_
_
_
_
GAIAK

Letren pisuaz gogoeta

Euskarazko literaturaren "nafartasuna" goratzen duen lana kaleratu du Joxemiel Bidadorrek

Ez dago euskal literaturarik nafar idazlerik gabe. Ideia hori gogoan zuela ekin zion Joxemiel Bidador filologo eta idazle nafarrak Materiales para una Historia de la Literatura Vasca en Navarra izenburuko liburu mardul bezain osatua idazteko lanari. Bere iritziz, Euskal Herriko literaturaren "nafartasuna" ukaezina da eta bide horretan sakontzeko eman du argitara liburua. Lan horretan euskaraz eta Nafarroan argitaratu diren literatur lan guztiak topa daitezke. Gainera, lehen aldiz, lurralde honetako idazle euskaldun guztiak, 600 inguru, agertzen dira elkarrekin, Sancho de Eltsorengandik hasi eta gaur egun arte. Horien artean daude Joanes Leizarraga, Beñat Etxepare eta Axular aitzindariak.

Lehenbiziko aldiz, euskaraz idatzi duten egile guztiak aztertu dituzten lan berean
Unibertsitateak abiatu duen beste ikerlana kritikatu dute hainbat pertsonaia ezagunek

Liburu hau gaztelaniaz idatzi nahi izan du Bidadorrek, "erdal eta euskal komunitateen artean zubiak eraiki behar direlako". Bere ustez, nafar literatura mugaz bestaldekoarekin eta Gipuzkoakoarekin uztaturik dago. "Espainieraz idazten duten nafar idazleak gaztelerazko literaturaren zati diren moduan, Nafarroan euskaraz idazten dutenak Euskal Herriko literaturaren zati dira", argudiatu du lanaren egileak. Adibide moduan, Arturo Campionek izandako "mugimendu euskaltzalearen" eragina aipatzen du.

Bidadorrek hainbat izen eta datu sartu ditu Materiales para una Historia de la Literatura Vasca en Navarra osatzeko. "Informazio hori testuinguru egokian kokatu eta ikertu egin behar da nafar literaturaren historia osatzeko", zehaztu du egileak.

Sancho Eltsorena da aipatzen dituen lehen izenetariko bat. Izan ere, 1561ean kaleratu zuen katixima dugu Nafarroan euskaraz imprimaturiko lehen argitalpena.

Ondoren, XVIII. mendean eta Larramendik bultzatuta jesuiten eskolaren inguruan Iruñan sortu zen literatur mugimendua aipatzen du egileak. "Liburua argitaratu ondoren jabebetu naiz uste baino eragin nabarmenagoa izan zuela XVIII. mendeko mugimenduak", argudiatu du.

Hirugarren garai nagusi moduan Arturo Campionek ekarritako egoera berria azpimarratzen du ikerlanaren egileak. Ildo horretan nabarmendu duenez, "Arturo Campionek Nafarroan bezala Euskal Herri osoan izan zuen eragina eta modernitatea ekarri zuen". Eta egungo egoerari begira, erabat baikor agertzen da filologoa. "Idazle ugari ditugu Nafarroan, eta etorriko dira ikerketa behiago", argudiatu du.

Dena den, Nafarroan guztiak ez daude ados Bidadorren lanak defenditzen duen tesiarekin, euskarazko literaturaren garrantzia alegia. Ildo horretan,ehunen bat pertsonaia ezagunek Baziren, bagara manifestua sinatu dute literatura horren pisua gogora ekartzeko. Ekimen horren bidez erantzuna eman nahi izan diote Nafarroako Unibertsitatea egiten ari den Historia Literaria de Navarra liburu-sortari. Agiriaren izenpetzaileen iritziz, argitaraturiko lehendabiziko bilduman, euskara hutsean idazten dutenen aipamena urria da, "nahiz eta Nafarroako Gobernuak ordaindutakoa izan".

Ángel Raimundo Fernández Nafarroako Unibertsitateko Literaturako katedradun emeritua eta Carlos Mata unibertsitate horretako irakaslea dira lanaren egileak. Duela zortzi bat urte hasi ziren lanean Nafarroako literaturaren inguruko lan mardula prestatzen. Jadanik kalean da lehen bilduma, XX. mendeko antzerkia aztertzen duena. Laster argitaratuko dute XVIII. eta XIX. mendeetako literatur bildumak eta ondoren etorriko da XX. mendeko narratiba eta saiakerari buruzkoa.

Aipatutako ekimenaren bultzaitzaileen kritikei erantzunez, lana egitean ez dela "inongo asmo txarrik egon" nabarmendu du Matak. Bere esanetan, zailtasunak zituzten euskarazko literatura aztertzeko, ez baitute kide euskaldunik lan taldean. Horrez gain, lanaren helburua ez zen "euskaraz idazten duten egileak ikertzea", horiei buruz beste bilduma bat kaleratzeko asmoa baitute.

"Nafarroako historian euskaraz idazten berandu hasi ziren, nahiko egile gutxi dago eta gehienak nobela inguruan koka daitezke", argudiatu du adituak. Horrexegatik uste du logikotzat har daitekeela horiei buruzko aipamenak hain urriak izatea orain arte argitaratu dituzten lanetan.

Dena den, jasotako kritikek euskarazko literaturari buruzko ikerlana abian jartzeko erabakian "eragina" izan dutela aitortu dute bi adituek. Lan berria aurrera eramatekok, Asier Barandiaran Filosofia eta Letretako Fakultateko Euskara irakaslea sartuko dute taldean.

Barandiaranen iritziz, Materiales para una Historia de la Literatura Vasca en Navarra lan "benetan osotua" da eta "informazio ugari eta interesgarria" jasotzen du. Uda ondoren, "buru-belarri" hasiko da Nafarroako euskarazko idazleei buruzko ikerketa prestatzen eta, horretarako, Bidadorrekin berarekin harremanetan jartzeko asmoa dauka informazioa trukatzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_