_
_
_
_
GAIAK

Generoari egindako ekarpenak

Argitaratutako liburu guztien artean euskarazko haur eta gazte literaturaren umotasunaren adibideak aukeratzea ez da erraza, izan ere, zerrenda luzeegia izan daiteke.

Hala ere, badira oharkabean gelditzen ez diren argitalpen eta idazleak. Juan Kruz Igerabide da Xabier Etxanizen ustez aipagarrienetako bat. 1992. urtean plazaratu zuen Begi niniaren poema-k ate berriak ireki zizkion euskaraz idatziriko haur eta gazte literaturari eta erreferentzia bilakatu da genero honen barnean. Horrez gain, baditu aipagarriak diren idazlearen beste izenburu batzuk ere, besteak beste, Bota ura! (nire terrazatik) itzulpena eta Jonas eta hozkailu beldurtia. Xabier Etxaniz adituaren aburuz, Bernardo Atxaga eta Patxi Zubizarretaren argitalpenak ere kontutan hartzekoak dira, batez ere, asteasuarraren Behi euskaldun baten memoriak, eta Zubizarretaren Atlas sentimentala eta Gizon izandako mutila.

Mariasun Landaren lanak ere aipagarriak dira, haurrentzat hainbat liburu argitaratu baititu; 90eko hamarkadan. Nire eskua zurean izenburukoa bereizten du Xabier Etxanizek; hurrengo urteetan ere oso arrakastatsuak izan diren beste hainbat liburu argitaratu ditu idazleak.

Haur literaturan eta, era berean, helduen literaturan nabarmentzeko modukoak dira Anjel Lertxundi eta Felipe Juaristiren izenburuak. Era berean, Joxerra Gartziak Tunelaren bestaldean lanarekin "generoari egindako ekarpena" goraipatzen du Xabier Etxanizek.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_