat jotzen du poeten artean desberdintasunak egotea. "Bilduma honetan agertzen garen bost egileok badugu, ordea, lotzen gaituen beste gauza bat: kontatzeko manera garbia, denon idatzietan ageri dena".

Poetikak & Poemak bilduma honetarako poetak aukeratzeko garaian, liburuaren koordinatzaileak irizpide erabat pertsonal eta subjektiboak erabili ditu gogoan. "Ez dut uste egile hauek une honetako euskal poeta on eta esanguratsu bakarrak direnik, baina amankomuneko ezaugarri batzuk izanda ere, nahikoa desberdinak direla esan genezake", azaldu du Zalduak.

Garai bateko poesiaren adibide eta erakusle izan nahi duen lan honek ez du irakurlearen eskuetan jartzen garai eta poeta-talde jakin baten poema aukeratuak, baizik eta poesia landu eta literatura ulertzeko bost bide desberdin.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_