Polemikari ihes egin ez zion gizonaren legatua
Jimeno Jurioren lan osoa jasoko duen liburu sortak laster ikusiko du argia. Pamiela argitaletxeak plazaratuko du 54 alez osaturiko bilduma, tartean inoiz zabaldu ez diren lanak daudela. Gainera, balio erantsia izango du idazlanak, historialari eta etnografo izandakoaren semea, Roldan Jimeno, zuzentzen ari baita bilduma.
"Lehendik ere nahikoa ezaguna zen nire aita, trantsizio garaian, esaterako, gai nahiko polemikoak jorratu zituelako", dio lanaren arduradunak, aitak egindako ekarpena gogoan.
Koordinatzaile gisa David Mariazkurrena historialari eta etnografoa ari da. "Sekulako lana egiten ari da", goraipatu du Roldan Jimenok, "materialak bildu, eskaneatu eta lehendabiziko zuzenketa egin du; gero, aipuak eta halakoak irizpide bakarrarekin bilduz".
Bilduma osoa sei atal nagusitan banatu dute. Lehenengoan, Jimenok berak aitaren bibliografia idatziko du, erdi ezkutuan egon diren lanak azaleratuz. Bigarren atalak historia izango du ardatz, agian Jimeno Juriok gehien landu zuen saila, hain zuzen ere.
Hirugarren liburuxkak Merindades de Navarra. Miscelanea Historica du izenburu. Ondoren, Historia del Euskera etorriko da, herriz herri egindako hizkuntzaren azterketa sakona biltzen duena.
Bosgarren atalean, zendutako etnografoak jorratutako alorrik ezezagunena dago: etnografia eta folklorea.
Nafarroako Gobernuak ez du proiektu honetan parte hartu nahi izan. Roldan Jimenoren ustez, Exekutiboak euskararen alorrean darabilen politika "salatzeko modukoa" da eta horregatik berak ere hainbat idazle eta intelektualek sinaturiko manifestuan izena ipini du, nafar idazle euskaldunak alboratuak izan direla aldarrikatzeko.
"Euskararen historiak Nafarroan garrantzi izugarria dauka, ez bakarrik garai modernoan. XIX. mendean euskal berpizkundea lurralde honetatik sortu zen. Hor dugu Arturo Campion, beste hainbat egileren artean. Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorrerak ere aipatzekoak dira. Euskara berezkoa dugu, betikoa Nafarroan", erantsi du Roldan Jimenok.
Historialariak egin zuen lan oparoa eskertzeko, Artaxo bere jaioterriko Udalak haren omenezko astea antolatu zuen maiatzean, Pamiela argitaletxea, Nabarralde elkartea eta Euskadiko Kutxaren babes eta laguntzarekin.
Mintegi horretan I. Jimeno Jurio Saria banatu zuten.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.