GAIAK
Irigoien: "Idazleok ez gara jenioak"

Lasaitasun handiz hartu du Joan Mari Irigoienek (Donostia, 1948) Gipuzkoako liburu-saltzaileek Zilarrezko Euskadi saria eman diotelako albistea. "Sariek ez dute garantzi handirik niretzat", azaldu du EL PAÍS-i eskainitako elkarrizketan. Hitz horien atzean ez dago harropuzkeria zantzurik, idazteko gaitasuna "eskarmentuaren fruitua" dela aitortzen baitu. "Ez gara jenioak; ikusten ez den lan isila dago autore bakoitzaren atzean".
Saria eman dion lanak koherentziari eutsi nahi dion emakumearen istorioa kontatzen du, pertsona guztien baitan dagoen barne-borrokaren adierazgarri agian. "Koherentzia mantentzen saiatzen naizen hainbat aurpegi ditudan persona naiz".


























































