"Gero eta gazte gehiagok nahiago dute euskaraz irakurtzea"
Euskarazko haur eta gazte literatura heldutasunera iritsi da. Horixe da Xabier Etxanizek (Oñati, 1961) Manu Lopezekin (Bilbao, 1961) batera argitaratu berri duen 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura (Pamiela) liburuaren ondorio nagusia. Azken urteotan gaztetxoei zuzenduriko literatura finkatu eta euskal idazleak munduan ezagutarazteko bidea ireki dela uste dute. "Produktuak kalitate handiagoa du eta horren adierazgarri da gure literaturak kanpoan duen isla", dio Etxanizek.
Galdera. Zertan oinarritzen zarete alor hau finkatu dela esateko?
Erantzuna. Guk esaten duguna da 90eko hamarkadan aldaketa handiak gertatu direla haur eta gazte literaturan. Sistema literarioa osatzen duten osagai guztietan aldaketak izan dira aipatutako urteetan eta ondorioz gaztetxoei zuzenduriko literaturak bere osotasunean sistema literario bat izatea lortu da. Halaber, liburuan osagai guztietan gauzatu diren aldaketak aztertzen ditugu, hots, ekoizlea, produkzioa, produktua eta irakurleak, besteak bestek, nola aldatu diren aztertzen dugu.
G. Zeintzuk izan dira haur eta gazte literaturan gertatu diren aldaketarik aipagarrienak?
E. Idazleen aldetik, egun produkzioa ikuspuntu literario batetik egiten da. Garai batean liburu hauek helburu pedagogiko eta hezitzailea zuten, eta egun, aldiz, irizpide literarioa nagusitzen da. Helduen literatura egiten duten idazleak haur literaturan ere aritzeak lagundu du eta, gainera, idazle asko profesionalizatu egin dira. Horrez gain, dagoen eskaintza izugarri aberastu da kuantitatiboki, baita kualitatiboki ere. Produktua bera gero eta kalitate handiagokoa da eta horren adierazgarri da gure literaturak kanpoan duen isla. Itzulpen kopurua anitz handitu da eta 90eko hamarkadan zehar urtero 15 edo 20 liburu itzuli dira; eta azken urteetan areagotzen ari da. Oraindik ere, bide luzea dago egiteko zeregin honetan, baina azken urteetan urrats garrantzitsuak eman ditugu.
G. Beste herrialdeetako ekoizpenarekin alderatuz, zein egoeratan dago gaztetxoentzat egiten den euskal literatura?
E. Norekin alderatzen zarenaren araberakoa izango da gure literaturaren osasuna. Literatura ingelesarekin konparatuz, oso gaizki gabiltza; baina gure ingurukoa begiratuz, hots, frantsesa, gaztelerazkoa, gailego edo katalana begiratuz, bi ezaugarri izan behar ditugu batez ere kontutan. Batetik, gure merkatua oso txikia izanik, portzentualki euskaraz gazteleraz baino gehiago argitaratzen dela uste dut.
G. Zeintzuk dira genero honen erronka nagusiak?
E. Kanpoan argitaratzen dena idazlearen esfortzuari esker izaten da eta hori bideratu eta bultzatu beharko litzateke. Egun, euskal literaturaren zailtasun nagusia kanpoan ezagutaraztea da.
G. Gazteak hazten doazen heinean, erdaraz irakurtzeko joera gordetzen dute?
E. Argi dago errepertorioa gazteleraz nahiz frantsesez askoz zabalagoa dela. Euskaraz urtero 300 liburu berri argitaratzen dira eta gazteleraz, aldiz, 6.000. Garai batean gaztelerara pasatzen zenak askotan hizkuntza hori hobeto menperatzen zuelako egiten zuen. Egun, aldiz, ez da horrelakorik pasatzen eta fenomeno berria da. Gaztelerara aldatzea belaunaldi berrietan gutxitzen ari den joera da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Estados Unidos ataca al Estado Islámico en Nigeria tras las amenazas de Trump por los asesinatos de cristianos
Se eleva a 10 el número de fallecidos al volcar un autobús en Veracruz
La Fiscalía de Ciudad de México confirma que el hombre asesinado en la Zona Rosa era El Panu, jefe de seguridad de Los Chapitos
Navitrans, una cena de navidad para personas LGBT+ en condición de calle y trabajadoras sexuales
Lo más visto
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”
- Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- Los ‘whatsapps’ de Mazón a Feijóo del día de la dana: “Un puto desastre va a ser esto presi”
- “Un jardín con casa, no una casa con jardín”: así es la premiada vivienda de 146 metros cuadrados que se camufla con la vegetación




























































